Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2019/04/10 - 22:40
Laukiz, Urduliz, Plentzia, Gorliz eta Sopelara sasoi onean iritsi da Korrika
Uribe Kostako bazter ederrek eta lasterketak bat egin dute arratsaldean. Gogoz eta hunkituta ikusi dugu Laukiz, Urduliz, Plentzia, Gorliz eta Sopelako jendea.
2019/04/10 - 21:53
Hezkuntza, osasuna eta industriaren alorreko langileak, euskararen alde, Urdulizen
Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitaleko langileek, Elortza eskolako ikasleek, Lointek enpresako langileek eta beste hainbat euskaltzalek hartu dute 21. Korrikaren lekukoa, Urdulizen.
2019/04/10 - 20:52
Suhiltzaileek harrera ikusgarria egin diote Korrikari Leioan
Suhiltzaileen harrera bereziarekin sartu da 21. Korrika Leioan. Besteak beste, Altzaga Ikastolako ikasleek eta EHUko ordezkariek hartu dute lekukoa.
2019/04/10 - 20:32
21. Korrika Erandion: auzoetatik ibai ertzera, euskararen alde
Harrera beroa egin diote 21. Korrikari Erandion. Goikolanda Eskolako ikasle eta irakasleak, Jai Batzordeko kideak eta ehunka herritar kalera atera dira euskararen alde.
2019/04/10 - 17:26
Korrika 21: Zazpigarren eguna iruditan
Arakaldotik sartu da Korrika Bizkaian zazpigarren egunean.
2019/04/10 - 17:01
Arabari gero arte esan eta Bizkaian da Korrika
Zazpigarren eguna du gaur Korrikak eta ibilbidearen erdia baino gehiago egina du. 1.000 km ditu aurretik euskararen aldeko lasterketak.
2019/04/10 - 15:32
Jendetza bildu du Korrikak , Galdakaon
Korrikari jende andana batu zaio gaur ere. Bizkaian sartu da gaur goizaldean. Galdakaoko Korrikaren irudiak ditugu hauek.Ikus itzazu!
2019/04/10 - 14:54
Suhiltzaileak ere euskararen alde!
Suhiltzaileek bat egin dute Korrikarekin euskararen alde Galdakaon.
2019/04/10 - 14:48
Etxebarri ere euskararen alde!
Etxebarritarrek ere ez dute atzeangeratu nahi izan eta Korrika 21 euren herritik pasa denean ongietorri beroa eman diote.
2019/04/10 - 13:24
Jendetza bildu du Korrikak goizaldean, Basaurin
Bizkaian sartu da zortzigarren egunean Korrika. Basaurik hartu du lekukoa goizaldean eta bertako kaleak zeharkatu ditu irudi ederrak utziz.
2019/04/10 - 12:54
Arrigorriaga jendez lepo, Korrikaren alde
Korrikari jende andana batu zaio gaur ere. Bizkaia sartu da gaur eta bihar Bilbora iritsiko da 21. Korrika. Arrigorriagako Korrikaren irudiak ditugu hauek.
2019/04/10 - 12:31
Bizkaira egin du Korrikak
Laudiotik, Bizkaira igaro da Korrika, eta Basauri, Larrabetzu, Leioa, Getxo eta Portugalete bisitatuko ditu, besteak beste.
2019/04/10 - 12:10
Euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoa berretsi dute 50 gizarte eragilek
Korrikaren ekuatorean, 18 eragilek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa, tartean) bat egin dute “Aro berriari, klika” dinamikarekin, Bastidan.
2019/04/10 - 12:07
Bizkaian sartu da Korrika
Laudiotik Bizkaira igaro da Korrika. Arrankudiagan korrikarekin bat egin dute.
2019/04/10 - 11:16
Tipi-Tapa, 21. Korrika Laudion
Laudioarrek Korrika 21 euren herritik pasa denean ongietorri beroa eman diote.
2019/04/10 - 10:15
21. Korrika Txinara iritsi da
Euskal Herritik kanpo ere badabil 21. Korrika. Txinako harresiranaino eraman dute lekukoa.
2019/04/10 - 01:20
‘Transmisio lana egiten ez badugu euskara hil egingo da, gu ere hilko garelako’
Iñaki Viñasprek, Arabako Bertsolari Txapelketako irabazleak, Korrikak eta AEKak euskararen transmisioan egiten duten lana goraipatu du ‘Badator Korrika’ saio berezian.
2019/04/10 - 01:01
Kanpezuko Ioar dantza taldekoak, lekukoa eskuan, Nafarroa Behereko Martxa dantzatzen
Kanpezuko Ioar dantza taldeak modu berezian hartu du 21. Korrikako lekukoa. Nafarroa behereko martxa dantzatu dute, lasterketaren 1193. kilometroan.
2019/04/10 - 00:34
Iturengo Hartza, 21. Korrikan izerdi gehien bota duen korrikalaria
Iturengo Hartzak 21. Korrika nola bizi izan duen kontatu dio Irati Sarasua kazetariari. Jantziaren pisua dela eta, 300 metroko korrikaldiarekin konformatu dela aitortu dio.
2019/04/10 - 00:23
‘Lortu dut Zeledonen abestia euskaraz kantatzea eta jendeak pixkanaka ikasi du’
Gorka Ortiz de Urbinarekin, Zeledon gorpuzten duen argantzundarra, ‘Badator Korrika’ saioan izan da. Zeledonen abestiaren euskarazko bertsioaz aritu da, besteak beste.