Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2019/04/10 - 01:01
Kanpezuko Ioar dantza taldekoak, lekukoa eskuan, Nafarroa Behereko Martxa dantzatzen
Kanpezuko Ioar dantza taldeak modu berezian hartu du 21. Korrikako lekukoa. Nafarroa behereko martxa dantzatu dute, lasterketaren 1193. kilometroan.
2019/04/10 - 00:34
Iturengo Hartza, 21. Korrikan izerdi gehien bota duen korrikalaria
Iturengo Hartzak 21. Korrika nola bizi izan duen kontatu dio Irati Sarasua kazetariari. Jantziaren pisua dela eta, 300 metroko korrikaldiarekin konformatu dela aitortu dio.
2019/04/10 - 00:23
‘Lortu dut Zeledonen abestia euskaraz kantatzea eta jendeak pixkanaka ikasi du’
Gorka Ortiz de Urbinarekin, Zeledon gorpuzten duen argantzundarra, ‘Badator Korrika’ saioan izan da. Zeledonen abestiaren euskarazko bertsioaz aritu da, besteak beste.
2019/04/09 - 22:41
Arabako Errioxan egin du Korrikak erdibidea
Gainera, euskararen alde klik egiteko konpromisoa sinatu dute erakunde eta elkarteek Bastidan. Guardian ere, eskuak zabalik-zabalik hartu dute euskararen aldeko lasterketa.
2019/04/09 - 16:44
Korrika 21: Seigarren eguna iruditan
Nafarroa utzi du Korrikak eta Araban sartu da.
2019/04/09 - 16:32
Jende asko Korrikak Araban egin dituen lehen 70 kilometroetan
Arabako lautadan ari da zabaltzen Korrika euskararen aldeko aldarria. Arratsaldean Guardia, Bastida edota Trebiñu izango ditu helburu.
2019/04/09 - 15:50
Altsasuko gurasoak Korrikaren alde kalera atera dira
Korrika Altsatutik pasa da eta Altsasuko Gurasoek lekukoa hartu dute. Irudien iturria : Julen Aperribai
2019/04/09 - 11:25
Leitza, Lekunberri eta Ultzama zeharkatu ostean, gauerdian Sakanan izango da Korrika
Lehen aldiz aurten, Korrikak Gipuzkoa zapaldu du goizaldean, gero berriro Iparraldean sartu eta orain Nafarroan da berriz ere.
2019/04/09 - 10:50
Horrela sartu da Korrika Araban
Sei egun pasa dira Garestik atera zela eta gaur Araban sartu da.
2019/04/09 - 08:38
Araban barrena dabil Korrika
Gasteizera iritsi baino bost egun lehenago, Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika.
2019/04/09 - 01:12
Unai Zabaleta, ‘Gure Zirkua’z: ‘Natural egiten dugu gure hizkuntzan, euskaraz’
Unai Zabaleta musikaria Korrikaren furgonetan izan da Leitzan barrena. Korrikak beretzat duen garrantziaz eta ‘Gure Zirkua’ren bigarren denboraldiaz aritu da.
2019/04/09 - 00:52
Doneztebeko ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, elkarrekin lasterka
Donezteben, harrera berezia egin diote 21. Korrikari. San Migel Eskolak, Mendaur Institutuak, guraso elkarteek eta haurrek elkarrekin egin dute kilometroa.
2019/04/09 - 00:40
Kolorea, poza eta belaunaldiz belaunaldiko aldarria, Basaburuan
Basaburua inguruan igaroko du 21. Korrikak bosgarren gaua. Gartzarunen, herriko txikiek hartu dute lekukoa eta, bengala artean, 82 urteko Rufintxori pasatu diote lekukoa.
2019/04/09 - 00:23
Amets Arzallusek bertsoa kantatu die lekuko eramaleei, Azkainetik Senperera bidean
Amets Arzallus bertsolariak bertsoa bota du Korrikaren furgonetatik, Azkainetik Senpererako bidean, lasterketaren bosgarren egunean.
2019/04/08 - 21:39
Ipar Euskal Herrian dauden migratzaileek Korrikaren lekukoa eraman dute
Asteburu honetan Korrika Ipar Euskal Herriko hainbat herritik pasa da eta hauek dira utzitako irudi ikusgarrienak.
2019/04/08 - 21:13
Korrikako 'Klika' abestiaren bideoklipa, Ozeaniako Kanaky artxipielagotik
Noumean, Ozeaniako Kanaky eskualdearen hiriburuan, Korrikarekin bat egin dute. Bertako dantza tradizionalak erabili dituzte 'Klika' abestiaren bideokliparen bertsio berezia egiteko.
2019/04/08 - 18:43
Luzaidarren bolant-dantza, 21. Korrikak utzitako une hunkigarrien artean
Korrikaren 602. kilometroan, luzaidarrek bolant-dantzan eraman dute lekukoa. Luzaideko herritarren keinu hunkigarriak arrakasta handia izan du sare sozialetan.
2019/04/08 - 18:03
Hartza eta joaldunak Korrikan
Ituren izan da gaur Korrika eta Hartzak lekukoa hartu du.
2019/04/08 - 15:57
Korrikak arrakasta handia izan du goizean Lapurdin
Bosgarren egunean, euskararen aldeko lasterketak, sekulako ilusioa eta energia barreiatzen jarraitzen du.
2019/04/08 - 15:43
Jendetza Elizondoko kaleetan
Ehunka lagun eta euskalzale joan dira Elizondora, eta urduritasunaren eta pozaren artean hartu dute lasterketa.