Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2019/04/06 - 21:46
Uhartearrek bat egin dute Korrikarekin, elkarri hartuta, lekukoa eskuz esku eramanez
Uharteko Udalak ere bat egin du euskararen aldeko lasterketarekin, eta herrian hizkuntza maite dutela argi utzi dute larunbat honetan.
2019/04/06 - 20:46
Iruñean ere euskaraz bizi nahi dutela argi utzi dute herritarrek
Larunbat arratsalde honetan iritsi da Korrika Nafarroako hiriburura, eta herritarrek argi utzi dute euskaraz bizi nahi dutela.
2019/04/06 - 20:38
Joseba Asiron Iruñeko alkateak Korrikaren lekukoa hartu du
Kilometro inguruko ibilbidea egin du, eta oso pozik azaldu da lekukoa hartu aurretiko uneetan.
2019/04/06 - 19:45
Milaka euskaltzale atera dira kalera Iruñean, Korrikaren alde
Bazkalondoan sartu da euskararen aldeko lasterketa Nafarroako hiriburuan eta eskuz esku igaro dute lekukoa Iruñeko kale zein inguruko herrietatik. Iparralderako bidea hartuko dute korrikalariek.
2019/04/06 - 19:03
Jai giroan hartu dute Madrilen euskararen aldeko lasterketa
Madrilgo Euskal Etxeak, hirian ospatu den "inoizko Korrikarik onena" antolatu du larunbat honetan, eta euskaltzale ugari elkartu dira euskararen aldeko lasterketan.
2019/04/06 - 18:41
Toki askotako herritarrak elkartu dira Madrilen, euskarari babesa adierazteko
Madrilen euskaltzale ugari elkartu dira euskarari babesa adierazi eta lekukoa eskuz esku eramateko. Jai giroan elkartu dira toki askotako herritarrak.
2019/04/06 - 16:17
Ehunka lagunek egin dute lasterka Agoitzen
Larunbat honetako 15:00ak aldera Korrika Iruñera iristea espero da.
2019/04/06 - 16:04
Harrera beroa eman diote Korrikari Alesbes herrian, toki askotako euskaltzaleak batuz
Pausoz pauso, Nafarroa hegoaldean jarraitu zuen Korrikak bigarren egunean, eta, Alesbes herrian, toki askotako euskaltzaleak batu ziren.
2019/04/06 - 15:25
Euskararen aldeko lasterketak jende andana batu du Iruñera iritsi aurretik
Irunberrin hasi du eguna euskararen aldeko lasterketak, eta Iruñera iritsi aurretik, emakume batek gurpildun aulkian eraman du lekukoa.
2019/04/06 - 14:47
Madrilen, euskal dantzen erakusketa egin dute Korrika hasi aurretik
Madrilgo Euskal Etxeak, hirian ospatu den "inoizko Korrikarik onena" antolatu du aurten, eta, lasterketa hasi aurretik, bertan bildu diren euskaltzaleek euskal dantzen erakusketa egin dute.
2019/04/06 - 14:08
Korrika 21: Hirugarren eguneko argazkiak
Eguna Irunberri inguruan hasi, eta Auritzen bukatuko dute lasterkariek gaur, larunbatarekin.
2019/04/06 - 13:43
Iruñera iritsi da Korrika
Eguna Irunberri inguruan hasi, eta Auritzen bukatuko dute lasterkariek gaur.
2019/04/05 - 23:37
Korrikak jendetza batu du Tuterako kale nagusietan barrena
Euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioak Nafarroan igaro du bigarren eguna. Hala, euskararen aldeko lasterketak kilometroak eginez jarraitu du bigarren eguna.
2019/04/05 - 22:49
Eskuz esku, Tafallatik Zangozara bidean da lekukoa
Korrikak bigarren eguna du eta Nafarroaren hegoaldean ibili ondoren, orain iparralderantz egiten ari da Korrika.
2019/04/05 - 20:53
Tafallan ere, eskuz esku pasa da Korrikaren lekukoa
Korrikak euskaraz blaitu du Tafalla. Kilometroz kilometro, lekukoa esku batetik bestera dabil aurrera eginaz.
2019/04/05 - 16:35
Korrikari harrera beroa egin diote Nafarroako hegoaldean
Bardea eta Erriberako baratzeak Korrikaren lekuko izan dira. Klikaren birusa poliki poliki hedatzen doa. Hegoaldetik gorako bidea hartzen hasiko da aurki.
2019/04/05 - 15:39
Irudi hunkigarriak, Gareseko irteeran
21.Korrikak Garesen eman ditu lehen pausoak, eta Nafarroa hegoaldean jarraituko du Korrikak bigarren egunean.
2019/04/05 - 13:38
Korrika 21: Bigarren eguneko argazkiak
Atzo Garestik abiatu eta gero, Nafarroan jarraituko du euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioak.
2019/04/05 - 11:26
Korrikak bere lehen gaua pasatu du bidean, ehunka pertsonak lagunduta
Nafarroan zehar ibili da gauean. Hotzari eta gauari aurre eginez, euskararen aldeko lekukoak bere lehen gaua egin du, tipi-tapa.
2019/04/05 - 10:41
Pausoz pauso, Nafarroa hegoaldean jarraituko du Korrikak bigarren egunean
Atzo Garestik abiatu eta gero, kilometroak eginez jarraituko du euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioak ostiralarekin.