KPIa
2022/02/28 - 12:03
Errubloak behea jo du eta Europako burtsek negatiboan itxi dute Errusiari jarritako zigor ekonomikoen ondorioz
Europako burtsek behera egin dute, errubloa minimoetan dago, petrolioa, gasa eta elektrizitatea gorantz doazen bitartean. Ibex indizeak % 0,09 egin du behera. Brent upelak beste maximo bat lortu du Londreseko etorkizunen merkatuan, eta Espainian elektrizitatea % 8 igo da.
2022/02/28 - 10:23
KPIa % 7,4ra igo da otsailean, 1989tik izandako maila altuenera
Urtarrilekoarekin alderatuta, % 0,6 igo da otsailean KPIa; aurreko hilabetean, ostera, % 0,4 egin zuen behera. Iazko otsailetik % 1,3ko igoera izan du.
2022/02/25 - 14:17
Petrolioak eta gas naturalak atzera egin dute osteguneko goranzko joeren ondoren
Brent upela, Europarako erreferentzia dena, 99,86 dolarretan dago ostiral honetan, eta West Texas Intermediate, Estatu Batuetan erreferentzia gisa erabilia, 92,85 dolarretan.
2022/02/15 - 15:38
Ibex 35ek % 1,24ko igoera izan du saio erdian, Ukrainari begira
Espainiako burtsak % 0,41eko beherakadarekin hasi du astearteko saioa, Ukrainako tentsioak gora egiten jarraitzen duen testuinguru batean.
2022/02/15 - 10:32
Urte arteko KPIak behera egin du urtarrilean, % 6ra EAEn eta % 6,3ra Nafarroan
Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada.
2022/02/10 - 13:15
Espainiako BPGaren hazkunde aurreikuspena % 5,6raino igo du Bruselak 2022rako
Gainera, inflazioak ere goranzko joera hartuko du aurten, % 3,6raino, energiaren prezioak igoko direlako. 2023an, baina, moteldu egingo da igoera.
2022/01/31 - 16:42
Gasolina eta gasolioa, inoizko prezio garestienetik gertu
Behin bakarrik, 2012an ordaindu genuen gehiago ibilgailua gasolinaz betetzeagatik; euro bat eta 52 zentimo balio izatera iritsi zen. Gasolio litroak berriz joan den astean euro bat eta 40 zentimo balio zuen; 2013tik ez genuen hainbeste ordaindu gasolio litro bakoitzeko.
2022/01/31 - 11:23
KPIa % 6an kokatu da urtarrilean, bost hamarren baxuago, argindarraren prezioak behera egin ondoren
Hain zuzen, gaur argindarraren prezioa % 4 merkatuko da, eta megawatt-orduak, batez beste, ia 222 euroko prezioa izango du.
2022/01/27 - 15:52
% 6,5eko soldata igoera sinatu dute Gipuzkoako metalaren sektorean
ELAk azaldu duenez, 2020ko akordioan adostu zuten lan hitzarmena indarrean zegoen bitartean soldata KPI-aren arabera igoko zela eta horren ondorio da gaur sinatutako soldata igoera.
2022/01/17 - 21:42
''Datu guztiek adierazten dute 2022an ekonomia hazi egingo dela, baina kanpoko faktoreek joera alda dezakete''
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 5,5 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago. Datuak sektorez sektore bereizita, industria, merkataritza, ostalaritza eta garraioa izan ziren aurreko urteko datuekin alderatuta gehien hazi zirenak.
2022/01/14 - 22:03
Prezioek %6,4 egin dute gora Euskadin azken urtean
Inflazioa Euskadin %6,4raino igo da atzean utzi dugun abenduan. 1992tik tasa altuena da. Bereziki, energiaren eta erregaien prezioek bultzatu dute igoera historikoa.
2022/01/14 - 10:54
Euskadik eta Nafarroak KPIaren % 6,4ko eta % 6,6ko igoerarekin itxi dute urtea, hurrenez hurren
Argindarraren, elikagaien eta hotel eta jatetxeen garestitzeak eragin du, neurri handi batean, inflazioaren gorakada.
2022/01/03 - 22:34
Gas naturalaren prezioa % 14 garestitu da urtarrilean
Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez, gas naturala erabiltzen duten etxeetan 58,41 euroko faktura ordainduko dute hilean, bataz beste.
2021/12/30 - 11:53
Inflazioa % 6,7ra igo da abenduan, 29 urteko tasarik altuena
Indizea % 1,3 igo da abenduan eta 1992ko martxotik izandako daturik altuena da. Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera.
2021/12/15 - 11:31
Urte arteko KPIa % 5,1era igo da Euskadin eta % 5,7ra Nafarroan, azaroan
Prezioen gorakada horren atzean elikaduraren garestitzea eta energiaren prezioen igoera daude.
2021/12/01 - 18:37
Garraioen prezioak zentimo bat eta hiru euroren artean igoko dira Bizkaian
Creditrans garraio publikoaren erabiltzaileek gehien erabilitako txartela zentimo bat eta hiru zentimo artean igoko da, eta aldizkako bidaia 2 eta 5 zentimo artean.
2021/11/30 - 23:32
Ekonomikoki itota daudela salatuta, esnearen prezioa negoziatzeko bitartekari bat eskatu dute abeltzainek
EHNE sindikatuak salatu duenez, esnearen ekoizpena garestitzearen eta industriak ordaintzen dituen prezio baxuen ondorioz, abeltzainak "ekonomikoki itota" daude.
2021/11/29 - 12:36
Kotizazio bidezko pentsioak % 2,5 igoko dira 2022an
Minimoak eta kotizazio gabeko pentsioak, berriz, % 3 igoko dira. Nolanahi ere, azaroko KPIaren behin betiko datua ezagutu arte itxaron beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak abenduaren 15ean argitaratuko duena.
2021/11/29 - 11:06
Prezioak % 5,6 igo dira azaroan, elikagaien eta, neurri txikiagoan, erregaien garestitzearen ondorioz
Azaroko datua (1992ko irailetik izandako altuena) kontuan hartuta, urte arteko KPIak ondoz ondoko hamaikagarren tasa positiboa du.
2021/11/12 - 11:16
Urte arteko inflazioak gora egin du urrian, % 5era EAEn eta % 5,6ra Nafarroan
Argindarraren eta erregaien garestitzeak eragin dute, batez ere, prezioen gorakada. Irailetik urrira prezioak % 1,7 garestitu dira EAEn, eta % 1,8, ostera, Nafarroan.