Krimea
2014/03/14 - 18:42
Ukrainako justiziak legez kanpokotzat jo du Krimeako kontsulta
Konstituzionalak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du.
2014/03/14 - 11:08
Kerry eta Lavrov Krimeako krisiari irteera bilatzeko bilduko dira
AEBko idazkari nagusiak eta Errusiako kanpo arazoetako arduradunak Ukraniako krisiarentzat konponbidea bilatuko dute Londresen.
2014/03/13 - 18:15
Krimeako gazteek ez dute etorkizuna argi ikusten Errusiarekin
Erreferendumerako hiru egun baino ez dira falta, eta Merkelek adierazpen gogorrak egin ditu. Krimean, bien bitartean, Errusiaren alde dago gehiengoa, baina gazteen artean zatiketa nabaria da.
2014/03/12 - 08:56
Krimean egunotan 'faxismo' hitza bolo-bolo dabil
Krimeako parlamentuak ultraeskuineko bi alderdi politiko legez kanpo utzi ditu, 'Askatasuna' eta 'Eskuineko alderdia' deiturikoak.
2014/03/11 - 13:12
Krimeako Parlamentuak independentzia adierazpena onartu du
Indarrean sartzeko, erreferendumean berretsi beharko dute herritarrek. Adierazpenak Kosovori egiten dio erreferentzia, aldebakarreko erabakia izan daitekeela justifikatzeko.
2014/03/11 - 11:35
Janukovitxek 'gerra zibila' bilatzea leporatu dio Ukrainako Gobernuari
Presidente kargugabetuak berretsi du Gobernuak ez duela zilegitasunik, eta bera dela oraindik presidente eta Armadaren buru.
2014/03/10 - 22:42
Soldadu errusiarrek armak erabili dituzte Krimeako base bat hartzeko
Bi kazetari bahitu dituzte Krimean, Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak salatu duenez. Martxoaren 16an egingo dute erreferenduma eta ikuskatzaileak deitu dituzte.
2014/03/10 - 18:39
Krimea gero eta kontrolatuagoa dute Errusiaren aldekoek
Erietxe militar bat eta misil base bat ere hartu dituzte, eta soldatu errusiarren presentzia gero eta nabarmenagoa da. Bestalde, Yanukovichek bigarren agerraldi publikoa egingo du Errusiatik.
2014/03/10 - 11:50
Margallok dio EBko estatuek ez dutela Krimeako erreferenduma onartuko
"Europar Batasuneko 28 estatu kideetako inork ez du legez kanpokoa den erreferenduma onartuko", adierazi du Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak.
2014/03/09 - 15:18
Errusiaren aldekoak eta kontrakoak kalera atera dira Krimean
Manifestazio hauekin, alde bakoitzaren indarra neurtzen ari dira. Krimeako erreferenduma egiteko astebete falta den honetan, kalean gero eta nabariagoa da presioa.
2014/03/08 - 16:06
Ukrainako base militarrak Errusiaren presioa jasaten ari dira Krimean
Bart Sebastopoleko base baten kontrola eskuratu nahian ibili zirela salatu dute Ukrainako militarrek. Ekintza hauetan ez da tirorik bota, baina Krimean tentsioa handia dela erakusten dute.
2014/03/08 - 10:56
Mugazainen hegazkin bat tirokatu dutela salatu du Ukrainak
Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko begiraleen kontra ere abisuzko tiroak bota dituzte Krimeako mugatik hurbil.
2014/03/07 - 16:55
Errusiako Dumak krimearren erabakia onartuko dutela esan du
Aldiz, Ukrainako agintariek diote mundu zibilizatuan inork ez dituela emaitza horiek aintzat hartuko.
2014/03/07 - 13:04
Krimean 30.000 soldadu errusiar daude, Ukrainak salatu duenez
Ukrainako Mugen Zerbitzuak, aldiz, ezin izan du argitu Ukrainako zenbat soldadu dauden Krimea penintsulan.
2014/03/06 - 20:25
Krimeako Parlamentua desegingo duela iragarri du Ukrainak
Krimeako Ganberak deitu duen erreferenduma "legez kontrakoa" dela adierazi du Oleksandr Turtxynov Ukrainako presidenteak. Obamaren hitzetan, erreferendumak nazioarteko zuzenbidea urratuko luke.
2014/03/06 - 12:12
Krimeak martxoaren 16ean erabakiko du Errusiarekin bat egiten duen
Horrela, Krimeako Parlamentuak "aho batez" erabaki du Ukrainako autonomia Errusiako Federazioan sartzea, RIA Nóvosti albiste-agentziak jakinarazi duenez.
2014/03/05 - 14:11
Europak 11.000 milioi euroko laguntza proposatu du Ukrainarentzat
Errusiak erregai nuklear hornikuntza eten die Europako ekialdeko herrialdeei, Ukrainatik garraiatzeko arazoak dituelako.
2014/03/05 - 12:18
Frantziak eta Alemaniak proposamen bat egingo diote Errusiari
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak Ukrainako lurraldetasuna errespetatzea eskatu dio Errusiari.
2014/03/04 - 22:13
Errusia 'Ukrainaren subiranotasuna' urratzen ari dela salatu du NATOk
Gertakariek "inplikazio larriak" dituztela ohartarazi du Ipar Atlantikoko Kontseiluak. Kerryren hitzetan, "Errusia Ukrainan esku hartzeko aitzakia bilatzen ari da".
2014/03/04 - 08:28
Ukrainako mugan zeuden tropei itzultzeko agindu die Putinek
Errusiako presidenteak amaiera eman die otsailaren 26an herrialdeko erdialdean eta mendebaldean abiatutako "ariketa militarrei".