Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krimean egunotan 'faxismo' hitza bolo-bolo dabil

Krimeako parlamentuak ultraeskuineko bi alderdi politiko legez kanpo utzi ditu, 'Askatasuna' eta 'Eskuineko alderdia' deiturikoak.

Krimeako penintsulak Ukrainatik aldendu eta Errusiarekin bat egiteko pausu gehiago eman du. Atzo Krimeako parlamentuak Ukrainarekiko independentzia aldarrikatu zuen, Kosovok Serbiarekiko banatzeko dagoen aurrekaria argudiatuta. Hala ere bi kasuak ezin dira alderatu. Serbiak Kosovoko herritarrak indarrez zapaldu zituen, Krimean ez da inor hil.

Kosovok independentea izan nahi zuen eta ez esaterako Albaniarekin bat egin. Krimeak ez du independentzia nahi, Errusia izatea baizik. Hori da hain juxtu Igandeko erreferendumean egingo den galdera; Errusiarekin bat egin edo autonomia handiagoarekin baina Ukrainan jarraitu nahi ote duten. Bien bitartean Krimeako parlamentuak ultraeskuineko bi alderdi politiko legez kanpo utzi ditu, 'Askatasuna' eta 'Eskuineko alderdia' deiturikoak.

Hauek biak bere biziko garrantzia izan zuten Yanukobitx agintetik kentzeko orduan. Ukrainako presidente ohiak bi alderdi hauek eta egungo Ukrainako gobernua faxistak direla esan du. Krimean egunotan faxismo hitza bolo-bolo dabil. Errusiarekin bat egitea faxismotik ihes egiteko aukera gisa aurkeztu dute. Putinen Errusia askatasunaren paradisua al da ba?

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X