Krisialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krimean 30.000 soldadu errusiar daude, Ukrainak salatu duenez

Ukrainako Mugen Zerbitzuak, aldiz, ezin izan du argitu Ukrainako zenbat soldadu dauden Krimea penintsulan.
Krimea
Krimea

Ukrainako Mugen Zerbitzuak salatu du Moskuk 30.000 soldadu inguru bidali dituela Krimeako errepublika autonomora. Bertako parlamentuak Errusiarekin bat egitea onartu zuen atzo, aho batez.

MIjail Koval Mugen Zerbitzuko zuzendariak aldiz, ezin izan du argitu Ukrainako zenbat soldadu dauden Krimea penintsulan, baina aurreratu du mugak gordetzeko tropak eta Ukrainako armadako soldaduak beraien postuan jarraitzen dutela oraindik.

Ukraina-Errusia elkarrizketa

Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak adierazi du Errusiako Gobernuarekin hitz egiteko prest dagoela, soldaduak Ukrainako lurraldetik irtenarazten baditu eta "separatistak eta terroristak" babesteari uzten badiote. Gainera, Krimeako parlamentuak abiarazitako erreferenduma gaitzetsi du.

Yatseniukek Dimitri Medvedev Errusiako lehen ministroarekin bigarren elkarrizketa bat eskatu du (larunbatean aritu ziren, telefonoz, lehen aldiz Krimeako krisialdia hasi denetik).

"Errusiako Gobernuarekin hitz egiteko prest gaude", adierazi du. Halere, elkarrizketa hasteko baldintzak ezarri ditu: armadak kanporatzea eta "Krimeako separastistei babesa kentzea".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X