Kuba
2023/08/29 - 11:14
Idalia ekaitz tropikalak lurra jo du Kuba mendebaldean
Idalia iparralderantz doa, Floridara bidean, eta indarra, konfigurazioa eta abiadura irabazi ditu azken orduetan. Kubako Meteorologia Institutuak 118 kilometro orduko boladak erregistratu ditu eta urakan bihurtzea espero dute.
2023/04/19 - 22:36
Kubako Parlamentuak Miguel Diaz-Canel aukeratu du berriro beste 5 urtez herrialdeko presidente izateko
Krisi sozial eta ekonomiko handia bizi du Kubak azken urteotan. Herritarren protestak alde batetik, eta, bestetik, milaka kubatarrek ihes eginez jarraitzen dute, bizimodu hobearen bila.
2022/12/11 - 13:44
Diaz-Canel presidentea AEBko Alderdi Demokratako kongresista batzuekin bildu da Kuban
James McGovern AEBko Ordezkarien Ganberako Arauen Batzordeko presidenteak eta Mark Pocan eta Troy Carter alderdikideek Karibeko herrialdea bisitatu dute.
2022/11/22 - 20:07
Pablo Milanes gogoratzeko bost abesti
"Yolanda" ereserki ahazteziaz gain, trobatzaile kubatarrak beste abesti asko utzi zituen Latinoamerikako musikaren oroimenean, baten bat euskaraz ere.
2022/11/22 - 09:58
Pablo Milanes kantautore kubatarra hil da
Troba kubatar berriaren sortzaileetako bat izan zen Milanes. Madrilen zendu da, minbiziak jota. Duela 10 egun ospitaleratu zuten, eta ondorioz, hitzartuta zituen hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan zituen, tartean, Iruñeko Baluartekoa.
2022/11/22 - 09:50
Pablo Milanes kantautore kubatarra hil da Madrilen, 79 urterekin
Milanes, Kubako musikako ahotsik ezagunenetako bat, Nueva Trova soinuaren sortzailea eta egilea izan zen, Silvio Rodriguez eta Noel Nicola bezalako artista ezagunekin batera. "Yolanda" bezalako klasikoen egilea, Milanesek 40 disko baino gehiago argitaratu zituen bere ibilbidean zehar.
2022/09/28 - 22:43
Ian uranakanak txikizioa eramango duelakoan, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan
Urakana dela eta, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan, arrisku handia aurreikusiz. Floridako gobernuak ebakuazioa agindu du 2.5 milioi lagunentzat.
2022/09/28 - 19:16
Gutxienez bi hildako utzi ditu Ian urakanak Kuban; uharte osoa argindarrik gabe utzi du
Hirugarren mailako indarrarekin jo zuen lurra Ian urakanak Kuba mendebaldean. Aurretik urakanak izan dituztela diote Kuba mendebaldean bizi direnek, baina ez horrelakorik.
2022/09/28 - 10:33
Kubak erabateko itzalaldia izan du Ian urakanaren ondorioz
Kubako linea elektrikoa erori egin da, eta herrialde osoa argindar zerbitzurik gabe geratu da. Unión Eléctrica enpresak onartu du "prozesu konplexua" dela, eta pixkanaka konpontzea espero du.
2022/08/10 - 13:43
Kuban piztutako sute handia baretzen hasi da
Lehen hipotesien arabera, tximista batek erregai-tanga bat jo, eta sua eragin zuen. Ondoren, zenbait leherketa izan ziren, eta, momentura arte, pertsona bat hil, eta 125 zauritu dira, horietatik bost, larri.
2022/08/10 - 13:27
Matanzaseko su industrial handia arintzea lortu dute, lau eguneko sutearen ondoren
Kubako agintariak baikor agertu dira, Matanzaseko erregai-biltegi parkeko sutean egoera apur bat aldatu ostean. Kea pixkanaka desagertzen hasi da eta beltz izatetik zurixka izatera igaro da.
2022/06/11 - 16:30
Migrazio krisiari aurre egiteko ituna sinatu dute 20 herrialdek, Ameriketako Gailurraren ondoren
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
2022/06/04 - 21:41
Milaka pertsona ebakuatu dituzte Kuban euriteen ondorioz
Gutxienez hiru lagun hil dira. Agatha urakana izandakoa ekaitz tropikala bihurtu da, eta horrek euri-jasa handiak bota ditu irlan.
2022/05/17 - 22:51
Ihesaldi olde baten erdian, Joe Bidenek Kubareriko murrizketak malgutu ditu
Joe Biden presidenteak Kubarekiko murrizketak malgutu ditu; turismoa egitera joatea debekatuta egongo den arren, Estatu Batuetatik hegaldi gehiago baimenduko ditu, bisa gehiago eman eta diru bidalketek zeukaten muga altxatuko da. Erabaki hau kubatarren ihesaldi olde baten erdian dator.
2022/05/09 - 12:31
Dagoeneko 35 dira Habanako Saratoga hotelean izandako leherketaren ondorioz hildakoak
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute eta hoteleko sotora sartzen saiatzen ari dira, biktima gehiago egongo diren beldur. Ostiraletik, ez dute inor aurkitu bizirik hondakinen artean.
2022/05/07 - 21:33
Jada 32 dira Habanako Saratoga hoteleko leherketan hildakoak, emakume espainiar bat tartean
31 heldu eta 15 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan. Antza denez, zisterna-kamioi bat hotelean gas likuatua deskargatzen ari zela gertatu zen leherketa. 23 eraikin kaltetu dira.
2022/05/07 - 15:34
Gutxienez 22 hildako Kubako hotel batean izandako leherketan, zisterna-kamioi bat gasa deskargatzen ari zela
Hildakoen artean, emakume espainiar bat dago. 50 heldu eta 14 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan.
2022/05/06 - 21:16
Leherketa handia Habanako Saratoga hotelean, Kuban
Leherketa batek gutxienez lau hildako eta 13 desageru utzi ditu Habanako (Kuba) Saratoga hotelean, Kubako presidentetzak baieztatu duenez.
2022/05/06 - 19:50
Leherketa batek 8 hildako eta 13 desagertu utzi ditu Habanako Saratoga hotelean
Eztandak eraikineko zenbait solairu txikitu ditu, Kapitoliotik gertu. Saratoga hotelak bost izar ditu. Kubako Presidentetzak jakitera eman duenez, aurreneko ikerketen arabera, gas-ihes batek eragin du eztanda.
2021/11/18 - 08:52
Kubako Gobernuaren aurkako protesten sustatzaile nagusiak uhartea utzi eta Espainiara bidaiatu du
Yunior Garciak adierazi duenez, ez du Espainian asiloa eskatu, eta uhartera itzultzea da bere asmoa. Haren esanetan, Kubatik irtetea erabaki du bertan zer gertatzen ari den salatu ahal izateko.