Itzalaldi nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kubatar gehienek argindarrik gabe jarraitzen dute itzalaldiaren bigarren egunean

Iragarkia
20250316093259_cuba_
18:00 - 20:00
Kubatar gehienek argindarrik gabe jarraitzen dute itzalaldiaren bigarren egunean
Azken sei hilabeteetan izandako laugarren itzalaldi nazionala da, sistema osoa ezegonkortu baita Habanako azpiestazio batean izandako matxura batengatik. Agintarien arabera, ospitaleetan, elikagaiak ekoizteko zentroetan eta funtsezko leku gehienetan hornidura berrezarri dute jada.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X