Kutsadura
2022/08/25 - 16:31
Nazio Batuak itsaso zabala babesteko hitzarmena eztabaidatzen ari dira
Itsasoak bizitzeko behar dugun oxigenoaren % 90 eta uraren % 97 ematen badigu ere, itsaso zabalaren % 64k ez du inolako babesik. Nazioarteko urak ez dira inorenak, eta Nazio Batuak negoziatzen ari dira ozeano horiek babestuko dituen hitzarmen bat lortzeko.
2022/08/20 - 13:53
Iparraldeko hondartza guztiak ireki dituzte, uraren kutsaduragatik itxita egon ondoren
Donibane Lohizuneko, Ziburuko eta Erromardiako hondartzek itxita jarraitzen zuten larunbat goizean. Ostegunean Iparraldeko 34 areatza itxi zituzten uraren kutsaduraren ondorioz.
2022/08/19 - 13:43
Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte, kutsaduraren ondorioz itxita egon ondoren
Hendaia eta Donibane Lohizune bitarteko hondartzek itxita jarraitzen dute. Asteazken gauetik aurrera izandako euri jasek kutsadurak gora egitea eragin dute. Hori dela eta, Pirinio Atlantikoetako Prefekturak bandera morea jartzea erabaki du.
2022/07/30 - 19:39
Santa Klaran bainatzea debekatu dute astelehenera arte, ontzi batek Kontxan eragindako gasolio isuria dela eta
Barruan zazpi pertsona zeramatzan ontzi bat hondartu da bart gauean Donostiako badian, gasoil isuria eraginda.
2022/07/16 - 19:10
Zubietako erraustegiak Arkaitz erreka kutsatu duela eta hori kontrola dezatela eskatu diote Aldundiari
Dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur, Zubietan. Salatu dutenez, asteazkenetik dator zikin eta kutsatuta errekako ura, erraustegiaren azpitik pasa ondoren.
2022/06/30 - 20:53
Apar toxikozko hodeiek Soacha herriko kaleak inbaditu dituzte Kolonbian
Apar toxikozko hodeiek Soachako kaleak hartu dituzte, Bogotatik gertu, aurreko gaueko euriteen ondoren. Aparra sortzen da hondakin-urak euri-jasekin elkartzen direnean.
2022/06/28 - 17:04
Bandera gorria Zumaiako Santiago hondartzan, uraren kalitate txarragatik
Bainua eta uretako jarduerak debekatuta daude hondartzan zein itsasadarrean, E.coli bakterio gehiegi dagoelako. Neurria indarrean egongo da analisiek uraren kalitatea bainurako egokia dela erakusten duten arte.
2022/06/08 - 22:41
Europako Parlamentuak 2035ean gasolina autoen salmenta debekatzea babestu du
Ekimena EBko Estatu kideekin negoziatu behar dute oraindik. Ekainaren 29ko Ingurumen ministro kontseiluan, Luxenburgon, herrialdeek gaiaz eztabaidatzea espero da.
2022/06/02 - 22:04
Jaurlaritzak premiamendu-bidea zabaldu du Verter Recyclingen aurka, zabortegiko lanen faktura ordain dezan
Arantxa Tapia Ingurumen sailburuak onartu duenez, ezin daiteke ziurtatu noiz berreskuratuko duen Jaurlaritzak zabortegiaren lanetan ordaindutako diru publikoa, hori zehaztea epaitegien esku dagoelako.
2022/05/05 - 22:51
Hauek dira zigarroen hondakinek sortzen dituzten ingurugiro arazoak
Zigarrokin bakar batek 7.000 substantzia kimiko dauzka, oso toxikoak eta kutsagarriak. Zigarro bakoitza 10 litro ur kutsatzeko gai da eta 12 urte behar ditu ezerezteko. 5,6 milioi zigarro ekoizten dira urtean munduan, eta horietatik bi herenek itsasoan bukatzen dute.
2022/04/18 - 14:17
Iratze arruntaren toxikotasunak edateko uran duen eragina ikertzen ari dira Urdaibaiko Erreserban
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Neiker zentroa ikerketa bat garatzen ari dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban, iratze arruntak sortutako toxina bati buruz. Toxina hori kantzerigenoa da eta giza kontsumorako ur-bilketetara irits daiteke.
2022/04/04 - 16:41
Kutsaduraren puntu beltzenetakoa da Euskal Herrian Artxandako zabortegia
30 futbol zelai bestekoa da tamainaz, eta Bilbo erdigunetik oso gertu dago. Aspalditik dago itxita, eta orain guztiz garbitu eta zigilatu nahi dute. 16 tona lindano erretiratu dituzte.
2022/03/29 - 16:41
Mugikortasun Iraunkorraren lege-proiektua onartu du Jaurlaritzak
Asmoa, egungo garraio sistemak eragindako kutsadura murriztea da eta horretarako, ibilgailu partikularrei zergak ezarri edota hiri eta herri erdiguneetara sartzea eragozteko neurriak ezarri ahal izango dituzte aldundi eta udalek.
2022/02/06 - 16:40
Ehunka pertsona atera dira kalera Zaldibarko hondamendia salatzeko eta erantzukizunak eskatzeko
50etik gora kolektibok bat egin dute protesta ekitaldiarekin. Zaldibar Argituk omenaldia egin die zabortegiaren ondoan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hildako langileei.
2022/02/06 - 15:47
Zertan da Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruzko auzia?
Bi auzibide abiatu ziren, ingurugiroari lotua bata, eta penala, bi langileen heriotzarena, bestea.
2022/02/06 - 15:40
Omenaldi hunkitua Sololuzeri eta Beltrani Zaldibarko hondamendiaren 2. urteurrenean
Erantzukizunak eskatzeko manifestazioaz gain, omenaldia ere izan da herritar askoren partehartzearekin, tartean hildako langileen senideekin.
2022/02/06 - 14:43
Zaldibarren gertatutakoaren ardura bere gain ez hartzea egotzi dio Podemos Ahal Duguk Eusko Jaurlaritzari
Euskadiko Podemosek bideo bat zabaldu du sare sozialetan, "egia" eta "justizia" aldarrikatzeko "ingurumen hondamendi handienetako bat" izan zenaren aurrean.
2022/02/06 - 14:39
EH Bilduk salatu du bi urte igaro arren inork ez duela ardura politikorik bere gain hartu
Auziak irekita jarraitzen duela gogorarazi du koalizio subiranistak eta ez duela edonola ixtea onartuko ohartarazi du.
2022/02/06 - 13:54
Iturgaiz: "EAJren kudeaketa ona Zaldibarren lurperatuta dago, autokritikarik eta ardura politikorik gabe"
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bi urte igaro direnean, EAEko popularren buruak egia argitzeko ahaleginik ez egitea egotzi dio EAJri. Familiek eta gizarte osoak Zaldibarren gertatu zena jakitea premiazkoa dela esan du.
2022/02/04 - 17:41
Elena Alvarez, Joaquin Beltranen emaztea: 'Bi urte geroago, zauriak irekita jarraitzen du'
Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian lurperatuta jarraitzen duen langilearen alargunarekin egon gara. Komunikabide batean hitz egiten duen lehen aldia da, eta ziurtatu digunez, zaila egiten zaio aurrera egitea ''bizitzak hain kolpe gogorra ematen dizunean''.