Kutsadura
2021/10/25 - 13:51
2020an inoizko CO2 kopuru handiena erregistratu zuten atmosferan, pandemia gorabehera
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, milioiko 413 zati erregistratu zituzten, industria aurreko garaian baino % 149 gehiago. Hori dela eta, egungo bizimodua birplanteatzeko deia egin du.
2021/10/20 - 11:09
Afrikan gelditzen diren azken glaziarrak 20 urtean desagertuko dira
Afrikak berotegi efektua eragiten duten gasen % 4 bakarrik igortzen badu ere, beste inon baino gehiago antzematen dira bertan larrialdi klimatikoaren ondorioak; tenperaturaren eta itsasoaren mailaren igoera, esaterako.
2021/10/04 - 11:31
Pazifikoko plataforma batean izandako petrolio isuri handi bat Kalifornia hegoaldeko hondartzetara iritsi da
Petrolio isuria larunbatean hasi zen Elly itsas plataforman, Huntington Beachen parean. Dagoeneko 570.000 litro petrolio bota ditu itsasora eta hondartzak itxi behar izan dituzte.
2021/09/23 - 16:42
"Dieselgate" iruzurreko gailuak legez kanpokotzat jo ditu Europako Justizia Auzitegiko legelariak
Epaitu aurretik Austriako bi lurralde auzitegik eta Austriako Zibileko eta Zigor Arloko Auzitegi Gorenak egindako galdera bati erantzunez, legelariak eraikitzaileak erabiltzen zituen hiru programa informatikoak aztertu ditu.
2021/09/22 - 21:26
Kutsadurak eragindako heriotzak murrizteko, airearen kalitateari buruzko gomendioak zorroztu ditu MOEk
Urtero zazpi milioi pertsona hiltzen dira munduan kutsaduragatik. Munduko Osasun Erakundeak bere gomendioak jarraitzeko deia egin du, osasuna bermatzeko eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko.
2021/09/03 - 22:27
Zaldibarko herri-akusazioak erantzuleak topatuko dituela ziurtatu du, erantzule politikoak barne
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak eta Zaldibar Argituk osatzen duten herri akusazioak familien eta akusatuen arteko akordioa "errespetatzen eta ulertzen" du, baina Zaldibarren gertatutakoa argitzeko lanean jarraituko du.
2021/08/25 - 12:47
Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu dute, ura kutsatuta dagoelako
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak debekatu egin dute Hondarribiko hondartzan bainua hartzea, uraren kalitatearen irizpideak betetzen ez direlako. Egunero aztertuko dute ura, bainurako irizpideak betetzen dituela egiaztatu arte.
2021/08/16 - 17:41
Zadorra Bizirik: "Bost urtetan 30.000 arrain eta karramarro baino gehiago hil dira isurketen ondorioz"
2012tik 2018ra bitartean isuritako arrain faunaren hilkortasun datuak aztertu ditu plataformak. Zadorra Bizirikek uste du isurketa gutxik dakartela zehapen-espedientea.
2021/07/14 - 18:43
Haurdunaldian kutsaduraren esposizioak haurraren garapenari eragin diezaioke
EHUk argitaratutako ikerketa baten arabera, kutsadura atmosferikoarekiko etaparik sentikorrenak haurdunaldiaren hasierako eta amaierako hilabeteak dira.
2021/07/08 - 21:37
Bruselak 875 milioi euroko isuna jarri die BMW eta Volkswageni kutsadura murrizteko teknologia oztopatzeagatik
Bi taldeek akordioan parte hartu dutela onartu dute, eta horrenbestez isunaren murrizketa bat lortu dute, % 55ekoa eta %10ekoa, hurrenik hurren.
2021/06/08 - 13:49
Hondartzan bainua hartzea debekatu dute Hondarribian hondakin-uren isurketagatik
Udalak eta Txingudiko Zerbitzuek adierazi dutenez, ur-analisien emaitzak izan arte ezin izango da hondartzan bainurik hartu.
2021/06/02 - 11:45
Su hartu eta hondoratu den ontziak isurketa bat eragin dezaken beldur dira Sri Lankan
Azido nitrikoz eta beste kimiko batzuez betetako 1.500 edukiontzi zeramatzan X-Press Pearl ontzia hondoratzen hasi da. Ingurumenean ondorio katastrofikoak izan ditzakeela uste dute agintariek.
2021/05/20 - 20:39
Hegaldi laburrak debekatzea proposatu du Espainiako Gobernuak 2050. urterako planean
Espainiaren egungo egoera sozioekonomikoaren analisia eta 2050. urterako erronkak biltzen dokumentua aurkeztu du Pedro Sanchezek.
2021/05/13 - 19:55
Espainiako Kongresuak Klima Aldaketaren lehenengo Legea onartu du
2040rako auto kutsakorrik ez saltzea, gas kutsakorren isuriak murriztea eta 2050erako ikatzik ez erabiltzea aurreikusten duen ibilbide orria da.
2021/05/13 - 12:41
Zaldibarko zabortegiaren zigilatze sistema desegokiak eragin zuen luizia
Bartzelonako zein Kantabriako unibertsitateetako irakasleen arabera, hondakinak biltzeko eta ez mugitzeko oihal leun bat erabili zuten, zaborrari ondo eusteko zimurtsua izan beharko lukeen arren.
2021/05/09 - 14:00
NFTen merkatua: autoretza, espekulazioa eta Boliviak adina kutsatzen duen industria
Jatorrizko obra baten autoretza erosten da NFT aktibo digitala erosten denean. 2021ean dirutza mugitzen ari da negozioa.
2021/04/13 - 21:50
Japoniak Fukushimako hondakin-urak itsasora isurtzeko plana onartu du
2011ko tsunamitik biltegietan gordetako milioi bat tona ur kutsatu bota nahi dituzte. Japoniako gobernuak dio ez dagoela arriskurik ez gizakientzat ezta ingurumenerako ere.
2021/04/13 - 12:01
Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora isurtzea erabaki du Japoniak
Isurketak 2023an hasiko lirateke, Fukushimako zentral nuklearrean pilatutako ura tratatu ondoren.
2021/03/25 - 15:08
Irizar e-mobilityk zero emisioko 44 autobus elektriko egingo ditu Bulgariarako
Autobusak Bulgariako Burgas hirirako izango dira, eta Burgas Bus garraio publikoko operadorea arduratuko da horiek kudeatzeaz. Lehen ibilgailuak irailean iritsiko dira bertara.
2021/03/22 - 14:50
Greenpeacek 1.000 litro ur kutsatu itzuli dizkio Caparrosoko etxalde erraldoiari
Gobernuz kanpoko erakundeak "agerian utzi nahi zituen enpresaren jardunbide txarrak eta nitratoen inguruko lege bat eskatu zuen, uraren kutsaduraren arazo larriarekin amaitzeko".