Kutsadura
2024/06/04 - 21:36
Erandioko Indumetal Recycling enpresa zigortu dute ingurumen-delitu batengatik
Epaia irmoa da, eta haren aurka ezin da helegiterik jarri. Ebazpenak konpainiako lau arduradun zigortu ditu. Hala ere, espetxe-zigorrak bertan behera geratzen dira, datozen bi urteetan deliturik ez egitearen baldintzapean.
2024/05/31 - 14:21
Boluntario talde batek zigarrokinak jaso ditu Donostiako Zurriola hondartzan
Surfrider Foundationek martxan jarritako kanpaina da. Zigarrokinak dira Europako hondartzetan gehien jasotzen diren hondakinak. Adituen esanetan, litroko botila batean 360 zigarrokin sartzen dira, eta 540 litro eta erdikoetan.
2024/05/31 - 12:32
Legutioko Reydesa enpresan patinete baten bateriak hartu zuen su, hipotesi nagusiaren arabera
Otuako bozeramaileak argitu du "gailu txikiren" batek eragin zuela sutea, "birziklatze lantegian egon behar ez zen tresnaren batek".
2024/05/30 - 16:15
Legutioko Reydesa enpresan piztutako sutea itzali dute, ordu luzez inguruan kezka sortu ondoren
Sutea Reydesa enpresaren kanpoaldean hasi da, metalezko hondakinak pilatuta zeuden kanpoko eremu batean. Ertzaintzak, Ingurumenaren Aurkako Delituen Atalaren bitartez, ikerketa bat abiatu du ezbeharra eragin duten arrazoiak zehazteko.
2024/05/16 - 13:01
Jaurlaritzak ''lasaitasuna'' eskatzen die Zorrotzako bizilagunei ''osasunarentzat arriskurik ez dagoelako''
Aitor Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordeak jakitera eman duenez, Jaurlaritza Bilboko Udalaekin harremanetan dago Profersa enpresaren inguruan bi neurgailu berri jartzeko. "Gainean egongo gara bizilagunen osasuna bermatzeko", adierazi du Aldasorok.
2024/05/15 - 20:03
GuraSOSek EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka jarritako helegitea onartu du Konstituzionalak
GuraSOSek azaldu duenez, "epai horren arazoa da ea EAEko Auzitegi Nagusia gaiaren muinean sartzera behartuko duen ala ez, eta erraustegia baimentzea legez kanpokoa den ala ez erabakitzera, horrek haren funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioengatik".
2024/05/15 - 16:41
Bilboko Zorrotza auzoko Profersa enpresa behin-behinean ixtea agindu du Eusko Jaurlaritzak
Azken bi asteotan, isuriak izan dira ongarrien lantegian, eta Ingurumen Sailak zenbait hutsune atzeman ditu. Horiek konpondu bitartean, enpresa kautelaz ixteko agindu dute.
2024/05/15 - 16:32
Zorrotzako Profersa ongarrien fabrika behin-behinean ixteko agindua eman du Jaurlaritzak
Azken bi asteetan ongarrien instalazioan izan diren isurien ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak "akatsak" antzeman ditu, eta enpresa behin-behinean ixteko agindu du, konpondu arte.
2024/05/09 - 15:34
Ibilgailuarekin Donostia erdialdera sartzeko murrizketak urte amaieran sartuko dira indarrean
Berritasun gisa, Udalak 10 kamera finko jarriko ditu emisio gutxiko eremura sartzen diren ibilgailuak kontrolatzeko. Halaber, baimenik gabe sartzen direnentzat 200 euroko isunak aurreikusi ditu.
2024/05/06 - 20:37
Lazagurriako soroei eragiten dien legez kanpoko zabortegi bat dagoela salatu du Gurelurrek
Talde ekologistak azaldu duenez, duela urtebetetik obra-hondarrak, altzariak, koltxoiak, kristalak, plastikoak, hareak, zementuak, zaborrak eta abar botatzen ari dira berez zuhaitz eta zuhaixken inausketa-hondakinak kudeatzeko den gune batean, "administrazioak ezer egiten ez duen bitartean".
2024/05/06 - 14:30
Ibilgailuarekin Bilboko erdigunera sartzeko murrizketak ekainaren 15ean sartuko dira indarrean
Bilboko Udaletxeak emisio baxuko eremua indarrean jartzeko data iragarri du dagoeneko: ekainaren 15etik aurrera izango da.
2024/04/22 - 18:18
Zinemaldiak % 14 murriztu zuen bere karbono-aztarna 2023an
Aztarna murrizten lagundu duten neurrien artean daude paperaren erabilera gutxitzea eta % 100 biziklagarria den moketa jartzea.
2024/04/18 - 19:48
Erabilera bakarreko plastikorik gabeko Joko Olinpikoak izango dira Parisekoak
Promoziozko objektuak ere baztertuko dira, eta daudenek ez dute enbalajerik izango, edo horiek material alternatibokoak izango dira.
2024/04/17 - 21:34
Emisio baxuko eremu berria ekainean ezar liteke Bilbon
Bilboko Udalak ezohiko osoko bilkura monografikoa deitu du maiatzerako, emisio baxuko eremuaren ordenantza behin betiko onartzeko.
2024/04/04 - 12:42
Mundu osoko CO2 isurien % 80 erregai fosilen eta zementuaren 57 ekoizleri lotuta dago
Gehien kutsatzen duten enpresen artean hauek nabarmentzen dira: Saudi Aramco, Gazprom, Coal India, National Iranian Oil Company, BP, Shell, Total Energies, Eni, RWE edo Repsol.
2024/03/09 - 22:59
Edateko urik gabe daude Arabako lau kontzejutan, nitratoak direla eta
Kanilako ura ez da edangarria nitratoak dituelako Legarda, Artatza, Mandoia eta Gereña kontzejuetan. Amvisa Gasteizko Udal Ur Zerbitzuak botilako ura eraman die 120 bizilaguni, arazoa konpondu bitartean.
2024/02/21 - 20:07
Espainiako Gobernuak nazioarteko loturarik gabeko bi ordu eta erdiko hegaldien murrizketa bultzatuko du
PSOEk eta Sumarrek legez besteko proposamena adostu dute Kongresuko Batzordean. Era berean, Espainiako Gobernuak jet pribatuak murrizteko eta kerosenoa zergapetzeko Europako marko legala aztertuko du.
2024/02/21 - 14:03
Ulysses, Bizkaiko Golkoan 1.000 gailu zabalduz mikroplastikoei aurre egingo dien proiektu aitzindaria
Euskal itsasertzaren osasuna hobetzeko eta plastikoak ozeanoetara iristeak sortzen dituen ondorioei zientziaren bidez erantzun bat emateko proiktua da. Besteak beste Nerbioi, Deba eta Zadorra ibaien tarteetan urgaineko zaborra monitorizatzeko bideo-kamerak erabiliko dira.
2024/02/21 - 12:38
EBk airearen kutsaduraren mugak gogortuko ditu 2050ean zero emisio lortzeko
Erdietsitako akordioaren arabera, arau zorrotzagoak ezarriko dira 2030era bitartean, airea kutsatzen duten partikulak murrizteko eta mende erdirako ezarrita dagoen erronkari, hau da, kutsadura erabat ezabatzeko helburuari, bidea errazteko.
2024/02/21 - 09:18
Albiste izango dira: Mikroplastikoen kontrako ekimena, kontrolerako saioa eta Assangeren estradizioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.