Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legutioko Reydesa enpresan patinete baten bateriak hartu zuen su, hipotesi nagusiaren arabera

Otuako bozeramaileak argitu du "gailu txikiren" batek eragin zuela sutea, "birziklatze lantegian egon behar ez zen tresnaren batek".
Sutea
Sutea. Argazkia: EFE

Goiaingo industrialdeko (Legutio, Araba) Reydesa enpresan ostegunean piztutako sutea zerk eragin zuen ikertzen ari dira, eta hipotesi nagusia da "patinete baten litiozko bateria batek edo antzeko gailuren batek" hartu zuela su, "behar zuen tokian ez zegoelako".

"Hori da indar gehien hartzen ari den hipotesia", Radio Vitorian enpresa horretako bozeramaile Juanjo Alvarezek azaldu duenez. "Garrantzitsuena da ez zela inor zauritu, eta ez zela gainditu ezein sutek eragin dezakeen toxikotasun maila", erantsi du.

11:30 aldera piztu zen sua, eta 16:30erako itzali zuten, nahiz eta guztiz amatatu arte denbora gehiago pasatu zen. Enpresaren kanpoaldean pilatutako txatar pila batean sortu zen sutea, eta ke handia zabaldu zen inguruan. Horregatik, auzotarrei leihoak ixteko eta etxean geratzeko eskatu zieten.

Otuako bozeramaileak argitu du "gailu txikiren" batek eragin zuela sutea, "birziklatze lantegian egon behar ez zen tresnaren batek".

Alvarezek, bestalde, suhiltzaileen eta larrialdietako beharginen lana txalotu du, sua hain azkar itzaltzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X