Kutsadura
2023/06/15 - 13:17
Zarauzko hondartza normaltasunera bueltatu da
Asteartean, hareatzako urek ez zituzten betetzen indarrean dagoen araudiaren kalitate-irizpideak; hala ere, uren azken analisiak onak dira, eta, beraz, ez dago eragozpenik bainua hartzeko.
2023/06/13 - 14:41
Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren
Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bainua baimendu dute bi hondartzetan.
2023/06/12 - 18:58
Bandera gorria Kontxako hondartzan, badian hondoratu den yatearen hidrokarburo isuriagatik
Oraingoz, ez du eraginik izan bainatzeko gunean, baina usain handia dago; beraz, ez da bainatzea komeni. Ondarretako hondartzan ere, Donostiako Udalak bandera horia jartzea erabaki du.
2023/06/12 - 10:13
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/12 - 09:00
Zer da alerta kimiko bat?
Euskadiko enpresa kimikoen AVEQ-KIMIKA elkarteko idazkari orokorrak, Luis Blanco Urgoitik, emergentzia kimikoa ze egoeratan sortuko den azaldu digu. Herritarrei eragiten dien segurtasun planei buruz aritu da.
2023/06/09 - 20:54
CO2 isuriek behera egin zuten 2022an Europar Batasunean, eta gora Espainiako Estatuan
Alemaniak bakarrik betetzen du energia sortzeko erregai fosilak erretzetik eratorritako EBko CO2 isurien laurdena.
2023/06/09 - 10:16
Hegaldi laburren debekua Frantzian: Neurri egokia al da kutsadura murrizteko?
Frantzian trenez bi ordu eta erdian edo denbora gutxiagoan egin daitezkeen estatu barruko bidaiak ezingo dira hegazkinez egin, CO2 isuriak murrizteko. Ekologisten ustez, neurri sinbolikoa da, baina etorkizunean pauso gehiago emateko lehen urratsa ere bada.
2023/06/07 - 14:21
Jon Sampedro (BC3): Planetaren berotzearen % 6 inguru hegazkingintzaren sektoreari lotuta dago
Hegazkingintzak munduko CO2 isurketen % 2-3 sortzen du, Jon Sampedro BC3ko ikertzailearen arabera, eta ekologista askok uste dute klima-aldaketan nabarmen eragiten duela. Hala, Frantziak debekatu egin ditu trenean bidaiatzeko aukera duten distantzia laburreko hegaldiak. Neurri eraginkorra al da?
2023/06/06 - 17:25
Gizakiok sorturiko CO2-aren % 40 itsasora doa
Ozeanoen Mundu Eguna izango da ekainaren 8an. Ozeanoek eta itsasoek osatzen dute lurraren % 71 eta uraren % 97 ozeanoetan aurkitzen da. Gizakiok sorturiko beroaren % 90 ozeanoek xurgatzen dute eta ondorioz tenperatura eta itsas maila hazi egiten dira.
2023/05/31 - 20:28
Dagoeneko ingurumenaren narriadurak segurtasun mugak gainditzen dituela ohartarazi dute zientzialariek
Future Earth nazioarteko erakundeak deituta, Lurraren Batzordeko 50 bat ikertzailek euren lanaren ondorioak argitaratu dituzte 'Nature' aldizkarian.
2023/05/28 - 19:19
Veneziako Ubide Handiko ura berdez tindatuta agertu da
Ubide Handiko urak berde fluoreszentez tindatu dira Rialtoko zubitik gertu. Oraingoz, jatorri ezezaguna du orbanak, baina Vogalonga estropada tradizionala ospatu ostean agertu eta hedatu da. La Repubblica hedabidearen arabera, ez dirudi substantzia toxikoa denik, eta koloratzailea izan liteke.
2023/05/24 - 19:26
Frantziak hegaldi laburrak debekatu ditu, betiere trenezko alternatiba dutenean
Dekretuak, 2021eko abuztuan onartutako Klimaren Legearen barruan jasotakoak, tren bidezko alternatibak "maiztasun eta ordutegi egokiak" izan behar dituela zehazten du. Gainera, tren bidezko alternatibak ordu eta erdi baino gutxiagoko iraupena izan behar du.
2023/05/16 - 14:14
Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.
2023/05/04 - 14:42
Lagun bat atxilotu dute eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta
Toxikoak izan daitezkeen hondakinak sortzeagatik miatu dituzte enpresa horietako asko.
2023/04/20 - 20:07
CO2 isurpenik ez izateak kutsadurarik ez egotea esan nahi al du?
Jon Sampedro BC3 zentroko ikertzaileak CO2 emisioak konpentsatzeko moduak azaldu ditu, eta kutsadurarik ezatik bereizi du.
2023/04/20 - 11:56
Bertan behera geratu da Durangoko epaitegian agertu behar zuten teknikarien deklarazioa
Justizia Administrazioan egiten ari diren grebak eragotzi du Ingurumen Saileko hiru teknikarien deklarazioa.
2023/04/20 - 07:00
Zaldibarko luiziaren harira ikertutako Ingurumen Saileko hiru teknikarik epaitegian deklaratuko dute gaur
Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskapen Zerbitzuko teknikari gisa deitu dituzte, 2011ko martxoaren 24ko ingurumen-baimena Verterri emateko prozesuan esku hartu zutelako.
2023/04/18 - 16:19
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''
Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.
2023/04/18 - 11:31
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko du gaur Chivitek Bruselan
2025ean indarrean sartuko den araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak. Nafarroako presidenteak auto elektrikora egokitzeko urtebete edo bi urteko "moratoria" eskatuko dio Europako Batzordeari.
2023/04/14 - 16:02
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko dio Chivitek Bruselari
Araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak.