Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko lege proiektua, erantzunkidetasunaren bitartez deskarbonizazio prozesua azkartzeko helburuarekin.
Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatutako lege proiektu horrek EAE lerrokatu ahal izatea erraztuko du, estatu eta nazioarte mailan konprometituta dagoen araudi, politika eta plan guztiekin, eta 2050erako klima neutraltasuna eta energia trantsizio bidezkoa lortuta.
EAEn klima aldaketari heltzen dion lehenengo legea da. Ezinbesteko tresna da 2015eko Parisko Akordioan zehaztutako helburuei erantzuteko: industrializazio aurreko garaia oinarri hartuta, munduko tenperaturaren hazkundea 1,5 °C-ra mugatzea, eta klima aldaketaren efektu negatiboak gutxitzea. Horrez gain, Iñigo Urkullu lehendakariak 2019an emandako Klima Larrialdiaren Erakunde Deklarazioa betetzen du. Bertan "premiazko ekintzak" iragarri ziren, 2050ean Euskadi karbonoan neutroa izan dadin.
2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.
Bidezko trantsizioa
"Prozesu hori guztia bidezko trantsizioaren irizpidea betez gauzatu beharko da, eta kontuan hartu beharko ditu kostuen eta kargen banaketa ekitatiboa, inor atzean utzi gabe eta arreta berezia eskainiz sektore ekonomiko, lurralde eta biztanleria zaurgarrienei —eta genero, adin edo pertsonen disfuntzioa integratuz—", esan du Arantxa Tapiak.
Legearen berritasun nagusiak
-Ekimenen erregistroa
Legearen bitartez Energia trantsizioaren eta klima aldaketaren ekimenen euskal erregistroa sortuko da. Publikoa izango da eta bertan, erakunde publiko eta pribatuek klima aldaketan egindako jarduketak inskribatuko dituzte.
-Klimaren eta energiaren tokiko planak
Lurralde historikoek eta 5000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek beren eskumenen esparruan klima eta energia planak sortu beharko dituzte.
-Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa
Legean jasota dago, baita ere, Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Bulego bat sortuko dela. Kide anitzeko organo teknikoa izango da, Eusko Jaurlaritzan energiaren eta klima aldaketaren arloan eskuduna den sailari atxikita egongo da, eta bere eginkizunen artean egongo da legearen helburuen betetze maila jarraitzea eta araudia betetzen dela kontrolatzea.
-Herritarren partaidetza
Inor atzean utzi gabe, ekitatea eta elkartasuna bermatzen dituen trantsizio bidezkoa eta jasangarria lortzeko, kostuen eta kargen banaketa ekitatiboa kontuan hartuko da, eta arreta berezia jarriko zaie sektore ekonomiko, lurralde eta biztanle zaurgarrienei.
-Herritarren Batzarra
Aurrekoaz gain, herritarren parte-hartzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzak energia trantsizioaren eta klima aldaketaren Herritarren Batzarra sortuko du, eta dekretu bidez arautuko ditu bere eraketa, antolamendua eta funtzionamendua.
-Energia eta klima ikuspegia aurrekontu publikoetan
Energia eta klima ikuspegia sartu beharko dute EAEko Aurrekontu orokorren lege proiektuan. Gainerako euskal administrazio publikoek energia eta klima ikuspegia beren aurrekontu publikoetan sartzea sustatuko dute, bereziki, diseinu fasean.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.