Kutxabank
2014/11/02 - 11:31
Urkullu: 'EAJk ez du Kutxabank saltzeko inolako asmorik'
Garitanok EAJri aurpegiratu dio bazekiela “pribatizazioaren alde” eginda Kutxabank “saldu” eta lurraldea “kontrol publiko eta sozialik ez duen finantza entitatea gabe” geratuko litzatekeela.
2014/10/30 - 10:32
EAEko kutxak, Kutxabanken duten parte-hartzea murriztera behartuta
Espainiako Bankuak parte-hartze osoa % 50era murrizteko presio egin die BBKri, Vital Kutxari eta Kutxari. Hala egin ezean, 700 milioi euroko erreserba funtsa sortu beharko lukete.
2014/10/28 - 17:57
Fernandezek kanpoko inbertitzaileei ateak irekitzearen alde egin du
Era berean, Kutxabanken presidenteak azpimarratu du bankuaren etorkizunaren inguruan “erabakitzeko eskubideari” eutsiko diotela akziodunek, bideragarritasun probetan lortutako emaitzari esker.
2014/10/26 - 18:52
'Bezeroek badakite dirua kaudimen handiena duen entitatean dutela'
2014ak inflexio-puntua ekarri du Kutxabankentzat. Orain arteko helburua kaudimena ziurtatzea izan da, baina orain erronka akziodunarentzat irabazi gehiago lortzea da (jatorrizkoa, euskaraz).
2014/10/26 - 15:12
Euroguneko 25 banku ez dira azterketa gainditzeko gai izan
EBZk banku nagusien kontrol zuzena hartzeko begirale bakarra izaten hasteko egun gutxi falta direnean eman dira jakitera estres testaren emaitzak.
2014/10/26 - 15:06
Kutxabank, estatuko bankurik kaudimendunena
Kutxabankek aise gainditu du Europako Banku Zentralaren azterketa. Estres testek bankuen kaudimena neurtzen dute.
2014/10/26 - 14:53
Kutxabank, kaudimen maila onena duen Estatu Espainiarreko bankua
2012. urtean erakundea bateratu zenetik bigarren aldiz, Kutxabankek kaudimen ratiorik onena lortu du bankuei eginiko estres proba batean.
2014/10/26 - 13:19
Europako 25 bankuk kale egin dute EBZko kaudimen probetan
Kutxabank Estatu Espainiarrean kaudimen zabalena duen bankua da. Europako Banku Zentralak ebaluazioa egin die Euroguneko bankuei, 2013 amaierako balantzeetan oinarrituta.
2014/10/25 - 22:30
Bankuek inoiz baino hobeto prestatuta egin dute azterketa
Igande honetan ezagutuko dira Europako 128 finantza erakunderi egindako estres testen emaitzak.
2014/10/24 - 20:54
Kutxa banku fundazio bilakatu da eta Bilduk bileratik alde egin du
EH Bilduko ordezkariek batzarra utzi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proposamena eztabaidatzerik izan ez dutelako. Batzarraren aurka egitea aztertzen ari dira, Beolak adierazi duenez.
2014/10/24 - 17:40
Kanpaldia Kutxaren atarian, 'aurrezki kutxen lapurretaren aurka'
Stop Kaleratzeak eta Gipuzkoako IRPH Stop elkarteek antolatuta, protesta egiten ari dira Donostian.
2014/10/24 - 16:02
Xabier Iturbe: 'Eutsi egingo diogu Kutxaren izaera sozialari'
"Lasaitasun mezu bat" eskegi du Xabier Iturbe Kutxako presidenteak Youtuben, gaur arratsaldean egingo duten batzar nagusiaren harira.
2014/10/24 - 14:22
Igorreko Kutxabanken bulegoari eraso egin diote bart
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lehergailua likido sukoia, suziri bat eta metxa bat erabiliz egin dute.
2014/10/24 - 14:02
Sukurtsalen aurkako 'atentatuak' gaitzetsi ditu Kutxabankek
Egileak nortzuk izan diren eta erasoak "zertarako" egin dituzten ez dakiela nabarmendu du Kutxabankek ohar batean.
2014/10/24 - 13:39
Erasoek atentzioa 'desbideratu' egiten dutela salatu du EH Bilduk
EH Bilduk adierazi du ekintza horien bitartez “Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aurka ari direnen estrategia elikatu” egiten dela.
2014/10/24 - 11:53
Banku-fundazio bihurtzea onartuko du gaur Kutxak
Batzarra 16:00etan hasiko da, eta bertan ez da eztabaidatuko Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena, Kutxako arduradunek ez baitute gai-ordenan jaso.
2014/10/24 - 10:26
Lehergailuz eraso diete Igorre eta Gasteizko Kutxabanken sukurtsalei
Igorrekoak eztanda egin du eta kalteak eragin ditu sukurtsalaren ate eta leihoetan.
2014/10/22 - 01:55
Kutxabankek Espainiako notarik onena lortu du bankuen estres probetan
Kutxabankek eta Banca Marchek Espainiako notarik onena lortu dute Europako bankuen estres azterketetan, baina behin betiko emaitzak igandean emango dituzte jakitera.
2014/10/17 - 21:24
Ekintzaileentzako 50.000 euroko kredituak, inolako abalik gabe
Eusko Jaurlaritzak, Kutxabankek eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute mikrokredituak eskaintzeko. Kredituen interesen zati bat Gasteizko Exekutiboak berak finantzatuko du.
2014/09/25 - 22:44
Kutxak baztertu egin du EH Bilduren proposamena batzarrera eramatea
Zehazki, Kutxa ohiko fundazio izatea proposatzen zuen koalizioak, ''izaera publiko eta sozialarekin''.