Fundazio bihurtu eta gero
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'EAJk ez du Kutxabank saltzeko inolako asmorik'

Garitanok EAJri aurpegiratu dio bazekiela “pribatizazioaren alde” eginda Kutxabank “saldu” eta lurraldea “kontrol publiko eta sozialik ez duen finantza entitatea gabe” geratuko litzatekeela.
Lehendakaria, Mexikora egindako bidaian. EFE
Lehendakaria, Mexikora egindako bidaian. EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, ez dago Kutxabank “saltzeko inolako asmorik” eta “are gutxiago EAJren aldetik”.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak herritarrei “informazioa ezkutatzea” leporatu dio alderdi jeltzaleari; bere ustean, EAJk bazekien “pribatizazioaren alde” eginda Kutxabank “saldu” eta lurraldea “kontrol publiko eta sozialik ez duen finantza entitatea gabe” geratuko litzatekeela.

Mexiko D.F.n egindako prentsaurreko batean, Urkulluk ziurtatu egin du bere alderdiak ez duela hiru kutxen arteko bate egitearen ondoren sortutako Kutxabank fundazioa saldu nahi.

Garitanok, bestalde, “kezka” azaldu du, Kutxa eta Kutxabanken etorkizunaren inguruan,  eta, bere ustean, “ez da berandu” entitatea “ez galtzeko”, borondate politikoa baldin badago “banku fundazio izatetik ohiko fundazio izatera aldatu besterik ez dago”, eta  operazio hori “legezkoa eta bideragarria” da.

Garitanoren esanetan, Diputazio gipuzkoarrak esandakoa “baieztatzen ari da”, Xabier Iturbe Kutxako presidenteak eta EAJk ukatu eta gero.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X