Kutxabank
2021/07/30 - 11:54
Kutxabankek 125,5 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 8,8 gutxiago
Alabaina, bere funtsezko banku-produktu eta zerbitzuen kontratazioan izandako "bilakaera onari esker", erakundeak urte hasieran egindako aurreikuspen orokorrak "gorantz" berrikus ditzake.
2021/06/22 - 12:19
Egiako familia bat etxetik bota dezakete Kutxabanki 420 euro zor dizkiolako
76 urteko emakume bat eta 51 urteko semea, biak ezinduak, etxetik kaleratu ditzakete ostiral honetan. Kaltetuek eta hainbat plataformek kontratu bat erregularizatzeko eskatu diote Kutxabanki.
2021/04/30 - 16:34
Kutxabanken irabazi garbia % 31,7 jaitsi da lehen hiruhilekoan
Taldeak 61,8 milioi euroko irabazi garbia lortu du, eta jaitsiera horren arrazoia ezohiko emaitzarik ez izatea eta dibidendu jakin batzuen kobrantza atzeratzea izan da.
2021/03/29 - 14:14
Euskaltelen salmenta 'ona' da eta jasangarritasunari lagunduko dio, Kutxabanken ustez
MasMovil taldeak Euskaltel erosteko ia 2.000 milioi euroko eskaintza publikoa egin du, eta akziodun nagusiek operazioa babestu dute.
2021/03/25 - 17:24
Kutxabankek hitzarmenaren aurre-akordioa lortu du bost urtean soldatak % 5,75 igota
CCOO, Pixkanaka eta Ale adostutako neurriekin gustura agertu dira, aldiz ELA, LAB eta Asprobanek ez dituzte onartu, “nahikoak ez” direlakoan.
2021/03/17 - 14:50
Kutxabankeko langileek bigarren lanuztea egin dute, hitzarmen kolektiboaren defentsan
Hilaren bukaerara arteko epea dute hitzarmen kolektibo berria adosteko, baina sindikatuek salatu dutenez, Kutxabankekez du negoziatzeko borondaterik erakutsi.
2021/02/25 - 22:11
Kutxabankek 180 milioi irabazi zituen iaz, 2019an baino %48 gutxiago
Gregorio Villalabeitia presidenteak adierazi du urte "oso konplexua" izan dela, baina "sendotasunez" gainditu dutela.
2020/12/21 - 16:19
Eup! Bizkaiko merkataritzarako plataforma digital berria sortu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritzaren berehalako erronkei aurre egiteko diseinatutako plataforma aurkeztu dute; udaberrian egongo da eskuragarri.
2020/12/09 - 14:03
Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 deskontu bonu atera ditu, merkataritza suspertzeko
Erosleak gehienez ere lau bonu eskuratu ahal izango ditu. Bonu bakoitzeko 15 euro ordainduko ditu eta trukean 30 euroko gastua egin ahal izango du 2021eko maiatzaren 31a bitartean.
2020/12/02 - 08:51
Kutxabanken kutxazain bati su eman diote Bilbon
Erasoa goizaldean gertatu da Uribarriko Eskolako Landa eta Matiko kaleen artean. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko.
2020/12/02 - 01:28
Kutxabankeko online banka martxan da berriz, hainbat orduz erorita egon ostean
Arazoak astelehenean hasi ziren, eta gauean konpontzea lortu bazuten ere, astearte arratsaldera arte arazoak egon dira aplikazioa, KutxabankPay zerbitzua eta oro har online banka erabiltzeko.
2020/12/01 - 15:44
Kutxabankeko online zerbitzua etenda dago matxura informatiko bat dela eta
Kutxabankek ohartarazten du ahalegin guztia egiten ari direla datozen orduetan matxura konpontu eta Internet bidezko zerbitzua martxan jartzeko.
2020/10/21 - 20:18
Gorenak ez du HMEIn gehiegikeriarik ikusten, nahiz eta gardentasun falta egotzi
Nahiz eta oraingoz Gorenak soilik erabakia aurreratu, erabakiak ez ditu kontsumitzaileak asebete; izan ere, albistea "belarrondoko ikaragarritzat" hartu dute.
2020/10/16 - 21:12
Urkulluk ez du Kutxabanken bat-egitea beharrezko ikusten
Bankuak "euskal erakunde bat izaten jarraitu" behar duela uste du EH Bilduk, "Euskaltel bi" ez bihurtzeko.
2020/09/18 - 17:08
CaixaBankek eta Bankiak bat egitea onartu dute, Espainiako bankurik handiena sortzeko
Bankia marka moduan desagertu egingo da. CaixaBank berriaren administrazio kontseiluak 15 kide izango ditu eta egoitza nagusia Valentzian izango dute.
2020/09/18 - 14:41
Kutxabanken irudia erabiliz iruzur egiteko asmoa duen kanpaina baten berri eman dute
Bankuak gogorarazi duenez, soilik bere kanal ofizialetan eragiketak egitean eskatzen ditu datuak eta sarbide-gakoak. Ildo horretatik, bidaltzaile ezezaguna duten mezuak ez irekitzeko gomendatu du.
2020/05/14 - 13:53
Zazpi pertsona etxetik atera dituzte EAn, kutxazain batean piztutako sutearen ondorioz
Gauerdia pasata gertatu da, Kutxabanken sukurtsal batean. Suaren eta kearen ondorioz, zazpi lagun atera behar izan dituzte eraikineko bi etxebizitzetatik.
2020/04/30 - 19:31
Kutxabankek % 13 murriztu ditu irabaziak lehen hiruhilekoan, 92 milioira arte
Emaitza horiek 145 milioi euro zuzkiduretara bideratu ondoren lortu dira, joan den ekitaldi osoan baino 5 milioi euro gehiago.
2020/03/30 - 12:02
'Contactless' ordainketaren muga 50 eurora igo dute koronabirusagatik
Espainiako Estatuko bankuek adostutako neurria da, bezeroak ez dezan PIN zenbakia sartzean makina ukitu, horrela kutsatzeak saihesteko.
2020/03/03 - 12:39
Zer da Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea?
Finantza-erakundeek beren bezeroen interes-tasa aldakorreko hipotekei aplikatu beharreko interes-tasa eguneratzeko azken urteetan erabili izan duten adierazle ofizialetako bat da.