Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankek 125,5 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 8,8 gutxiago

Alabaina, bere funtsezko banku-produktu eta zerbitzuen kontratazioan izandako "bilakaera onari esker", erakundeak urte hasieran egindako aurreikuspen orokorrak "gorantz" berrikus ditzake.
Kutxabanken bulego bat. Argazkia: @Kutxabank
Kutxabanken bulego bat. Argazkia: @Kutxabank

Kutxabankek 125,5 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehen seihilekoan; hau da, aurreko urteko epe berean baino % 8,8 gutxiago lortu du, "aparteko emaitza nabarmenik ez dagoelako".

Bankuak ohar baten bidez azpimarratu duenez, 'core' (finantzen sendotasuna neurtzen duen adierazlea) sarreren "portaera bikaina" (% 8,6 igo dira) eta ustiapen-gastuen jaitsiera handia (% 6,6 murriztu dira) emaitza berezi nabarmenen gabezia orekatu dute. Horrek azaltzen du irabazi garbiek behera egin izana 2020ko epe bereko datuekin alderatuta.

Ildo horretatik, bere funtsezko banku-produktu eta zerbitzuen kontratazioan izandako "bilakaera onari esker", erakundeak urte hasieran ezarritako aurreikuspen orokorrak "gorantz" berrikus ditzake; izan ere, gaur egungo testuinguru "konplexu" honetan, funtsezko jarduera arloetan "merkatu-kuota irabazten eta hazkunde errekorrak lortzen" jarraitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X