GERO ETA SUKURTSAL GUTXIAGO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko 205 udalerrik ez dute banku bulegorik ezta kutxazain automatikorik ere

Iragarkia
18:00 - 20:00
Hego Euskal Herriko 205 udalerrik ez dute banku bulegorik ezta kutxazain automatikorik ere
EAEko 60 udalerri daude egoera honetan, lautik bat. Nafarroan, berriz, 145, herrien erdia baino gehiago. Hirietan ere badira horrelako arazoak, Gasteizko Abetxuko auzoan, adibidez. Bertako zein Elantxobe (Bizkaia) herritarrekin egon da ETB.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X