Kutxabank
2019/01/14 - 14:53
Zegonak finantziazio akordioak lortu ditu Euskalteleko akziodun nagusia izateko
Euskaltelen beste % 12,5 erosi eta % 29,9 kontrolpean izango du, Kutxabanken (% 20) aurretik.
2018/11/16 - 13:33
Diru-sarrerak egiteagatik Kutxabankek komisioa kobratzea abusuzkoa dela berretsi dute
Arabako Auzitegiak berretsi duenez, Kutxabankek bezero baten kontuan eskudiru sarrerak egiteagatik kobratzen duen bi euroko komisioa bertan behera utzi beharko du.
2018/11/01 - 12:39
Pistoladun gizon batek lapurreta egin du Donostiako banku batean
Burua estalita zuen gizon bat Kutxabankek Loiola auzoan duen sukurtsalean sartu da. Langileak eta bezeroak pistola batekin mehatxatu ostean, diruarekin alde egitea lortu du.
2018/10/31 - 21:44
Lapurreta egin dute Kutxabankek Donostian duen bulego batean
Lapurrak ihes egin du eta Ertzaintza haren bila dabil. Loiola auzoan dagoen bulego batean izan da lapurreta.
2018/08/10 - 21:03
Bi gizon atxilotu dituzte Abanto-Zierbenan, banku batean lapurtzen saiatzea egotzita
14:45ak aldera egin dute lapurreta saiakera. Gaizkileek burua estalita zeramatzaten, eta gezurrezko pistolekin mehatxu egin diete une horretan barruan zeuden langileei eta bezero bati.
2018/08/10 - 19:03
Bi atxilotu Abanto-Zierbenan, banketxe batean lapurtzen saiatu ostean
Bi gizon atxilotu dituzte aratsalde honetan Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan, Kutxabank banketxeko bulego batean lapurtzen saiatu ostean. Ez da zauriturik egon.
2018/02/24 - 15:06
Kutxabankek Estatuko finantza-alorraren buru izaten jarraitzen du
2017an 302 milioikoa izan da irabazi garbia, aurreko urtean baino % 23,6 gehiago, hain zuzen ere.
2018/02/24 - 14:57
302 milioi irabazi zituen Kutxabankek 2017an, aurreko urtean baino %23,6 gehiago
Balantze positiboa azaltzerako garaian, ondorengo elementuak aipatu dituzte: merkatu finantzarioaren garapen ona, aseguruen aktibitatearen igoera, eta bezeroei kobratzen zaizkien komisioen igoera.
2018/02/20 - 23:28
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Mario Fernandezen kontrako zigorra
Bizkaiko Auzitegiak sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Kutxabankeko presidente ohiari, Mikel Cabiecesi egindako ordainketa irregularren kasuan.
2018/01/04 - 12:21
Eusko Jaurlaritza CAFen akziodun bihurtu da, konpainiaren % 1,24 eskuratuta
Eragiketa (15 milioi euro) Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin dute. Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste euskal enpresa batzuetan ere sartuko dira, industria bultzatu nahian.
2017/11/22 - 21:26
Gorenak bankuen alde egin du HMEI hipoteken auzietan
Auzitegi Gorenak Kutxabankek aurkeztutako helegitea onartu du, epai batek Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizearen (HMEI) arabera sinatutako hipoteka baten interes klausula deuseztatu eta gero.
2017/10/26 - 14:41
Kutxabanque ez ixteko protesta egin dute Bilbon
Kutxabankek Ipar Euskal Herrian dituen hiru Kutxabanque bulego itxi eta bertako 23 langileak kaleratzea erabaki du. Horren aurkako protesta egin dute Bilbon.
2017/10/13 - 17:31
Bankuek ordainketetan komisiorik ez kobratzea ebatzi du epaitegi batek
Ebazpena Kutxabanken aurkakoa izan da, eta bankuak jada esan du helegitea aurkeztuko duela.
2017/10/13 - 17:04
Bankuek ordainketetan komisiorik ez kobratzea ebatzi du epaitegi batek
Kutxabanken aurka egin du ebazpena Gasteizko epaitegiak. Bankuak helegitea aurkeztuko duela esan du.
2017/03/20 - 15:31
Urtebeteko zigorra Cabiecesi; 6 hilabete Fernandezi
Bidegabeki diruaz jabetzea egotzi die epaileak. Mario Fernandezek epaia jakin bezain pronto esan du helegitea aurkeztuko duela.
2017/03/20 - 13:54
6 hileko zigorra Fernandezi eta Alcortari, eta 12koa, Cabiecesi
Dirua bidegabe erabiltzeaz errudun jo ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, baina absolbitu egin ditu dokumentuak faltsutzeaz.
2017/02/25 - 15:01
Aurreko urtean baino % 12 gehiago irabazi zuen Kutxabankek 2016an
244 milioi euroko irabaziak izan zituen taldeak, aurreko urtean baino %12 gehiago, hain zuzen.
2017/02/25 - 14:01
Kutxabankek 244 milioi euroko irabazia lortu du, % 12 gehiago
Kutxabanken adierazi duenez, merkataritza-jarduera bizia izan da emaitza onen gakoa. 'Hipoteka-kredituetan % 33 eta ETEn finantzazioan % 10,3 igo da'.
2017/02/17 - 12:24
Fiskalak 2 urteko zigorra eskatu du Cabieces auziko hiru akusatuentzat
Fiskalaren esanetan, Cabieces, Fernandez eta Alcorta zigortzeko 'behar adina froga' daude; izan ere, ez dago Cabiecesek egindako lanaren froga egiaztagarririk.
2017/02/15 - 17:49
'Ordainketa irregularrak' egin zirela esan du Kutxabankeko auditoreak
Roberto Mol Kutxabank barruko auditoria egin zuen ikuskatzaileak deklaratu du gaur. Cabieces kontratatu zutenetik, ez ohiko mugimenduak egon zirela berretsi du.