Cabieces auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6 hileko zigorra Fernandezi eta Alcortari, eta 12koa, Cabiecesi

Dirua bidegabe erabiltzeaz errudun jo ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, baina absolbitu egin ditu dokumentuak faltsutzeaz.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Urtebeteko zigorra Cabiecesi; 6 hilabete Fernandezi

Cabieces auziko hiru akusatuak errudun jo eta zigortu egin ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, eta sei eta 12 hilabeteko zigorrak ezarri dizkie. Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiari eta Rafael Alcorta abokatuari sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri die, eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkariari, berriz, urtebetekoa.

Dirua bidegabe erabili dute, Bizkaiko Auzitegiaren 2. Sekzioko Salaren arabera, baina absolbitu egin ditu dokumentuak faltsutzeaz. Fernandezen kasuan, dirua itzuli zuela kontuan hartu du Auzitegiak, eta, hori dela eta, aringarria ezarri dio.

Kartzela-zigorraz gain, isunak ezarri dizkie hirurei. Fernandezek eta Alcortak 4.500 euro ordaindu beharko dituzte; Cabiecesek, 9.000 euro.

Auzitegiak frogatutzat jo du hirurek dirua bidegabe erabili zutela. "Euren borondatez eta jakitun zirela, Mikel Cabieces ekonomikoki laguntzea beste xede ez zuen ekintza egin zuten, Kutxabanken funtsen kontura", jaso dute epaian.

Hala ere, herri-akusazioak eskatutako neurria baztertu du epaimahaiak; alegia, ez du erabaki Alcorta eta Cabieces abokatu gisa gaitasungabetzea. Auzitegiak argudiatu duenez, dirua bidegabe erabiltzeak ez zuen esan nahi "euren lanbidearen jardunaren edo betebeharren kontra aritu zirenik".

Fiskaltzak eta herri-akusazioak bi urteko kartzela-zigorra eskatu zuten hiru akusatuentzat Kutxabankek egindako ordainketa irregularrengatik (243.592 euro).

Fernandezek helegitea aurkeztuko du

Epaia jaso berritan, horren kontrako errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak. Fernandezek nabarmendu duenez, bere jarduna "legezkoa eta etikoa izan da, Kutxabanken interesen aldekoa beti".

Ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera, epaiketan "errugabetasun printzipioa urratu da", eta "hasieratik defentsa-gabezia izan da, eta horrek auzi guztiari eragin dio", erantsi du.

Auziak "luze" joko duela esan du Fernandezek, baina "urte luzeotan lan eta esfortzuari esker landutako ohore profesionala garbitu beharrean nago", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X