Mario Fernandez: 'Cabiecesi lanpostua bilatzeko eskatu zidaten'
'Cabieces auzia' izenarekin ezagutu den auziaren epaiketari ekin dio astearte honetan Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. Sekzioak. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkariari Kutxabankek egindako ustezko ordainketa irregularrengatik akusatu gisa deklaratu dute Mikel Cabiecesek berak, Mario Fernandez garai hartan Kutxabankeko presidente zenak eta Rafael Alcorta abokatuak.
Hain justu, Mario Fernandez euskal bankuko presidente ohia izan da deklaratzen lehena. Fernandezek esan duenez, "alderdi politiko bateko buruzagi batek" eta beste alderdi bateko bi ordezkarik Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkariari "lanpostua bilatzeko" eskatu zioten. Fernandezen hitzetan, lanpostu bat bilatzea zen helburua, "ez soldata bat kobratzeko postua sortzea".
Eskaera hura "arrazoizkoa" iruditu zitzaion Fernandezi, Cabiecesen egoera berean zeuden pertsonekin "ohikoa" zelako horrela jokatzea. Izan ere, argudiatu duenez, "terrorismoaren lehen lerroan egon den pertsona bati lanpostua lortzen laguntzea funtzio soziala da".
"Aurretik Cabiecesen postuan egon zen pertsona bat, Txilera bidali zuen Espainiako Gobernuak, Santiagoko aireportura, 15 egunetarako itzuli zen, oporretan, eta bi tiro eman zizkioten, eta funtzio sozial bat bete genezakeela iruditu zitzaidan", adierazi du Juan Maria Jauregi ETAk hil zuen Gipuzkoako gobernadore zibil ohia gogora ekarrita, lehenengo, eta Cabieces bera, gero.
Fernandezen esanetan, hainbat "marra gorri" ezarri zituen: Cabiecesen postua Kutxabankekoa ez izatea eta denbora mugatua izatea, esaterako.
Euskal bankuko presidentea izandakoak azpimarratu duenez, sekula ez du izan Kutxabanki kalte egiteko asmorik. Cabiecesi ustez modu irregularrean ordaindutakoa bere poltsikotik jarri zuela gogorarazi du, "zalantza apurrik egon ez zedin".
Haserre agertu da Fernandez orduan. "Kutxabanki kalteren bat egin nahi niola iradokitzeak nazka ematen dit", nabarmendu du.

(Mikel Cabieces, Rafael Alcorta eta Mario Fernandez, gaurko saioan. Argazkia: EFE)
Cabiecesek ukatu egin du lan egin gabe kobratu izana
Bestalde, Mikel Cabiecesek azpimarratu du inoiz ez duela lanik egin gabe kobratu eta ukatu egin du Kutxabanken soldatapean egon izana, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritza utzi ostean.
Ildo horretan, zehaztu du aholkularitza juridiko batean aritu zelan lanean.
Cabiecesek esan du ez dakiela Mario Feranandezek beretzako lanpostu bat bilatzeko agindua eman zuen ala ez, eta azaldu du Rafael Alcortak bere abokatu-taldean beharrean hasteko eskaintza egin ziola, Kutxabanki lotutako gaiak eramateko.
Kutxabankek Alcortaren bulegoari emandako diruarekin ordaintzen ziotela ez zekiela esan du eta gezurtatu egin du horrelako lanpostu bat izatea eskatu zuela.
Politikagintza utzita, bere asmoa abokatu lanetara itzultzea adierazi du. Alcortaren bulegoan aritzeko gaitasuna zuela erantsi du, 1990tik abokatu gisa jardun ez duela aitortu duen arren.
Kutxabankek Cabieces kontratatzera behartu zuela dio Alcortak
Rafael Alcorta abokatuak, berriz, esan du Kutxabankek Mikel Cabieces kontratatzera "behartu" zuela, hark bere bulegoan egindako lana ?ezinbestekotzat? jo badu ere.
Alcortak azaldu duenez, 2012ko hasieran, Kutxabankeko Giza Baliabideetako zuzendariak deitu zion, Mario Fernandezek aginduta, Cabieces bere abokatu-taldean lanean hasiko zela esanez eta, hortaz, Kutxabanki kobratzen zion zenbatekoa handitzeko eskatuz, ondoren diru horrekin hilero 5.000 euro inguruko soldata ordaintzeko Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiari.
Alcortak aitortu du eskaera horrek ?harridura? eta ?frustrazioa? eragin zizkiola, denbora luzea zeramalako eskainitako zerbitzuengatik ?kutxen fusioaren ondorioz lan-karga handi egin zela esan du- Kutxabankek gehiago ordaindu ziezaiola eskatuz.
Alcortak gogoratu du Cabieces Kutxabanki lotutako gaietan laguntzen aritu zela. Harreman ona ez zutela esan du, baina azpimarratu du Cabiecesek ?kontaktu interesgarriak? zituela bankuarentzat.
Bi eta hiru arteko kartzela-zigor eskaerak
Fiskaltzaren eta akusazioen arabera, hirurak modu koordinatuan aritu ziren Kutxabankek Cabieces modu irregularrean kontratatu ahal izateko (Rafael Alcorta abokatuaren bitartez egin bide zuten). Ustezko kontratazio irregular hark euskal bankuari "kalte ekonomikoa" egin zion, 243.000 euroko zuloa sorrarazita. Dokumentuak faltsutzea, administrazioarekiko desleial jokatzea eta diruaz bidegabe jabetzea egotzi diete hirurei. Fiskaltzak eta herri akusazioek bi eta hiru urte arteko kartzela-zigorra eskatu dute horientzat.
Epaiketaren aurretiazko izapideen saioan, kasua artxibatzea eskatu zuten hiru akusatuen defentsek, Kutxabank ez dela akusazio gisa aurkeztu argudiatuta. Epaimahaiak, baina, auziarekin jarraitzea erabaki zuen.
Hiru akusatuen deklaratu ondoren, Fiskaltzaren hiru lekuko nagusiek erantzungo diete aldeen galderei. Otsailaren 15ean eta 17an egingo dituzte hurrengo saioak.
Herri akusazio gisa aurkeztu diren sindikatu eta gizarte eragileek elkarretaratzea egin dute justizia jauregiaren aurrean. Kutxabanken izaera publikoa aldarrikatu, eta iruzurren aurkako oihuak egin dituzte bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.
Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren
Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.
Anduezak esan du PSE-EEk gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen duela udal eta foru hauteskundeetarako
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du sozialistek herritarren kezkak konpontzeko lanean jarraitzen dutela. Datorren urteko udal eta foru hauteskundeei begira, gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen dutela esan du.
Hauteskunde orokorrak 2027an izango direla berretsi du Sanchezek, udal hauteskundeekin bat egin gabe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du hauteskunde orokorrak 2027an izango direla. Maiatzeko hauteskunde autonomikoekin eta udal hauteskundeekin batera ez direla egingo erantsi du, baina ez du zehaztu aurretik edo geroago izango diren.
Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak
Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.
Hauek dira Zapaterok Plus Ultra auziko epailearen aurrean egindako deklarazioaren pasarte nabarmenenak
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ukatu egin zuen Plus Ultra aire konpainiaren erreskatean inolako esku hartzerik izan zuela eta bere bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien inguruan erantzutea saihestu zuen.
Iraolak EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du Eibarko sokamuturraren auzian
Eibarko sanjuanetan sokamuturra berreskuratzea herritarren eskaria izan dela esan du Jon Iraola Eibarko alkateak (PSE-EE). Gaiak eragin duen polemika dela eta, EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du, eurek gobernatzen duten udaletan beste jarrera bat omen dutelako. Hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi die biei.
Euskararen alorrean harago joateko eskatu dio Barkosek Chiviteri eta zonifikazioa kentzeko
Nafarroako presidente ohiaren ustez, euskara berezko hizkuntza gisa aitortzeak "ez luke ezer aldatuko", eta hizkuntza lurralde osoan ofizial egitea aldarrikatu du.
Getxoko Irurak Bat jauregia eraistearen inguruko ikerketarekin jarraitzea zalantzan jarri du epaileak
Epaitegiak bertan behera utzi ditu hainbat eginbide, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak duela gutxi emandako epai bati buruzko iritzia eskatu die aldeei, ikertutako gertakarien balorazio penalean eragina izan dezakeelakoan.
Peinado epaileak pieza berri bat ireki du Begoña Gomez auzian, eta beste bi delitu egotzi dizkio Sanchezen emazteari
Sumarioaren zati nagusiari buruzko atariko entzunaldia astelehenean egin zuen magistratuak, eta pieza berri bat zabaltzea erabaki du orain, prebarikazioa eta EBri iruzur egitea egotzita.