Enpresa britaniarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zegonak finantziazio akordioak lortu ditu Euskalteleko akziodun nagusia izateko

Euskaltelen beste % 12,5 erosi eta % 29,9 kontrolpean izango du, Kutxabanken (% 20) aurretik.
Akziodunen batzar bateko artxiboko argazkia
Akziodunen batzar bateko artxiboko argazkia. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Zegona enpresa britaniarrak finantziazio akordio bat lortu du Euskaltel enpresaren akzioen % 12,5 gehiago erosteko; horretarako, 139 milioi euro bideratuko ditu, enpresak agiri batean Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, gaur, jakinarazi dionez.

Zegonak Euskaltelen akzioak erosiko ditu burtsan. Gaur, 7,36 euroan kotizatzen dute. Hori horrela, enpresa britainiarra Euskalteleko akziodun nagusia bihurtuko litzateke, akzioen % 29,9ren jabe izango bailitzateke, Kutxabankek duen akzioen % 20 gaindituz.

Akziodunek zein inbertitzaile berriek kapital handitzea onetsi dute, erosketa hori egin ahal izateko. Gainera, Virgin Group eta Barclays Bankekin ere akordioak lortu ditu Zegonak mailegu kontratuak lortzeko.

Horrenbestez, Zegonak jakitera eman duenez, akziodun nagusi izanda, "Euskalteleko Administrazio Kontseiluarekin eta zuzendaritza taldearekin lan egingo du, negozioaren garapena hobetzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X