Telekomunikazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko da Euskaltel 2019an

Merkatu berri horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea espero du Euskaltel Taldeak.
Imagen de Esukaltel en un ordenador
Expansión de Euskaltel. Foto obtenida de un vídeo de ETB

2019an, Euskaltel Taldea Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko dela jakinarazi du. Konpainiaren asmoa toki horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea da. 2022an eskuratutako diru-sarreren % 8 merkatu berri horietako bezeroei esker lortutakoa izango da.

Euskaltelek, Asturiaseko Rek eta Galiziako Telecablek osatzen dute Euskaltel taldea. Katalunian RACCtel+ marka sortuko dute, Kataluniako Real Automobileko Klubarekin sinatutako akordioari esker.

Nafarroan iaz hasi zuen zabalkuntza Euskaltel markarekin, eta 2022an % 20ko estaldura lortzea espero du.

R markarekin merkatuaren % 4 lortzea espero du aurten, Leonen; Kantabrian, berriz, % 6 lortzea espero du. Hazkunde hori % 12koa izatea nahi du konpainiak 2022an. Errioxan 85.000 kontratu sinatzea bilatzen dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X