La Manada" auzia
2021/10/08 - 13:26
Espetxetik ateratzeko baimena birritan ukatu diote Jose Angel Prendari
2016ko sanferminetan Iruñean emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako bost gizonetako batek bortxaketa onartu du eta barkamena eskatu dio biktimari, gutun bidez.
2021/10/07 - 11:57
Talde bortxaketagatik zigortutako Jose Angel Prendak bere bertsioa aldatu, eta barkamena eskatu dio biktimari
La Manadako kideak bortxaketa onartu du, lehen aldiz, eta eskuz idatzitako gutun batean "delituagatik damu osoa" erakusten du eta eragindako mina "benetan" sentitzen duela esan du. Prendak zigorraren laurdena bete du espetxetik irteteko baimenak eska ditzake jada.
2021/07/15 - 13:46
Orkoiengo talde bortxaketaren bost auzipetuetatik hiru zigortu ditu Nafarroako Auzitegiak
Epaimahaiak 17 urteko zigorra ezarri die bi akusaturi emakume gaztea bortxatzeagatik, eta 16 urtekoa hirugarren bati bortxaketa horietan "beharrezko laguntzaile" izateagatik. Epaileek ez dute taldean aritzeagatik astungarria aplikatu eta diote akusatuek ez zekitela biktimak desgaitasuna zuela.
2021/07/06 - 17:12
"Bakarrik bai da bai" jasotzen duen lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Testua irailean hasiko dira eztabaidatzen Kongresuan. Besteak beste, sexu abusu delitua kentzea proposatzen du, eta indarkeria sexuala eraso gisa tipifikatzea.
2020/12/19 - 22:19
La Manadako bi kideri zigorra baieztatu diete argazkiengatik eta bideoengatik
Horrela, Antonio Manuel Guerrero Escudero guardia zibil ohiari eta Alfonso Jesus Cabezuelo guardia zibil ohiari hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra eta 5.670 euroko isuna ezarri dizkiete.
2020/11/27 - 13:20
La Manada auziko bi magistratu zigortu dituzte epaiak atzerapenez emateagatik
Ricardo Gonzalezi eta Raquel Fernandinori 700 eta l.200 euroko isuna ezarri die, hurrenez hurren, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak.
2020/08/06 - 12:19
Espetxerik ez, La Manadako biktimaren argazki bat argitaratu zuen gizonarentzat
Nafarroako Auzitegiak aintzat hartu du akusatuaren helegitea, eta kartzela-zigorra bi urte eta egun batetik bi urtera jaitsi du.
2020/06/25 - 15:24
La Manadako bi akusaturi ezarritako zigorra berretsi du Nafarroako Auzitegiak
Probintzia Auzitegiak 3 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra eta 5.670 euroko isuna ezarri zien bortxaketa bideoan grabatzeagatik eta argazkiak egiteagatik.
2020/06/04 - 15:04
4,5 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete La Manadako kideei, Pozoblancoko auzian
Jose Angel Prendari lau urte eta erdiko espetxealdia ezarri diote neska gazteari abusuak egiteagatik eta erasoaren bideoa zabaltzeagatik. Gainerakoei bi urte eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diete.
2020/06/03 - 21:21
Ostegunean kaleratuko dute epaia, La Manadako kideei Kordoban egotzitako abusuez
Talde horretako lau kideri Iruñean bortxaketa egin aurretik Pozoblanco Kordobako herrian emakume gazte bati sexu abusuak egitea leporatu diete.
2020/02/14 - 21:17
Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu 'La Manada'ren helegitea
Magistratuek uste dute helegiteak ez duela “eragin konstituzionalik”, eta ezin konpon daitekeen akatsa dela hori.
2020/02/05 - 14:41
Bi urteko espetxe zigorra ''La Manada''ren biktimaren argazkia argitaratzeagatik
Iruñeko epaitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio "La Manada"k bortxaketa unean egindako argazki bat sarean eskegi zuen gizonari. 6.000 euroko kalte ordaina ere eman beharko dio biktimar.
2020/02/05 - 11:17
Bi urteko kartzela-zigorra, La Manadako biktimaren argazki bat txiokatzeagatik
Bortxatzen ari zirenean atera zioten argazkia biktimari. Iruñeko epaitegi batek bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri dio gizon bati 2017an irudia zabaltzeagatik.
2019/12/10 - 15:38
Urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote ‘Tour de la Manada’-ren egileari
Madrilgo 39 urteko gizon batek 'Tour de la Manada' izeneko webgune bat sortu zuen 2018ko abenduan, eta Nafarroako Auzitegiak zigortu egin du.
2019/11/21 - 19:44
Fiskaltzak 7 urtetik 6ra jaitsi du La Manadaren aurkako eskaera, Pozoblancoko kasuan
Fiskaltzak lau urteko zigor eskaerari eutsi dio intimitatearen aurkako delituagatik, baina 3tik 2ra jaitsi du sexu-gehiegikeriengatik eskatzen zuena.
2019/11/20 - 11:40
'La Manada'ren abokatuak 'harridura' agertu du kondena berriarengatik
Agustin Martinez Becerra 'harrituta' agertu da, 'pertsona bati 20 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra ezarriko diotelako Iruñean gertatutakoagatik'.
2019/11/18 - 12:45
'La Manada'ko kideen kontrako epaiketa hasi da, Pozoblancoko auziagatik
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du Alfonso Jesus Cabezuelo, Jose Angel Prenda, Antonio Manuel Guerrero eta Jesus Escuderorentzat.
2019/11/06 - 12:57
Fiskaltzak helegitea jarriko du Manresako bortxatzaileei ezarritako zigorraren aurka
Zigortuak behin-behineko askatasunean daude, eta horietako bat bakarrik egon zen bi urtez behin-behineko espetxealdian, talde bortxaketaren ondorioz irekitako auziagatik.
2019/10/29 - 21:29
Nafarroako Auzitegia La Manadaren grabazioak aztertzen ari da
Lurralde Auzitegiko Bigarren Atalak intimitatearen aurkako deliturik dagoen ala ez erabaki beharko du.
2019/10/17 - 11:40
'‘Jauría’ ikuslearen bihotzean, urdailean eta buruan lehertu behar da'
Jordi Casanovas ‘Jauría’ antzezlanaren idazleak La Manada auziaren epaiketako transkripzioetan oinarritutako obra hurbildu digu. Bilbon taularatuko dute, urriaren 17, 18, 19 eta 20an.