La Manada" auzia
2019/10/15 - 19:12
Nafarroako Auzitegiak delitu zantzuak ikusi ditu 'Tour de la Manada'n
Interneten "asko zabaldu den webguneak" biktima "umiltzen eta iraintzen" duela iritzi dio.
2019/09/19 - 14:26
Isunak La Manadako bortxatzaileetako hirurentzat, betaurreko batzuk osteagatik
Fiskaltzak kartzela zigorra eskatzen zuen. Epaileak ebasketa delitu bategatik zigortu ditu azkenean, betaurrekoek 400 euro baino gehiago balio zutela frogatu ezin izan dutelako.
2019/08/14 - 16:36
La Manadako zigortuek espetxe desberdinetan beteko dute zigorra
Gorenak 9 urtetik 15era igo zuen La Manadako bost kideen espetxe zigorra.
2019/08/09 - 15:31
Bilboko bortxaketako lau susmagarriri kautela-neurriak aldatzea eskatu dute
Talde-bortxaketagatik kargupean aske jarritako lau akusatuen abokatuak hiriko beste toki batzuetako segurtasun kameren irudiak ikuskatzea eskatu du, horietan agertzen direla frogatu nahi baitu.
2019/08/05 - 23:01
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, epaileei neurri gogorragoak har ditzatela eskatzeko
Emakumeen kontrako eraso guztiak gaitzesteko, Betaurreko Moreak elkarteak deituta, ehunka lagun bildu dira Bilboko Moyua plazan.
2019/08/02 - 16:47
Emakumeen aurkako erasoen aurrean 'jarrera aktiboa' izatea eskatu du Emakundek
Emakumearen Euskal Erakundeak bat egin du Bilboko taldekako bortxaketa salatzeko deitutako gaitzespen kontzentrazioekin.
2019/08/02 - 13:27
Gaitzespena eta samina Bilboko Udalean bortxaketagatik
Talde politikoek gogorarazi dutenez, "eraso sexual eta sexistek gizartean eta gure bizimoduan ematen den indarkeria matxista islatzen dute", eta jarrera aktiboa izatea eskatu dute.
2019/07/26 - 18:32
La Manadako lau kide epaituko dituzte azaroan gazte bati sexu abusuak egitea egotzita
Akusatuek sakelako telefonoarekin grabatu zituzten sexu erasoak, emakumeak horien berri izan barik eta horietarako baimenik eman gabe.
2019/07/05 - 22:45
Gorenaren iritziz, 'La Manada'ko 5 kondenatuek bazekiten bizktimak ez zuela nahi
Auzitegiak azpimarratu duenez, 'hainbat gizon emakume bati sexu erasoa egiteko prest egoteak larderiazko egoera indartzen du, batez ere neska gazte bakar bat dagoenean eta leku ezkutu batean denean'.
2019/07/05 - 15:20
Gorenak La Manadaz: 'Biktimaren isiltasuna ezezko baten moduan uler daiteke bakarrik'
Auzitegiak azpimarratu duenez, 'hainbat gizon emakume bati sexu erasoa egiteko prest egoteak larderiazko egoera indartzen du, batez ere neska gazte bakar bat dagoenean eta leku ezkutu batean denean'.
2019/07/04 - 10:55
Guerrerok, La Manadako zigortuetako batek, guardia zibil izaera galdu du
Urtarriletik jardunetik kanpo zegoen, baina ordainsaria jasotzen zuen. Alfonso Jesus Cabezuelo militarra Armadatik bota zuten iazko urrian.
2019/06/28 - 14:49
Erasoaren osteko epaiketa guztia txarrena izan dela esan du La Manadako biktimak
Epaiketa "azkenean" amaitu izana ospatu du gazteak. Halaber, prozesu luzea, gogorra eta akigarria izan dela aitortu du.
2019/06/24 - 16:44
Sarasate: 'Bortxaketa salaketari eusteko froga asko genituen'
'La Manada' auziko fiskalak hasieratik defendatu izan du 'bortxaketa' egon zela, eta 'pozik' agertu da Auzitegi Gorenaren epaiarekin.
2019/06/24 - 16:37
Nafarroako fiskaltza pozik, Gorenak 'La Manada' auziko bere tesia berretsi duelako
'La Manada' auziko epaiak Elena Sarasate kasuko fiskalak hasieratik eutsitatako indartu du. Berak hasieratik garbi izan zuen, bortxaketa izan zela.
2019/06/24 - 13:11
Esther Erize: '15 urteko zigorra handia da, baina are puztuagoa izan zitekeen'
Nafarroako Lurralde Auzitegiko presidenteak La Manadako kideei Gorenak ezarritako espetxe zigorraz esan du ez dutela Gorenaren erabakia "haiek berretsitako epaiaren zuzenketa gisa hartu".
2019/06/22 - 21:41
Gorenaren epaiaren aurka helegitea aurkeztea aztertzen dabil La Manadaren abokatua
2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bat bortxatzeagatik 15 urteko espetxe-zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak Prendari, Escuderori, Cabezuelori, Bozari eta Guerrerori.
2019/06/22 - 20:38
Gorenaren ebazpenak jurisprudentzia ezarri du, 'intimidazio giro' kontzeptuarekin
Hala dio Esther Erize Nafarroako Probintzia Auzitegiko presidenteak eta Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiko genero indarkeriaren aurkako talde-adituak.
2019/06/22 - 16:16
Joseba Asiron pozik, Auzitegi Gorenaren epaiarekin
La Manadaren biktimak gertatutakoa salatzeko izan zuen ausardia azpimarratu du Asironek.
2019/06/22 - 16:12
La Manadako zigortuek egun batzuk soilik emango dituzte Sevilla I espetxean
Behin betiko zigorra betetzeko beste kartzela batera eramango dituzte. La Manadako kideek kartzela aukeratzea dute, Sevillan errotuta daudelako.
2019/06/22 - 14:39
Esther Erize: 'Argi dago epaileek genero ikuspegiko formazioa jaso behar dutela'
'La Manada'ren inguruan Gorenak ebatzitako epaiaren gainean da Nafarroako Auzitegi Probintzialeko presidentea (jatorriz, gaztelaniaz). Elkarrizketa, osorik, 14:00ean, ETB1eko Gaur Egun saioan.