lab sindikatua
2023/09/21 - 12:48
Greba deitu dute EAEko anbulantzia zerbitzuan urriaren 9rako, 10erako eta 11rako
Ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute deialdia. Salatu dutenez, enpresei % 30 igo diete finantzazioa, baina patronalak "etengabeko blokeoari" eusten dio euren aldarrikapenaz baztertuz.
2023/09/20 - 15:41
Greba deitu dute EHUn urriaren 11n, irakasleen eta ikertzaileen "prekarietatea" salatzeko
Lan baldintza kaskarrak zirela medio, ikasturtea salaketekin hasi zutela gogora ekarri dute ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek, eta errektoretzaren jarrera salatu.
2023/09/18 - 13:54
Greba deitu dute Bizkaiko ostalaritzan urriaren 4, 11 eta 12rako
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute negoziazio-mahaiak blokeatuta eta soldatak izoztuta jarraitzen dutela 2020tik.
2023/09/15 - 18:27
Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan, urriaren 25ean eta abenduaren 19an
ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek egin dute deialdia, lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzea eskatzeko. UGTk eta Interinok Taldeak ez dute bat egin grebarekin.
2023/09/15 - 14:51
Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan urriaren 25ean eta abenduaren 19an
Deitzaileak ELA, LAB, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuak dira, euskal sektore publikoko ordezkaritzaren % 85 osatzen dutenak. Lanuzte horietara 150.000 langile daude deituta, lan-baldintzen eta soldaten "narriaduragatik" protesta egiteko.
2023/09/13 - 13:02
Lakuntzaren esanetan, ELAk gehiengo sindikalaren bileretara ez joatea erabaki du, LAB Osalanera itzuli delako
Eusko Alderdi Jeltzaletik ELAri egindako kritiken harira, ELAko idazkari nagusiak oposiziorik eta sindikaturik gabeko gizarte bat amestea leporatu dio Andoni Ortuzarri, Euskadi Buru Batzarreko presidenteari.
2023/09/08 - 19:57
50 urteko langile bat hil da Legorretan, lan-istripu ez traumatiko batean
Eredu kooperatiban izan zen ezbeharra atzo. LAB sindikatuak emandako datuen arabera, urtea hasi zenetik 35 langile hil dira Euskal Herrian euren lanpostuetan, horietatik 14 istripu ez traumatikoetan.
2023/09/07 - 16:54
Lakuntza: ''LABek azken urtean hartutako erabakiak ELArengandik urruntzeko hartutakoak dira''
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez, ELA sindikatuak presioa egiten eta antolakuntzaren eta borrokaren bidean jarraituko du. Horren ustez, estrategia hori ez dator bat LABekin, eta "kontrako norabidean" egingo du aurrera.
2023/08/28 - 13:37
LAB sindikatuak ''lan-gatazka ugariko'' urtea aurreikusten du
Igor Arroyok adierazi duenez, LAB sindikatuak soldatak KPIaren arabera igotzearen alde "borroka" egingo du, baita lan osasunean eta lan baldintzen arloan ere.
2023/07/27 - 10:48
Bizkaiko merkataritzako hitzarmena berritzeko aurreakordioa lortu dute, 14 greba egunen ostean
Patronalak eta sindikatuek 2023-2026 aldirako ituna itxi dute. Besteak beste, soldata igoera eta lanaldia murriztea adostu dute.
2023/07/21 - 18:11
33 urteko behargin bat hil da Gasteizko enpresa batean, makina batek harrapatuta
Ezbeharra 12:00ak aldera gertatu da Talleres Aratz enpresan, Barratxi kalean, Betoñuko industrialdean. Bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizia salbatzeko, eta bertan hil da.
2023/07/18 - 14:16
LABek, Steilasek eta ELAk mobilizazioak iragarri dituzte EHUko irakasleak ordezkatzeko politikaren aurka
Mobilizazioez gain, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek greba deituko dute EHUn irailean, errektoretzaren jarrera "ez negoziatzailea" ikusita.
2023/07/12 - 16:30
Amaitu da Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren gatazka, sindikatuek eta enpresek akordioa sinatuta
ELA ez beste sindikatuek eta enpresa adjudikaziodunek larunbatean erdietsi zuten behin betiko akordioa. Horren arabera, azken hiru urteetako (2021-2013) ibilbide profesionala ordainduko diete langileei. Hau zen, hain justu, beharginen aldarrikapen nagusietako bat.
2023/07/12 - 16:16
Osakidetzari zerbitzua ematen dien garbiketa enpresek eta sindikatuek akordioa sinatu dute
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek sinatu dute lan hitzarmena berritzeko akordioa. ELA, sektorean nagusi del sindikatua, ordea, akordiotik kanpo geratu da.
2023/07/07 - 14:37
Gorabideko langileek berretsi egin dute LAB eta ESK sindikatuek enpresarekin adostutako aurreakordioa
Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen "greba mugagabea" baloratzea, aldarrikapenak lortu ezean.
2023/07/03 - 15:49
Osakidetzako garbiketan aurreakordioa lortu dute gehiengo sindikalak eta enpresek
Negoziazio mahaiak berretsi aurretik, Osakidetzak oniritzia eman beharko dio LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek eta Osakidetzan garbiketa zerbitzua ematen duten enpresek lorturiko aurreakordioari.
2023/06/29 - 14:54
Euskadiko arte eszenikoen sektoreko lehen hitzarmena sinatu dute
Eskena izan da hitzarmenaren negoziazioen buru, EAB aktoreen sindikatuarekin batera, baina sektoreko gainerako eragileen babesa ere jaso du. Besteak beste, arte eszenikoak ere sektore ekonomikoa direla aldarrikatzen du testuak.
2023/06/28 - 20:19
Greba Bizkaiko Ostalaritzan, ostegunean eta ostiralean: "Hitzarmenik gabe, ez dago Tourrik"
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Ostalaritza Elkartearen jarrera "arduragabea" kritikatu dute, eta 2020tik soldata igoerarik gabe daramatela salatu dute, KPIk gora egin arren.
2023/06/27 - 13:36
Bilboko suhiltzaileek greba deitu dute uztailaren 1, 6, 7 eta 8rako
Frantziako Tourraren irteerarekin eta BBK Live jaialdiarekin batera egingo dituzte lanuzteak. ELAk, LABek eta CCOOk Udalaren "kudeaketa txarra" salatu dute, eta eguneroko lan baldintzak argituko dituen barne araudia eskatu.
2023/06/26 - 13:33
Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte, ekainaren 29an eta 30ean, Arabako egoitza pribatuetan
ELAk eta LABek patronalak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatu izana salatu dute, eta Arabako Foru Aldundiaren ekintzarik eza kritikatu dute.