lab sindikatua
2024/01/25 - 18:27
Ibarrako enpresa baten langile bat hil da makina batek harrapatuta, Galiziako zentral hidroelektriko batean
LABek bildutako datuen arabera, Ibarrako (Gipuzkoa) Voith Hydro enpresako behargina makina batean harrapatuta hil zen asteazkenean, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.
2024/01/23 - 15:59
Sindikatuen arabera, itunpeko eskoletako grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren hitzetan, % 16koa
Sindikatuek hitzarmena sinatzeko proposamenak lehenbailehen egiteko eskatu diete patronalei. Gainera, "konponbidea ez oztopatzeko eta gatazka bideratzeko esku hartzeko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
2024/01/21 - 16:16
Abeltzainek eta nekazariek astean bi eguneko atsedena izan dezatela eskatzeko manifestazioa egin dute Iruñean
LAB sindikatuak deituta, 'Ez gara makinak' lelopean manifestatu dira, astean bi eguneko atsedenaldia eskaera negoziatzen ari diren nekazaritza eta abelzaintzako hitzarmenean jasota gera dadin.
2024/01/21 - 09:57
LABek salatu du ez dela neurririk hartzen laneko segurtasun-araudia betearazteko
Hego Euskal Herrian gutxienez bost langile hil dira asteon, eta Igor Arroyok uste du ez dela ikuskaritza baliabide nahikorik jartzen enpresek segurtasun-legedia betetzen dutela ziurtatzeko. (GAZTELANIAZ)
2024/01/17 - 09:56
LABen eta patronalaren aurreakordioari esker, % 15,3ko soldata igoera izango dute ikastoletan aurten
Lan baldintzak ikastetxe publikoetako langileek dituztenekin parekatzeko bidean, lanpostuei eusteko eta lan zama arintzeko neurriak ere itundu dituzte. Gainera, 2027rako soldata igoerak % 18-20raino heltzea hitzartu dute.
2024/01/15 - 18:57
LABek salatu du Osakidetzak 8 milioi euro esleitu zituela publiko egin gabeko kontratuen bidez 2022an
LABek salatu du EAJren kudeaketa eredua "neoliberala" dela eta helburu politiko "argi" bat duela Osakidetza "ahultzea" eta herritarrak "osasungintza pribatura bideratzea".
2024/01/12 - 15:36
Euskadiko anbulantziak greba mugagabera joango dira, enpresek eta Jaurlaritzak konponbiderik eman ezean
ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESKk azaldu dutenez, urtarrilaren 8tik 21era deitutako 15 eguneko grebaren ondoren,"ez badago ez irtenbiderik ez mugimendurik", "otsailean greba mugagabera joateko erabakia hartuta eta mahai gainean dago".
2024/01/11 - 18:43
Euskal hitzarmenen lehentasuna itxaronaldian sartu da, neurria bertan behera geratu ondoren
Baliteke Espainiako Gobernuak lan-arloko edozein neurri Ministroen Kontseilura edo Diputatuen Kongresura eramaten duenean berriro indarrean jartzea, Euskal Herriko hainbat gizarte-eragilek eskatzen duten bezala.
2024/01/10 - 14:53
Euskararen aurkako ebazpenak salatu eta lan eremu euskalduna aldarrikatu dute Donostiako Udaleko langileek
ELA eta LAB sindikatuek deituta, udaltzain izateko euskararik ez dela behar ebatzi duen sententziaren aurrean desadostasuna azaldu dute Donostiako Udaleko langileek. Udaleko agintariei dei egin diete, helegiteak aurkeztu eta bide horretan jarraitu dezan.
2024/01/03 - 13:46
Ordubeteko lanuztea Telefonicaren Enplegu-Erregulazio Espedientearen aurka
LAB sindikatuak ordubeteko lanuztea deitu du gaur goizean EAEko eta Nafarroako Telefonicako zentroetan, enpresak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteak eragingo duen enplegu-suntsiketa salatzeko.
2024/01/03 - 12:00
''Langile publikoen egoerak berdin jarraitzen badu, greba eta mobilizazio gehiago etorriko dira''
Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea.
2023/12/18 - 13:23
ELAk eta LABek greba deitu dute Nafarroako ehungintza sektorean abenduaren 24rako
Bestalde, txanda bakoitzean bi orduko lanuzteak egingo dituzte abenduaren 23an. Negoziazio mahaia eratzea eta Nafarroan hitzarmen duin bat adostea dituzte aldarrikapen.
2023/12/18 - 10:37
Arrakastatsua izan da bigarren greba eguna Amazonen Trapagarango biltegian, LABen arabera
Gotzon Mardarats (LAB) Amazoneko langileak adierazi duenez, langile finko guztiek egin dute bat grebarekin, eta lantegian nabaritu da hori; izan ere, igandean 20.000 pakete geratu ziren atera gabe eta, gaur ere, 30.000tik 10.000tik behera banatuko dira.
2023/12/17 - 06:06
Amazonen Trapagarango biltegiko langileek greba abiatuko dute gaur lan-hitzarmen propioaren alde
ELAk eta LABek, protestaren antolatzaileek, azaldu dute ostiralean enpresako zuzendaritzarekin batzartu zirela, baina ez zutela lortu gatazkari irtenbidea ematea.
2023/12/12 - 16:17
Sindikatuen arabera, itunpeko ikastetxeetako grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren hitzetan, % 17koa
Sindikatuek "irudipena" dute Kristau Eskola eta AIC patronala gatazka "luzatu" nahian dabiltzala. Bihar, asteazkena, manifestazio bateratua egingo dute Bilbon, 11:30etik aurrera.
2023/12/12 - 15:59
Sindikatuen arabera, itunpeko ikastetxeetako grebaren bigarren egunaren jarraipena % 65-70ekoa izan da
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk greba deitu dute aste honetarako, sektoreko patronalek 2021eko abenduan amaitu zen hitzarmen kolektiboa berritzeko proposamenik ez dutela egin salatzeko.
2023/12/11 - 15:40
Gizarte ekimeneko ikastetxeetan deitutako grebak % 70eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ohartarazi du grebaren ondorioak "oso kaltegarriak" izan daitezkeela ikasleentzat. Testuinguru horretan, bi aldeei dei egin die elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez adostasunak lortzeko.
2023/12/06 - 14:29
Gizarte ekimeneko ikastetxeetan datorren asterako deituta dagoen greban parte hartzeko deia egin dute
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte lan hitzarmen berria galdegiteko. Atzo Hezkuntza Sailarekin bildu ziren sindikatuak, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin sortutako gatazkan esku hartzeko eskatu zioten.
2023/12/05 - 20:03
Tolosaldeko Asuncion klinikako langileek hitzarmen berri bat lortu dute KPIa bermatzen duten igoerekin
Hitzarmen berriaren hobekuntzen artean daude 2024ko urtarrilaren 1ean langileei ordainsariak % 11 igotzea, enpresak 2022-2023ko atzerapenak ordaintzea eta enpresak konpromisoa hartzen duela 2024ko KPIa negoziatzeko datorren urtean.
2023/12/04 - 17:40
Sindikatu nagusiek ontzat hartu dute EAEko langabeziaren jaitsiera, baina gazteen prekarietatea deitoratu dute
Azaroan, 1.493 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin, % 1,36 gutxiago urriarekin alderatuta; beraz, langabeen kopurua 108.152 pertsonakoa da, 2008tik azaro batean erregistratutako zifrarik txikiena.