Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arroyo (LAB): ''Mobilizazioari esker EAJ konturatu da patronala defendatzeak kostu politikoa ekarri diola''

Igor Arroyo
18:00 - 20:00
Arroyo (LAB): ''Mobilizazioari esker EAJ konturatu da patronala defendatzeak kostu politikoa ekarri diola''
Sektore publikoan egindako greben zilegitasun eta erabilgarritasuna defendatu ditu Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak. Euskadi Irratiko "Faktoria"n egin diogun elkarrizketan esan du EAJk ere eman dituela zenbait urrats, hausnarketa horretan are gehiago sakondu beharko luketen arren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"

Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X