Bizkaiko merkataritzako hitzarmena berritzeko aurreakordioa lortu dute, 14 greba egunen ostean
Bizkaiko merkataritzan ordezkaritza duten sindikatuek eta sektoreko patronalak lurralde hitzarmena berritzeko aurreakordioa izenpetu dute, urtean zehar hainbat azpisektoretan 14 greba egun egin ostean.
Sektorean gehiengoa duen ELAk eman du akordioaren berri, eta 5.000 langileri eragingo diela azpimarratu. Adostutakoaren arabera, 2023-2026 aldian % 18 igoko diete soldata beharginei eta KPIaren arabera igotzeko aukera ere txertatu dute. Horrez gain, atzerapenengatik 900 euroko ordaina, asteko lanaldia 12 ordu murriztea eta aplikazio ezaren aurkako blindaje klausula erantsi dituzte.
LABek eta CCOOk pozez hartu dute akordioa. Sindikatu abertzalearen aburuz, "neurri erregresiboak geldiarazi" dituzte eta sektoreko langileek pairatutako "erosahalmen erosteko ahalmenaren galera izugarria"-ri aurre egin zaio. CCOOren arabera, "akordio ona" da eta "aterki izango da saltoki askorentzat".
Cecobi patronalak emandako datuen arabera, lau urterako (2023, 2024, 2025, 2026) sinatu dute akordioa, baina ezberdintasuna ezarri da 2023an zehaztutako soldata igoeraren eta gainerako urteetarako aurreikusitakoaren artean.
Hala, aurten 2018ko taula eguneratzea adostu dute, KPIaren igoera % 18koa izan dela kontuan hartuta. Dena dela, ordutik igaro diren urteak kontuan hartuta, % 8ko eguneratzea ebatzi dute. Cecobiren esanetan, "KPIk abendura arte izango duen bilakaera baino 10 puntu gutxiago da".
2024, 2025 eta 2026 urteetarako, hurrenez hurren, % 4ko, % 3,5eko eta % 2,5ko igoera adostu dute, eta KPIa % 10etik gora balego, aparteko igoera bat egotea. "Igoera hori 2027an edo 2028an aplikatuko litzateke, enpresaren egoera ekonomikoaren arabera", zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.