Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan, urriaren 25ean eta abenduaren 19an
ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan (urriak 25 eta abenduak 19), lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzea eskatzeko. UGTk ez du bat egin grebarekin.
Prentsaurreko batean, sektore publikoko ordezkaritza sindikalaren % 85a osatzen duten sindikatuen bozeramaileek grebara deitu dituzte sektoreko 150.000 langileak, "Eusko Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei, erosahalmena bermatzea eta behin behinekotasuna % 8ra murriztu arte enplegua kontsolidatzea" eskatzeko.
Sindikatuek salatu dute EAEko sektore publikoa "narriatu" egin dela, eta eremu asko zeharkatzen dituen egoera dela, "geroz eta pribatizatuago dagoen" sektore batean.
Salatu dutenez, "hamarkada luze" daramate "eremu publikoko hitzarmen kolektiboak eta akordio arautzaileak berritu gabe". "Behin-behinekotasun-tasak onartezinak" direla ere kritikatu dute, eta pribatizatzen jarraitzen dela "100.000 langile inguru" azpikontratatuz.
Beste puntu garrantzitsuetako bat "erosteko ahalmenaren galera metatua" da, azken hamarkadan % 20koa izan delako.
Bestalde, langileen osasun fisikoari eta emozionalari kalte egiten dieten neurriak jartzen ari direla uste dute, eta hor kokatu dute: "Lan-kargak handitzea, ordezkapenik ez egitea, belaunaldi-erreleboaren planifikaziorik eza, osasun-zainketen konplexutasunaren gorakada, egonkortasunik eza, kontziliazio neurriei heltzeko zailtasunak, ikasleen eta eta artatu beharreko biztanleen gero eta aniztasun handiagoa eta desberdintasun sozialak sortzen dituzten politikak".
Euskararen arloan, sindikatuek zerbitzua euskalduntzeko plangintza eta baliabideak eskatu dituzte.
Emakumeen kasuan egoera okertu egiten dela salatu dute sindikatuek, eremu erabat feminizatuak daudela eta behin behinekotasun tasa handiagoa dutela. Horri soldata arrakala % 25etik gorakoa dela gehitu behar zaio.
Hori horrela, % 10eko soldata igoera eskatzen dute, azken bi urteetako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko", eta gehiago ez pribatizatzea, besteak beste.
Hori horrela, LAB, ELA, COOO, Steilas, ESK eta SATSE sindikatuek langile publikoei urriaren 25ean eta abenduaren 19ko greba deialdiekin bat egiteko deia egiten diete, baita deitutako mobilizazio eta aldez aurreko ekitaldietan parte hartzeko ere.
Bitarteko langileen sindikatuak ez du parte hartuko greban
Interinok Taldea euskal administrazioko bitarteko langileen sindikatuak adierazi du ez duela parte hartuko deitutako bi greba egunetan.
Ohar batean adierazi duenez, ordezkatzen duen kolektiboa, "zalantzarik gabe, langile publikoen artean dagoen prekarizatuena da", baina ez du parte hartuko iragarritako mobilizazioetan, hezkuntzako inbertsioa handitu delako eta "elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egindako "apustu irmoagatik".
"Positibo deritzogu egungo Hezkuntza Sailak hezkuntzan egindako inbertsioari, duela hiru urteko BPGren % 4,7tik egungo % 5,5era igaro baita", adierazi du sindikatuak, eta zehaztu du bere erakundearen alde dagoen edonork "askatasuna" duela grebetan parte hartzeko.
Interinok Taldeak Eusko Jaurlaritzari dei egin dio udako etenaldiaren ostean elkarrizketa mahaiei berriro heltzeko eta plazen eskaintza merezimendu lehiaketara zabaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.