LABI Euskadi
2021/10/05 - 13:54
Lehendakariaren agerraldia, LABI instituzionalaren azken bileraren ondoren, 17:00etan, zuzenean
Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea astearte honetan bilduko da, 16:30ean, eta osasun-larrialdiaren amaiera agindu lezake, neurri murriztaile gehienak indargabetzea ekarriko lukeena.
2021/10/05 - 12:16
Miren Basaras: ''Barrualdean kontu handia izaten jarraitu behar dugu''
EHUko mikrobiologoa neurri batzuk arintzearen alde agertu da, baina "pandemia ez da amaitu" eta kontuz ibili behar dela gogorarazi du.
2021/10/04 - 21:19
Murrizketa gehienak kentzea erabaki dezake LABIk astearte honetako bileran
Ordutegiei, edukierari edo taldean bildu daitezkeen pertsona kopuruari ezarritako mugak indargabetzea aztertuko du LABI instituzionalak. Bilera astearte arratsaldean egingo dute eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du lehendakariaren agerraldia.
2021/10/04 - 15:58
60ko intzidentzia metatutik pauso batera geratu da gaur EAE
Asteburu honetan jaitsiera oso txikia izan bada ere, kutsatzeei dagozkien datuak beherak bidean egonkortu dira. Intzidentzia metatua 60tik oso gertu dago: Bizkaian eta Araban dagoeneko azpitik, eta Gipuzkoa da 60tik gora dagoen bakarra.
2021/10/01 - 16:17
Pandemia legea indargabetu eta LABI politikoa desegin egingo da larrialdi egoera amaitzen denean
Bost olatu eta 14 hilabeteren ondoren, datorren asteartean larrialdi egoera bertan behar geratzen bada, kudeaketa ahalmena Osasun Sailarena izatera pasako da, pandemiaren aurkako legea indarrik gabe geratuko da eta LABI politikotzat ezagutu duguna desegin egingo da.
2021/10/01 - 15:20
Lehendakariak asteartean utzi lezake bertan behera covid-19aren osasun larrialdia
Iñigo Urkulluk iragarri duenez, pandemiaren bilakaera positiboa bada, Euskadin indarrean dauden murrizketa gehienak bertan behera gera litezke.
2021/10/01 - 12:10
Urkullu lehendakariak astearte honetan osasun larrialdia bertan behera uztea aurreikusi du
Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, pandemiaren bilakaera positiboa bada, Euskadiko larrialdi sanitarioa bertan behera uztea proposatuko du astearte honetan LABIren aholku-batzordearen bileran.
2021/09/29 - 13:45
LABIren Aholku Batzordea datorren asteartean bilduko da
Pandemia Euskadin izaten ari den "bilakaera baikorra" nabarmendu du Urkulluk, baina baztertu egin du bilera lehenago egitea, Batzorde Zientifiko-Teknikoa ez baita oraindik batzartu.
2021/09/29 - 12:09
LABI instituzionala datorren asterako deituko du Iñigo Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakariak aitortu du pandemiaren bilakaera positiboa dela, baina tentuz ibiltzeko deia egin dio gizarteari.
2021/09/22 - 22:26
Urrian murrizketak arintzeko "aurrerapausoak" aurreikusten ditu LABI teknikoak
ete beharreko helburuak hiru izango dira: ZIUetan 40 gaixo baino gutxiago egotea, 12 urtetik gorako herritarren % 90 txertatuta egotea eta intzidentziak beherantz jarraitzea.
2021/09/22 - 12:46
Urrian murrizketak asko malgutzea espero du Eusko Jaurlaritzak
Jonan Fernandezek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza urriaren hasieran pandemiaren bilakaera positiboak "neurri murriztaileen arintzean jauzi kualitatiboa ematea" ahalbidetuko duen hipotesiarekin ari da lanean.
2021/09/20 - 14:37
Auxkin Galarraga: "LABI-an gizarte zientzilari falta egon da."
Euskal Herriko Unibertsitatean Soziologian doktore da Auxkin Galarraga, eta pandemia egoeran hartu diren zenbait neurriei sozilologia ikuspegia aplikatzea fala izan zaiela aitortu digu.
2021/09/17 - 17:21
EAEANk Garrido babestu du, Jaurlaritzaren "eraso pertsonalen" aurrean
Agiri bat kaleratu du Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren kritikengatik. EAEko agintariek gogor jo dute auzitegiaren aurka futbol estadioen edukiera handitzeagatik.
2021/09/17 - 16:24
Ostalaritzan, oro har, begi onez hartu dira neurriak, baina kritikoak ere badaude
Edukiera % 50etik % 75era pasatzea garrantzitsutzat jotzen dute kultura zein aisialdiko jardueretarako. Bilkurek 8 lagunekoak izaten jarraitu beharko dute barrualdean, baina kanpoan 8 mahaikidetik 12ra pasatzeko baimena eman da.
2021/09/17 - 16:24
Futbol estadioek % 60ko gehieneko edukiera izango dute
Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.
2021/09/17 - 16:19
18 hilabetez itxita egon ostean, pozik hartu du gaueko aisiaren sektoreak irekieraren albistea
Bihartik aurrera gaueko aisiak ateak irekitzeko aukera izango du EAEn goizeko 03:00ak arte. Orain dena prestatzeko unea iritsi zaie dantzalekuei.
2021/09/17 - 13:54
Hauek dira irailaren 18tik aurrera Euskadin aplikatuko diren neurri berriak
Larunbatetik aurrera, ostalaritzaren eta jarduera komertzial eta kultural guztien itxiera goizaldeko 03:00ak arte atzeratuko dute Euskadin, orain arte baino bi ordu beranduago.
2021/09/17 - 13:32
Gaueko aisiak goizaldeko 03:00ak arte ireki ahal izango du
Larunbatetik aurrera, gaueko aisialdirako establezimenduak 03:00ak arte ireki ahal izango dira, % 50eko edukierarekin eta maskara beharrezoa izango da dantza-pistan.
2021/09/17 - 12:44
Gaueko aisialdia 03:00ak arte egongo da zabalik Euskadin, larunbatetik aurrera
Itxiera-ordutegia 03:00ak arte luzatuko da jarduera komertzial, sozial eta kultural guztietarako. Ostalaritza lokaletako edukiera % 75era arte handituko da, eta mahaietan 8 lagun elkartu ahal izango dira barnealdean, eta 12 kanpoan. Diskoteketan, edukiera % 50ekoa izango da.
2021/09/17 - 12:00
Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela hasi da LABIren bilera
LABIk Euskadin indarrean dauden osasun neurriak malgutzea espero da. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egingo du bileraren ostean.