Lan Erreformaren Lege berria
2022/02/09 - 14:04
UPNren estatutuek ez dute aurreikusten alderditik kanporatzea boto-diziplina hausteagatik
Hala eta guztiz ere, Javier Esparza UPNko presidenteak hasieratik hitz egin zuen horri buruz, Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek aktak eman ezean Kongresuan lan-erreformaren aurka bozkatu ondoren.
2022/02/08 - 10:32
Loli Garcia: "Ez dugu ezer hautsi eta ez dugu pentsatu Elkarrizketa Sozialerako Mahaia uztea"
CCOO Euskadiko idazkari nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera atzeratu izanaz mintzatu da.
2022/02/08 - 10:13
Arkaitz Rodriguez: "Ertzaintza oso urrun dago euskal polizia demokratiko eta prebentibo bat izatetik"
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak atzo esandakoei erantzun die, modu horretan Sortuko idazkari nagusiak. Halaber, UPNrekin gertatutakoaz, kritikatu du "Nafarroa trukerako txanpon gisa" erabili dutela bai PSOEk zein alderdi erregionalistak.
2022/02/07 - 21:27
Sayasek eta Adanerok ez dute akta itzuliko eta euren jokabidea defendatu dute Diziplina Batzordearen aurrean
"PSOEk ez zuen Bildurekin hautsi nahi", UPNk nahi bezala lan erreformari babesa emateko, esan du Sayasek. Adanerok ziurtatu du ez bera, ezta bere alderdikidea ere, ez direla UPNren printzipio eta balioen aurka joan, "alderantziz" baizik. Horregatik, kontzientzia "oso lasai" duela erantsi du.
2022/02/07 - 15:11
UPNren Berme eta Diziplina Batzordeak Sayasen eta Adaneroren egoera aztertzeari ekin dio
Alderdiaren zuzendaritzaren boto diziplina hautsi zuten bi diputatuek Batzordearen aurrean azalpenak eman beharko dituzte.
2022/02/07 - 13:36
Loli Garciak ''konpromiso argia'' eskatu du Euskadiko elkarrizketa sozialarekin
Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusiak konpromiso argia eskatu du Euskadiko elkarrizketa sozialarekin, "denborarik ez galtzeko", EAJk lan-erreforma baliozkotzearen aurka bozkatu ostean.
2022/02/07 - 12:42
Mertxe Aizpurua: "Osteguneko bozketak inflexio puntu bat izan beharko luke"
EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen ustez, lan erreformaren bozketan argi geratu da ezkerreko alderdiekin elkartu ezean Sanchezen Gobernuak ez duela alternatibarik.
2022/02/07 - 12:28
Ortuzarrek espero du Sanchez konturatuko zela ERCrekin eta EAJrekin egin behar dituela ahaleginak
Espainiako Gobernuak lan-erreformaren bozketan gertatutakorekin "eskarmentatu" izana espero du Andoni Ortuzarrek. EBBren buruaren ustez, Sanchezek konturatu behar du "ERCrekin eta EAJrekin egin behar duela esfortzua, horiek baitira gehiengo horiek bermatzen dituztenak, ezustekorik gabe".
2022/02/07 - 11:27
CCOO Euskadik elkarrizketa sozialarekiko konpromiso argi eta zehatza eskatu du, "denborarik ez galtzeko"
Sindikatuak iragarri duenez, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari buruz zein jarrera duen erabaki aurretik, barne-hausnarketarako eta EAJrekin eta PSE-EErekin harremanetan jartzeko prozesu bat jarriko du abian.
2022/02/07 - 10:57
Ortuzarrek CCOOri eskatu dio "aurkariekin eta errudunekin ez okertzeko"
"Espainiako Gobernuak egoera honekin zerbait ikasi izana espero dut, alegia, konturatzea, nahi ala ez, ERCrekin eta EAJrekin egin behar dituela itunak", esan du.
2022/02/07 - 10:10
Santos: “Akatsa izan zen lan erreformarako agenteak bai, eta Parlamentuko gehiengoa ez kontuan hartzea”
Yolanda Diezek gero egindako negoziazioak babestu egin ditu Eduardo Santos Nafarroako Justizia kontseilari eta Podemoseko kideak, lan erreformaren onartzearen "interes gorena" lortu zuelako. Mayaren gaitzespena negoziazioetan sartu izana sozialistei leporatu die. "Mayaren adierazpenak xenofoboak direla eusten diot", esan du.
2022/02/07 - 10:04
Santos: "Inportanteena da lan erreforma onartu dela; gainerakoa zarata da"
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak esan du Sayasen eta Garcia Adaneroren jokabideak ez diola Foru Gobernuari kalte egin, eta Mayaren hitz xenofoboak gaitzetsi ditu berriro.
2022/02/06 - 21:22
Lan erreformaren bozketa, mintzagai nagusi Gaztela eta Leongo hauteskunde kanpainan
Pablo Casadok oso larritzat jo du ostegunean Kongresuan gertatutakoa, eta Sanchezen gobernuari tranpak egin izana leporatu dio; epaitegietara joko duela berretsi du. Espainiako presidenteak, berriz, transfugismoa zuritu izana aurpegiratu die popularrei.
2022/02/05 - 21:41
PPk iruzur egitea leporatu dio Meritxell Batet Kongresuko presidenteari
Ostiralean epaitegietara joko zutela iragarri bazuten ere, oraingoan ez dute halakorik aipatu. Bitartean, Unidas Podemos taldeak erne egoteko eskatu du, PPk, bere noraezean, "trumpismoa" eraman duelako parlamentura.
2022/02/05 - 21:40
Adanero eta Sayas kanporatzearen alde egin du UPNren Kontseilu Politikoak, botoen %80rekin
Kontseilutik atera berritan, eta erabaki ofiziala zabaldu aurretik, Garcia Adanerok jada adierazi du: "zuzendaritza gu botatzeko deseatzen dago baina alderdiko organoetan konfidantza dugu".
2022/02/05 - 18:39
Bere "luma juridikoa" eskaini dio Olonak (Vox) Sayasi, UPNko diputatu aktari eusteko borrokan
"Beti izan naiz eta izango naiz askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokalaria. UPN alderdian ere bide horri eusteko lanean jarraituko dut" idatzi du Twitterren Sergio Sayasek, akta uzteko eskatu dion Kontseilu Politikoaren ondoren.
2022/02/05 - 17:05
Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adaneroren kanporatzea, abian
UPNko zuzendaritzaren aginduen kontra, Lan Erreformaren aurka bozkatzeak lurrikara eragin du Nafarroako alderdian eta Madrilen dituzten bi diputatuen etorkizun politikoa zalantzan dago.
2022/02/05 - 13:43
EAJk eta PSEk berretsi dutenez, lan-erreformaren inguruko polemikak ez dio eragingo EAEko koalizio gobernuari
EAJ eta EH Bildu kritiko azaldu dira PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babesten duten erreformaren edukiarekin. PPk bestalde, uste du erreforma Rajoyren gobernuarena dela, ñabardura batzuekin.
2022/02/05 - 12:52
Egindakoaz ''konbentzituta'' agertu dira Adanero eta Sayas, UPNren Kontseilu Politikora iritsi direnean
Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko diputatuak ziur agertu dira zuzen jokatu zutela lan-erreformaren aurka bozkatu zutenean, alderdiaren zuzendaritzaren jarraibideei muzin egin arren. Hala berretsi dute UPNko Kontseilu Politikora iritsi direnean, Navarra Arena pabiloiaren atarian.
2022/02/04 - 23:41
Adanero: "Ez dauka zentzurik akta eskatzeak alderdiak eskatu duenaz bestelako boza emateagatik"
UPNko diputatuak alderdiko Zuzendaritza Batzordearen erabakia baloratu du, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. "Alderdi honen historian zehar izan dira espero zena bozkatu ez dutenak, eta ez dituzte kanporatu", adierazi du.