lan eskaintzak
2023/01/24 - 19:29
B2 euskara maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu dute Arkauti
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bi hilabeteko epea eman dio Arkautiri bere garaian euskara titulua ez izateagatik kanpoan geratu ziren hautagai guztiak bitartekoen zerrendan berriz sartzeko.
2023/01/21 - 12:14
2.314 pertsona aurkeztuko dira asteburu honetan Osakidetzak eskainitako 37 postuetako bat eskuratzeko probara
Asteburu honetarako deitutako azterketez gain, hilaren 28an eta 29an izango direnekin amaituko da 2018-2019ko LEPa.
2023/01/16 - 12:58
212 lanpostuko lan eskaintza publiko bateratua iragarri dute Ertzaintzan eta Udaltzaingoan
Ertzaintzarako 127 lanpostu izango dira eta gainerako 85an Udaltzaingorako. Izena emateko epea zabalik egongo da bihartik hasi eta ondoren 20 egun baliodunetan arkauteakademia.eus webgunean.
2023/01/14 - 12:38
Ia 3.000 pertsona 99 plazatarako lehian asteburu honetan, Gasteizen, Osakidetzaren LEParen bigarren blokean
Probak 09:00etan hasi dira, EHUko Elurreta eraikinean, Gasteizen. Gotzone Sagardui Osasun sailburua bertan izan da.
2023/01/03 - 16:19
Enplegu Departamentuak onartezintzat jo du hautagai bati lan-elkarrizketa batean arropa kentzea eskatzea
Lan Ikuskaritzak ofiziozko ikerketa bat abiarazi du, Meccti. enpresako hautaketa-prozesuan parte hartu zuen emakumeetako batek sare sozialetan argitaratutako bideo bat dela medio. Enpresak barruko arropan geratzea eskatu zien Kuwait Airwayseko hegaldi-azafatetarako hautagaiei.
2023/01/03 - 15:36
Enpresa batek hegazkin laguntzaile izateko hautagaiak azpiko arropan geratzera behartu zituela salatu dute
Madrilen ikerketa bat zabaldu dio lan ikuskaritzak hegazkin laguntzaile izateko kastinga egin zuen enpresa bati. Kastinean azpiko arropa hutsean jarri behar izan zuten, eta askotan hitz gordinak entzun behar izan zituzten gainera. Lan eskaintza Kuwait Airlines konpainiarentzat zen.
2022/12/21 - 14:16
Osakidetzak lan eskaintza publiko berriaren oinarri orokorrak argitaratu ditu
Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 27an argitaratuko dituzte lan eskaintza horren oinarri zehatzak EAEko Aldizkari Ofizialean.
2022/12/17 - 12:38
2.500 pertsona baino gehiagok izena eman dute asteburu honetako Osakidetzaren LEParen probetarako
EHUko Gasteizko kanpusean egingo dira probak. 2018/2019ko Osakidetzaren LEParen bigarren fase horrek 19 kategorietako 217 plaza eskainiko ditu.
2022/12/14 - 14:31
Nafarroako Gobernuak 734 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du
2022ko Lan Eskaintza Publikoan eskainiko diren lanpostuak honela banatuko dira: 204, osasun arlorako; 253, hezkuntzarako; eta 277, gainerako departamentuetarako, Administrazio Nukleoan.
2022/12/03 - 18:25
Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean
Barne Medikuntza eta Psikiatria dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak, 52 eta 28, hurrenez hurren.
2022/12/02 - 19:53
Suhiltzaileek LEP bateratuaren irizpideak salatzeko protesta egin dute
Suhiltzaileek uniformeak erantzi eta azpiko arropan geratu dira. Salatu dutenez, lehen LEP bateratuan polizia-lanpostuetarako irizpideak lehenetsi dira, eta suhiltzaile-lana garatzeko ezagutzak ez dira kontuan hartu.
2022/12/02 - 08:05
Zergatik daude 5.000 lanpostu huts baino gehiago Euskadin langabe kopuru handia izan arren?
Gero eta enpresa gehiagok profil profesionalak aurkitzeko dituzten zailtasunak aztertu ditu EITB Mediak. Euskadik % 8ko langabezia-tasa du. Hala ere, lan eskaintzen % 0,5 ez dira betetzen. Zeintzuk dira arrazoi nagusiak?
2022/11/30 - 13:37
Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, azken LEParen aurka protesta egiteko
Joan den larunbatean egin ziren LEP honetako ezagutza eta gaitasun probak, eta 1.170 pertsona aurkeztu ziren. Hautagaien % 75,5ek ez zuten proga gainditu.
2022/11/29 - 23:25
Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko bitarteko hautagaien % 95ek ez dute azterketa gainditu
ESKk uste du deialdia "irregulartasun juridikoz beteta" egon zela. ELAk zehaztu du behin-behineko suhiltzaile "gehienak" plazarik gabe gera daitezkeela.
2022/11/29 - 10:45
Ba al dago arazorik Euskadin bete gabeko lanpostu hutsekin?
Datu ofizialen arabera, Euskadin % 8,3ko langabezia izan arren, enpresa batzuek arazoak dituzte zenbait lanpostu betetzeko. Azken datuen arabera, 5.238 lanpostu bete gabe daude, INEren arabera.
2022/11/27 - 10:21
Osakidetzaren LEParen bigarren faseko azterketen bigarren eguna gaur, BECen
65.000 hautagai ari dira lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko. Zelarien, mantentze-lanetarako Ofizialen eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialen txanda da gaur.
2022/11/27 - 10:12
Osakidetzaren LEParen bigarren faseako azterketen bigarren eguna gaur, BECen
65.000 hautagai lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko. Zelarien, Mantentze-lanetarako Ofizialen eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialen txanda izango da gaur.
2022/11/26 - 13:35
65.000 hautagai lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko
Larunbat honetan Administrari Laguntzailea eta Erizaintzako laguntzailea kategorien azterketak egin dituzte; igandean, berriz, Zerbitzuetako Langileei egokituko zaie. 2018/2019 LEParen bigarren fase honetan 3.535 plaza guztira eskainiko ditu Osakidetzak.
2022/11/26 - 12:39
Gipuzkoako eta Arabako Aldundiek 114 suhiltzaile plaza eskaini dituzte
Hautagaien % 80 aurkeztu dira gaur Irunen izan diren azterketara. Andres Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak txalotu duenez, hautagaien % 7 emakumezko dira.
2022/11/26 - 10:48
1.477 pertsona daude deituta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suhiltzaileen Lan Eskaintza Publikorako
Horietatik, 1.379 (% 93,36) gizonezkoak dira eta 98 (% 6,64) emakumezkoak. 114 plaza eskaintzen dituzte, 46 Araban eta 68 Gipuzkoan.