lan eskaintzak
2023/07/17 - 12:32
Euskadiko BPGa % 0,5 hazi da eta enplegua % 0,7 2023ko bigarren hiruhilekoan
Eustatek plazaratutako datuen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGaren hazkundea % 1,6koa da eta enpleguarena, berriz, % 1,5ekoa.
2023/07/15 - 12:54
Sagardui: ''Enplegu Publiko eskaintzarik handiena egiten ari gara Osakidetzan''
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak hedabideen aurrean adierazi duenez, gaur hasi diren hautaprobetan 11.000 lanpostutik gora deitu dituzte, hau da, Osakidetzako plantillaren herena.
2023/07/15 - 11:42
Hasi dira Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2021-22-23 Lan Eskaintza Publikoko azterketak
Osasun Sailaren arabera, 11.000 plaza baino gehiago (Osakidetzaren plantillaren herena) egonkortuko dira prozesua amaitutakoan. Helburua behin-behinekotasuna % 8tik beherakoa izatea dela gaineratu dute.
2023/07/09 - 18:14
Langile kualfikatuak trebatu eta erakartzeko programa jarri du abian Alemaniak
Alemania atzeraldian sartu da, eta herrialdearen zahartzearen ondorioz, bere ekoizpen industrialari eusteko profesional kualifikatuak falta ditu. Itoitz Lezeta arrasatearrarekin egon da EITB, Berlinen bizi da eta garabiak gidatzen eta maneiatzen ikasi du Estatuak ordaindutako formakuntzari esker.
2023/07/05 - 20:54
Erretirorako adina 68-72 urte bitarteraino atzeratzea eskatu du Espainiako Enpresarien Zirkuluak
Espainiako egungo pentsioen sistema publikoa ez dela jasangarria esan du Manuel Perez-Sala Enpresarien Zirkuluko presidenteak.
2023/06/26 - 07:00
2018-2019ko LEParen behin-behineko lehenengo emaitzak argitaratuko ditu gaur Osakidetzak
Probetan parte hartu dutenek behin-behineko emaitzak izango dituzte ikusgai Osakidetzako webgunean 12:00etatik aurrera. Horrekin batera, lantokia ere aukeratu ahal izango dute.
2023/06/12 - 15:22
Osakidetzak EPEko azterketen datak aurreratu ditu bost kategoriatan, U23ko hauteskunde orokorrak direla eta
Neurri horrek uztailaren 23an azterketak egiteko izena eman zuten 1.019 pertsonari eragiten die. Nolanahi ere, EPEko gainerako lanbide-kategorietako azterketak egiteko datak, ordutegiak eta lekuak ez dira aldatu.
2023/06/12 - 09:54
Albiste izango dira: Hezkuntzako lan eskaintza, U23rako negoziazioak eta indarkeria matxistaren aurkako ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/12 - 09:08
Ireki dute Hezkuntzako lan eskaintza publikorako izena emateko epea
Bestalde, 2.004 plazetarako probak urriko azken bi asteetan egingo dira, modalitatearen arabera, BECen.
2023/06/09 - 18:32
97 lanpostu betetzeko 4.800 eskaera dituen Administrazio Orokorreko lan eskaintza publikoa hartuko du BECek
Larunbatetik igandera bitartean azterketak egingo dira laborategiko, osasun publikoko eta epidemiologiako, artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko, eta arreta soziolaboraleko plazetarako. Datorren astean, hilaren amaierara arte, beste 17 lan-eskala eta -kategoriatarako probekin jarraituko dute.
2023/05/26 - 22:40
Negu demografikoa ate joka: Enpresek langile kualifikatu gehiago behar dituzte
Enpresak aspalditik ari dira arazoaz ohartarazten. Langile kualifikatuak behar dituzte. 2030erako 80.000 langilek hartuko dute erretiroa. 220.000 lagun beharko dira hutsunea betetzeko.
2023/05/26 - 17:11
Datozen zazpi urteetan 220.000 langile beharko dira Euskadin
Lau pertsonatik batek erretiroa hartuko du 2030erako. Horrek esan nahi du egungo biztanleriarekin ez dela nahikoa izango lanpostuak betetzeko. Hala, Euskadik gutxienez 200.000 langile gehiago beharko ditu hamarkada amaieran.
2023/05/19 - 21:12
Zamudioko ITP Aero enpresak 400 lanpostu berri sortuko ditu aurten
Horrekin batera, enpresak hurrengo 3 urteetan kualifikazio handiko beste 250 lanpostu sortu beharko dituela iragarri du.
2023/05/19 - 13:12
Bularra eman behar duten amek oposizioetan denbora gehiago izateko eskatu dio Arartekoak Hezkuntza Sailari
Nabarmendu duenez, ordenamendu juridikoak eta justizia-auzitegiek "babes berezia ematen diote amatasunari", eta azterketen iraupena luzatzea gomendatu du.
2023/05/10 - 13:02
114 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du Bilboko Udalak
Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez.
2023/05/04 - 14:38
1.191 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean EAEn, eta 1.106 gutxiago Nafarroan
Guztira, 108.001 langabe daude EAEn eta 30.844 Nafarroan. Afiliazioari dagokionez, apirilean 997.243 pertsona zeuden EAEn Gizarte Segurantzan izena emanda, eta 303.769, Nafarroan.
2023/05/02 - 19:41
Osakidetzaren Lan Eskaintza 2023: Kontsultatu hemen non eta noiz izango duzun zure espezialitateko azterketa
Osakidetzak guztira 7.639 plaza eskainiko ditu, 110 lanbide-kategoriatan banatuta.
2023/05/02 - 14:16
Osakidetzako EPErako probak uztailaren 15ean hasiko dira
Gaurdaino Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren historian egin den egonkortze- eta finkatze-prozesurik jendetsuena da: Osakidetzak 7.639 plaza eskaintzen ditu, 110 lanbide-kategoriatan banatuta.
2023/04/24 - 14:09
"Lan-segurtasunik gabe kalitatezko enplegurik ez" dagoela adierazi du Mendiak
Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarra abiatu da gaur Bilbon, eta irekiera-ekitaldian hitz egin du Lan eta Enplegu sailburuak. Langileen segurtasuna "eskubide bat" eta "lehiakortasunerako aukera bat" dela nabarmendu du.
2023/04/05 - 09:48
Enpleguaren Euskal Legearen nondik norakoak
Lanbidek zuzendu eta aldundiek, udalerriek eta erakunde pribatuek osatuko dute "enpleguaren euskal sarea". Jaurlaritzak asmo du legea azaroan onartzea.