1.191 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean EAEn, eta 1.106 gutxiago Nafarroan
1.191 langabe gutxiago zenbatu zituzten apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan, martxoko datuekin alderatuta (% 1,09ko jaitsiera), eta 1.106 gutxiago Nafarroan (% 3,46ko jaitsiera). Guztira, 108.001 langabe daude EAEn eta 30.844 Nafarroan.
Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, urte arteko datuei erreparatuta, 7.553 langabe gutxiago zenbatu dituzte Lanbiden apirilean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (% 6,54ko jaitsiera). Nafarroan, berriz, iazko datuak kontuan hartuta, 2.582 langabe gutxiago (% 7,72ko jaitsiera) zenbatu dituzte Nafarroako enplegu-agentzietan. Halaber, adin-tarte guztietan jaitsi da langabezia, bereziki gazteen artean, eta Nafarroako enplegu agentzietan.
Langabeziak behera egin du berriro EAEko lurralde guztietan, gizonen eta emakumeen artean, adin-tarte guztietan eta sektore guztietan. Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Gipuzkoan 226 langabe gutxiago daude (% 0,79 gutxiago), Bizkaian 654 gutxiago (% 1,07) eta Araban 311 gutxiago (% 1,61). Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, jaitsiera % 8,40koa izan da Gipuzkoan (2.287 gutxiago), % 6,67koa Bizkaian (4.338 gutxiago) eta % 3,19koa Araban (628 gutxiago).
Afiliazio datuei dagokienez, apirilean 997.243 pertsona zeuden EAEn Gizarte Segurantzan izena emanda, martxoan baino 2.588 gehiago. Langabezia datua 2008tik izandako txikiena da eta afiliazioa, ostera, inoizko handiena. Nafarroan ere gora egin du azken hilabetean afiliazio kopuruak, 2.832 gehiago baitira, 303.769ra iritsita.
Espainiako Estatuan, 2.788.370 langabe zeuden erregistratuta apirilean enplegu bulegoetan, martxoan baino 73.890 gutxiago (% 2,58ko jaitsiera). Iazko apiriletik hona jaitsiera % 7,75koa izan da (234.133 langabe gutxiago).
OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du, app-tik kanpo behar bezala ikusteko, jarraitu esteka honi.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen agerraldiaren aurretik, Bingen Zupiria bozeramaileak apirileko langabezia datuen lehen balorazioa egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.