lan eskaintzak
2022/11/21 - 10:33
Gutxieneko altuera kendu eta andrazkoentzako plazen ehunekoa igoko dute Ertzaintza berdinzaleagoa helburu
Emakumeak EAEko polizian sartzea sustatzeko lehen plana aurkeztu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak. Ortzimuga 2026an jarrita, neurriak hartuko dituzte progresiboki andrazkoen presentziak gora egiteko.
2022/11/09 - 13:54
Nafarroako Gobernuak 767 lanpostu deituko ditu Hezkuntzan 2023tik aurrera oposizio eta meritu lehiaketetan
526 lanpostu ezohiko meritu lehiaketen bidez beteko dira, eta gainerakoak (241), oposizio lehiaketa bidez. Guztira, lau deialdi egingo dira. Merezimendu lehiaketako bi deialdiak 2023an egingo dira, eta oposizio lehiaketakoak, 2023-2024 ikasturtean.
2022/10/28 - 14:05
Iñigo Urkulluk beste 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan
Ikasturte honetan, 7.000 lanpostutik gorako Lan Eskaintza Publikoak (LEP) egingo dira, iragarrita zeuden 3.000 lanpostuak ere kontuan hartuta.
2022/10/18 - 14:40
Eusko Jaurlaritzak 2.467 lanpostu finko gehitu dizkio Osakidetzari
Aldi baterako 2.109 plaza egiturazkoak izatera igaroko dira, eta beste 358ek Lehen Arreta indartuko dute. Azken 20 urteetako "handiagotze zabalena" da, Gotzone Sagarduiren hitzetan.
2022/10/18 - 14:17
Osakidetzako plantillari 2.467 lanpostu gehitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak
Osasun zerbitzuko egiturazko plantillaren handitzea iragarri du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, "azken 20 urteotan izandako handiagotze zabalena". Bere hitzetan, Jaurlaritzaren helburua enplegu egonkor eta kalitatezkoari eustea da.
2022/10/17 - 19:05
Nafarroako Gobernuak baso-suhiltzaileen 137 lanpostu finko egiteko deialdiak argitaratu ditu
Foru Gobernuak nabarmendu duenez, 137 plazak baso suteak itzaltzen dituzten suhiltzaileei dagozkie. Horrek esan nahi du lanpostuen % 70 plaza finko bihurtuko direla.
2022/10/06 - 14:06
Arabako Auzitegiak ere Osakidetzako LEParen auzian Darpon ez inputatzea babestu du
Auzia ikertu zuen epaitegiaren erabakiaren kontra egin zuen LAB sindikatuak, eta berak eman du albistearen berri. Salatu duenez, "ezingo da epaitu filtrazioen sare osoa asmatu, planifikatu, antolatu eta gauzatzeko ardura duen muin operatiboa".
2022/10/01 - 13:14
Adimen-desgaitasuna duten 122 pertsona aurkeztu dira Arabako Aldundiaren eskaintza publikora
Zerbitzu orokorreko laguntzaileko 5 lanpostu eskaini dituzte. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat bereziki zuzenduta Foru Aldundiak egindako lehen Lan Eskaintza Publikoa da.
2022/09/30 - 13:46
Hezkuntza Sailak merezimendu bidezko Lan Eskaintza Publikoa deitu du 3.178 lanposturekin
Interesadunek urriaren 3tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Honako hauek hartuko dituzte kontuan: irakasle gisa duten eskarmentua, prestakuntza akademikoa eta aukeratutako espezialitatearen eskaintza publikoren bat gainditua edukitzea.
2022/09/26 - 20:23
LEPeko bigarren faseko azterketen datak plazaratu ditu Osakidetzak
2022ko azaroaren 26a eta 2023ko urtarrilaren 29a bitarte izango dira azterketak. Gehienak Gasteizen egingo dituzte, eta gainerakoak Barakaldoko BECen.
2022/09/17 - 14:00
Hasi dira EAEko Lan Eskaintza Publikorako probak
24.000 hautagai aurkeztu dira asteburuan izango diren EAEko Administrazio Orokorrerako enplegu publikoa finkatzeko probetara. Larunbatean laguntzako langileen eta erizaintzako azterketak egingo dira, eta igandean administrari laguntzaileena eta administrariena.
2022/09/17 - 11:55
24.000 hautagai aurkeztu dira asteburu honetako Lan Eskaintza Publikora
Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak "inflexio-puntu" gisa kalifikatu ditu probak. "Gure administrazioko bitartekotasunaren murrizketan aurrera egiten dugu", adierazi du.
2022/09/16 - 21:56
Jaurlaritzak euskara profil desberdinak proposatu ditu ahozko eta idatzizko gaitasunetan sektore publikoan
Eusko Jaurlaritzak euskararen normalizazioa eta erabilera sektore publikoan arautuko dituen dekretuaren zirriborroa aurkeztu du. Hainbat nobedade dakartza; esaterako, lanpostuaren arabera, maila desberdina eskatu ahalko dute ahozko eta idatzizko gaitasunetan.
2022/08/21 - 20:27
Euskadiko sei lan eskaintzatik bat manufaktura industriatik dator
Manufaktura industria enplegu bulegoetan erregistratutako lan eskaintzen % 15,6 da. Ekainari dagokionez, ia lan eskaintza guztiak jaitsi ziren, eta gora egin duen alor bakarra eraikuntza da.
2022/07/25 - 18:36
Arabak eta Gipuzkoak 114 suhiltzaile plaza eskainiko dituzte
Oposizio-lehiaketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin batera egingo da. LEP hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan poltsan sartuko dira suteen aurkako eta larrialdietako zerbitzuetarako.
2022/07/02 - 12:57
Osakidetzaren 18-2019ko LEP-a: beste 5 kategorien azterketak izango dira asteburu honetan
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/06/24 - 17:48
Arazo ekonomikoen kezkak gora egin du EAEn, eta 2014az geroztik handiena da, Soziometroaren arabera
Ildo beretik, Deustobarometroak agerian utzi du herritarren ia erdiarentzat prezioen gorakada, inflazioa eta bizimoduaren garestitzea direla EAEko arazo larrienak.
2022/06/18 - 15:11
Osakidetzak LEParen lehen azterketak egin ditu, 3.535 plazarekin
38.654 pertsona aurkeztu dira larunbat honetan Gasteizen egindako azterketetara, 2018-2019 LEParen baitan.
2022/06/18 - 14:08
Sagardui: ''Lehen Arreta eta pediatria dira Osakidetzaren lehentasunak''
Osakidetzako 2018-19ko lan eskaintza publikoan plazaratutako 3.535 plaza betetzeko azterketak egiten ari dira, gaur, BECen. Horietatik, 332 familia medikuntzarako izango dira, eta 51, pediatriarako. Osasun sailburuaren arabera, kolektibo horiei "egonkortasuna" eskaintzea da "lehentasuna".