Arabak eta Gipuzkoak 114 suhiltzaile plaza eskainiko dituzte
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak bihar argitaratuko du Arabako eta Gipuzkoako foru aldundietako suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetan sartzeko hautaketa-prozesu berri baterako deialdia. Araban 46 lanpostu eskainiko dira, eta Gipuzkoan, 68.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehen aldia da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskadiko hainbat erakundetan suhiltzaile plazak betetzeko oposizio-lehiaketa bateratua egiten duena, eta, gainera, gehiago ere izan daitezke eskainiko diren lanpostuak, parte hartzen duten erakundeek hala erabakitzen badute.
Izena emateko epea irailaren 7an irekiko da. Lanpostu bat lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro adina ez izatea; C + E gidabaimena izatea puntu guztiekin, eta hizkuntza eskakizunarekin eta hezkuntza titulazioarekin lotutako baldintzak betetzea (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua, Eskola graduatua, edo Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo titulazio baliokidea).
Gainera, izangaiek ezingo dute osasun bazterketen taulan jasotzen diren gaixotasunetako bat ere izan.
Hiru motatako probak gainditu beharko dituzte: ezagutza probak (test motako 2 ariketa), psikoteknikoak (arrazoitzeko gaitasunak, gaitasun mekanikoak, espazialak, hitzezkoak eta nortasuna ebaluatzekoak) eta gaitasun fisikokoak. Denak izango dira nahitaezkoak eta baztertzaileak.
LEP hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten horiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan poltsan sartuko dira, deialdia osatzen duten erakundeetako suteak prebenitzeko eta itzaltzeko euskal zerbitzuetan lanpostu hutsak eta ordezkapenak betetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan