Lan gatazkak
2025/01/31 - 18:30
Langileen aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak egiteko eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari
Hezkuntza publikoko sukaldeko eta garbiketako langileen grebaren bigarren egunak atzokoaren antzeko jarraipena izan du gaur: % 70etik gorakoa, sindikatuen arabera, eta % 30,3koa, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.
2025/01/31 - 14:37
Hezkuntzako sukaldariak eta garbitzaileak kalera bueltatu dira, hobekuntzak eta hitzarmena berritzea eskatzeko
Hezkuntzako sukaldari eta garbitzaileen % 70ek egin dute lanuztea bigarren greba egunean, sindikatuen esanetan, eta % 30,3k, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
2025/01/30 - 20:48
Balenciaga ontziolako enpresa-batzordeak ''akordio bat errazteko'' eskaera egin du Zumaiako udaletxean
Balenciaga ontziolako enpresa-batzordeko kideek Zumaiako Udaleko osoko bilkuran hitz egin dute arratsaldean. Langileen ordezkariek babesa eskatu diete Udala osatzen duten alderdiei.
2025/01/30 - 19:14
Hezkuntzako sukaldari eta garbitzailek "behingoz" euren eskaerei erantzuteko eskatu diote Sailari
Sindikatuen arabera % 70ekoa izan da jarraipeana. ELA, LAB eta CCOOren arabera, hainbat eskolatako sukaldetan % 100ekoa izan da eta garbitzaileen artean ere babes zabala espero dute. Eusko Jaurlaritzaren arabera % 33,5ekoa izan da jarraipena.
2025/01/30 - 15:05
Arabako Aldundiak adierazi du EAEko hainbat inbertsorek Guardian erosteko interesa dutela
Balizko inbertsoreek Laudioko labearen itzaltze kontrolatua babesten dutela berretsi dute Foru Aldundiak eta EAJk. Laudioko alkateak, ordea, salatu du informazio falta dagoela.
2025/01/29 - 22:25
Jantokietako eta garbiketako greban "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" salatu dituzte ELAk, LABek eta CCOOk
Sindikatuek ziurtatu dutenez, "oztopoak oztopo", jarraipen "oso zabala" espero dute ostegun eta ostiral honetan, eskura dituzten datuen arabera.
2025/01/29 - 07:54
Albiste izango dira: Guardianeko labearen itzaltzea, Osasun Itunaren Mahaia eta lehendakaria Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/28 - 08:48
Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/27 - 19:57
Aseguru-etxeak abusuzko igoerak aplikatzen ari direla salatu du taxien sektoreak
Kasu batzuetan, urtetik urtera, % 70 baino gehiagoko kuota igoerak sufritzen ari direla esan dute, eta taxi gidari askok zailtasun handiak dituzte gorakadari aurre egin ahal izateko. Mobilizazioak eta lanuzteak deitu dituzte asteazkenerako.
2025/01/27 - 14:58
Guardianeko langileek mobilizazioak egingo dituzte, lantegia itxi ez dezaten
Goizeko txandako langileek aho batez erabaki dute ostegunean grebari ekitea. Gainera, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, labea itzaltzeko lanak oztopatzeko asmoz. Bestalde, itzaltzea behin-behinean gelditzeko kautelazko neurriak eskatu dizkio ELAk EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari.
2025/01/27 - 13:01
Labea "modu jakin batean" itzali ezean eraikina kolapsatzeko arriskuaz ohartarazi du Guardianen batzordeak
Astelehen honetan erabakiko dute langileek greba mugagabea hasi edo ez. Goizean zuzendaritzarekin bildu ondoren bi batzar egingo dituzte. Asteartean, Eusko Jaurlaritza enpresaren zuzendaritzarekin bilduko da.
2025/01/27 - 12:38
Guardianeko langileek asanblada egin dute, greba mugagabea hasi edo ez erabakitzeko
Hilaren 30etik aurrera greba mugagabea deitzeko aukera planteatu diete langileen ordezkariek langileei. Horrez gain, elkarretaratzea deitu dute lantegiaren sarreran hilaren 29rako.
2025/01/27 - 08:56
Albiste izango dira: Eguraldia, aste erabakigarria Guardia Glassen eta 80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/26 - 20:07
Eusko Jaurlaritza "harrituta eta haserre", Guardianeko labea lehenago itxiko dutelako
Astearterako deitutako bi aldeen arteko "bilera egin aurretik, lantegiaren jardueraren etorkizuna hipotekatu dezakeen erabakirik ez hartzeko" eskatu dio Jaurlaritzak enpresari. Langileek astelehen honetan erabakiko dute greba mugagabea hasi edo ez.
2025/01/25 - 14:07
Uberreko 20 bat ibilgailu gurpilak zulatuta agertu dira
Abenduaren 11z geroztik greba deituta dauka ELAk, soldata-igoerak eskatzeko, eta otsailaren 28ra arte luzatu du orain. Greba mugagabea izan daitekeela ohartarazi du sindikatuak.
2025/01/24 - 17:04
Guardianeko langileek datorren astelehenean erabakiko dute greba mugagabea hasiko duten ala ez
Asteleheneko bileran, langileei jakinaraziko zaie "zer egin daitekeen Guardianen plana gelditzeko". Aukeren artean, lanuzteak proposatuko dituzte, "multinazionalaren erabakiarekin bat ez datozela erakusteko".
2025/01/22 - 18:14
ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuen afiliatuek Segurtasun Sailarekin lortutako akordioa bozkatuko dute
ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek babestu dute akordioa, hau da, ordezkarien hiru laurden dituzten sindikatuek. Orain akordioa sindikatu horietako afiliatuek bozkatu beharko dute.
2025/01/22 - 17:07
Bingen Zupiria: ''Aurreko urteetan izan diren elkarrizketen emaitza da gaur lortutako akordioa''
Segutasun sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek gaur erdietsi duten akordioaren helburua "Euskadi gero eta herri seguruagoa izatea eta herritarrak gero eta seguruago senti daitezen" da.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/22 - 06:00
12 lanuzterekin abiatuko dute irakasleek hezkuntza publikoko greba
Guztira 30.000 irakasle daude grebara deituta, eta Bilboko kaleetan zehar manifestazio nagusia egingo dute 11:30etik aurrera.