Lan gatazkak
ELAk helegitea jarriko die Gasteizko lorezainei ezarritako gutxieneko zerbitzuei
Sindikatu abertzalearen ustez, "justifikaziorik gabekoak" dira eta "grebarako eskubidea urratzen dute". ELAk salatu duenez, "orain funtsezkotzat jotzen da baldintza prekarioak dituen lan bat".
Eusko Jaurlaritzak "ezohiko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkio Gasteizko lorezainen grebari
Horiek finkatzerakoan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak Gasteizko Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen bi txosten hartu ditu kontuan, "berdegune batzuen eta hiri-bide batzuen egungo egoeraren arriskuaz ohartarazten dutenak".
BSHren Ezkirotzeko enpresa-batzordeak lantegiaren itxiera saihesteko eskatu dio Europako Batzordeari
PSOEko, Sumarreko, EH Bilduko eta EAJko eurodiputatuek lagunduta, beharginen ordezkariak Bruselako agintariekin bildu dira.
BSHko langileek Ezkirotzeko plantaren atarian protesta egin dute eta sarrera eragotzi diote zuzendariari
BSHk atzo iragarri zuen Ezkirozko lantegia itxi egingo duela. Datorren astean hasiko dira bertako 655 langileak kaleratzen. Gaur enpresaren atarian elkarretaratzea egin dute eta tentsio uneak bizi izan dira.