LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarretaratzea egingo dute ostegunean Gasteizko Mercedesen, bederatzi orduko lanaldien aurka

Enpresak bederatzi orduko bi lanaldi ezarri zituen martxoan. CCOOk salatu duenez, eredu horrek "kontziliazioa eta atsedena erabat bazter uzten ditu".

MERCEDES BENZ VITORIA GASTEIZ EFE

Elkarretaratzea 11:00etan izango da, fabrikako ate nagusian. Argazkia: EITB

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko langileen batzordeak elkarretaratzea egingo du ostegun honetan, bederatzi orduko lanaldiaren eta aldi baterako kontratuak azpikontrataten bidez bideratzeko enpresak hartu duen erabakiaren aurka.

Elkarretaratzea 11:00etan hasiko da, Gasteizko fabrikako ate nagusiaren aurrean.

Martxoan bederatzi orduko bi txanda ezarri zituzten Mercedesen Gasteizko lantegian, ohikoak diren hiru txanden ordez.

CCOO sindikatuak babesa eman dio deialdiari eta nabarmendu du Arabako hiriburuko fabrikan ez direla “inoiz hilean 196 ordu lan egin, atsedenik gabe”.

Era berean, jakinarazi du enpresarekin akordioetara iristen saiatu dela; alde batetik, Mercedes Benzen kontratua izango duten 400 langile baino gehiago hartu daitezen 2025ean, eta bestetik, langileentzako atsedeneko konpentsazioa lortzeko, "hitzarmenean jasotakoak baino baldintza askoz hobeetan".

CCOOk ez du onartu lan eredu hori baldintza horietan aplikatzea. Adierazi du "gai garrantzitsuak alde batera” uzten dituela, hala nola “kontziliazioa eta langileen atsedena".

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X