Gasteizko lorezainak berriro bilduko dira enpresarekin, gatazka desblokeatzeko beste saiakera batean
Azken orduko mugimendua ELA sindikatuak eskatuta egingo da. Atzo, sindikatuak proposamen berri bat aurkeztu zien oinarriei, eta bozketan ontzat eman zuten. Abuztuko oporraldiaren aurretik bideratu nahi dute egoera.
Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutela lau hilabete igaro direnean, lan-gatazka bideratzeko beste ahalegin bat egingo da gaur. Langileen ordezkariak eta Enviser enpresaren arduradunak berriro bilduko dira 11:00etan, Precoren (lan-gatazkak konpontzeko Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzua) egoitzan, ELA sindikatuak eskatuta.
Atzo arratsaldean, ELAk afiliatuak deitu zituen, proposamen berri bat aurkeztu eta bozkatzeko. Boto bakarraren aldearekin bada ere, proposamenaren alde egin zuten langileek. Oraingoz ez dute atzo bozkatutako proposamenaren edukia zabaldu.
Agertoki horrekin, eta abuztuko oporraldiaren aurretik korapiloa askatzeko asmoz, berriro elkartuko dira sindikatuak eta Enviserren ordezkariak.
ELAk gehiengoa du langileen batzordean. Gaurko bilerara LABen eta ESKren kideak ere joatekoak dira.
Jaurlaritzarekin, kritiko
Uztailaren 26an, lau hilabete bete ziren Gasteizko lorezaintzako langileek, Enviser enpresak azpikontratatuta, lan-hitzarmen propioa izatea eskatzeko greba mugagabea hasi zutenetik. Martxoaren 26an hasi zen protesta, ELA, ESK eta LAB sindikatuek deituta, baina azken asteetan ez da aurrerapen nabarmenik izan.
Duela hiru astetik hona ez da harreman zuzenik izan langileen batzordearen eta Enviserren artean, nahiz eta langileek elkarrizketari berrekiteko ahaleginak egin, egin dituzten. ELA sindikatuak nagusiki kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren zeregina, gatazkan bitartekaritza eraginkorrik ez egitea leporatu baitio.
Eztabaidaren muina kolektiboaren soldata-maila baxua da; langileen ordainsariak lanbidearteko gutxieneko soldatatik oso gertu daude. Sindikatuek Enviserri egotzi diote ardura nagusia, eta, era berean, azpimarratu dute Gasteizko Udalak erantzukizuna duela, eta irtenbidea bilatu beharko lukeela, hark kontratatu baitzuen enpresa hori parkeak eta lorategiak zaintzeko.
Grebaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak "aparteko" gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen, Udalak eskatu ondoren. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arabera, helburua herritarren segurtasuna bermatzea da, sute-arriskuez eta trafikoan ikuspen-arazoez ohartarazten omen duten txosten tekniko batzuetan oinarrituta.
Hala ere, langileek neurri hori errefusatu dute, eta azpimarratu dute beren jarduera ezin dela funtsezkotzat jo. Horrenbestez, grebarekiko konpromisoa berretsi dute, benetan aurrera egitea lortu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.