Lau hilabete bete ditu Gasteizko lorezainen grebak, negoziazioan aurrerapausorik gabe
Zerbitzuko langileek manifestazioa egingo dute berriro astelehen honetan, elkarrizketarik eza salatzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko.
Larunbat honetan, uztailaren 26an, lau hilabete bete dira Gasteizko lorezaintzako langileek, Enviser enpresak azpikontratatuta, lan-hitzarmen propio bat defendatzeko greba mugagabea hasi zutenetik. Martxoaren 26an hasi zen protesta, ELA, ESK eta LAB sindikatuek deituta, baina azken asteetan ez da aurrerapen nabarmenik izan.
Duela hiru astetik hona ez da harreman zuzenik izan enpresa-batzordearen eta Enviserren artean, nahiz eta langileek berriro elkarrizketari ekiteko ahaleginak egin dituzten. ELA sindikatuak bereziki kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren zeregina, gatazkan bitartekaritza eraginkorrik ez egitea leporatu baitio.
Eztabaidaren muina kolektiboaren soldata-maila baxua da, eta haren ordainsariak lanbide arteko gutxieneko soldatatik oso gertu daude. Sindikatuek Enviserri egotzi diote ardura nagusia, eta, era berean, azpimarratu dute Gasteizko Udalak erantzukizuna duela irtenbide bat bilatzeko, enpresa hori kontratatu baitzuen parkeak eta lorategiak mantentzeko.
Grebaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak "aparteko" gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen, Udalak eskaera egin ondoren. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arabera, helburua herritarren segurtasuna bermatzeada, sute-arriskuez eta trafikoan ikuspen-arazoez ohartarazten omen duten txosten tekniko batzuetan oinarrituta.
Hala ere, langileek neurri hori errefusatu dute, eta azpimarratu dute beren jarduera ezin dela funtsezkotzat jo. Horrenbestez, grebarekiko konpromisoa berretsi dute, benetako aurrerapenak lortu arte.
Datorren astelehenean, uztaialaren 28an, lorezainak Gasteizko kaleetan manifestatuko dira berriro, enpresari erantzukizuna eta akordiorako borondatea eskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.