Lan istripuak
2021/07/02 - 20:22
Eraikuntzako langile bat hil da Durangon laugarren solairu batetik erorita
22 urteko langilea, Bizkaiko udalerrian altxatzen ari diren eraikin batetik amildu eta bertan hil da.
2021/06/25 - 15:04
Urumea ibaira erori den Ertzaintzaren patruila-autoa atera dute
Erreskate taldeek Urumea ibaitik atera duten patruila-autoan bi ertzain zihoazen istripuaren unean. Bat onik erreskatatu dute, baina bestea bertan hil da.
2021/06/22 - 10:22
Izar ontziola zigortu dute amiantoarekin lan egin zuen behargin baten heriotzagatik
Alargunak 2019an errekargua eskatu zuen segurtasun-neurriak ez betetzeagatik, eta, haren eskaera onartuta, enpresak % 50eko errekargua ordaindu beharko dio alarguntasun-prestazioan.
2021/06/11 - 20:37
Amiantoagatik hil zen langile baten familia indemnizatzera zigortu dituzte bi enpresa
Fundiciones Amboto eta Foseco Española konpainiek 130.000 euro inguruko kalte-ordaina ordaindu beharko dute. Behargina 24 urtez egon zen amiantoarekin lanean.
2021/06/11 - 18:05
Langile bat hil da ondoezak jota, Loiun
LABek salatu du "larria" dela traumatikoak ez diren heriotzen gorakada, eta horren atzean "bizitzeko eta lan egiteko baldintza txarrak" daudela.
2021/06/10 - 19:07
Langile bat hil da Orozkon izandako lan istripu batean
Ezbeharra asteazkenean gertatu zen Orozkoko PB gasolindegian, baina 47 langilea gaur hil da, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
2021/06/09 - 17:10
Langile bat hil da Jaurlaritzaren egoitza nagusian eskailera batetik erorita
Ezbeharra atzo, asteartea, gertatu zen, Gasteizen. Gizona larri zauritu zen eta ospitalera eraman zuten. Ordu batzuren buruan, hil egin dela baieztatu dute.
2021/06/05 - 22:36
Lau kontenedore kamioi baten gainera erori dira Las Palmaseko portuan
Kamioilariak eskapada ederra egin du. Bat-batean lau kontenedore kamioi gainera erori dira.
2021/05/29 - 19:29
% 11,5 hazi dira lan istripuak EAEn apirilera arte
Zerbitzuen sektorean gertatu dira istripu gehien (5.692)eta Industrian (3.280), Eraikuntzan (1.241) nahiz Nekazaritza, Abeltzantza eta Arrantzan ondoren (181 baja).
2021/05/28 - 15:23
32 urteko gizonezko bat hil da Iruñean auto batek harrapatuta
Zorigaiztoko gertaera Baiona etorbidean jazo da gauerdian, oinezko bat semaforoz erregulatuko zebra-bide bat zehartzen ari zenean. Gidariak ihes egin du, baina handik gutxira atxilotu dute.
2021/05/26 - 01:21
Bi langile aurretik eraman ditu luizi batek AHTren obretan, Donostian
EH Bilduk salatu du Euskal Trenbide Sareak lan-istripua ezkutatu duela, eta Eneko Goia alkatearen eta Iñaki Arriola sailburuaren agerraldiak eskatu ditu, gertakariari buruzko azalpenak eman ditzaten.
2021/05/22 - 23:13
Familiei elkartasuna adierazteko eta eranzukizun eske ehunka lagun, Zallan
Zaldibar Argitu plataformaren hitzetan, "Zaldibarko zabortegiaren hondamendia ez zen gertatu behar", eta "saihestea posible zen". Horregatik, erantzukizun politikoak "garbitzea" eskatu du.
2021/05/22 - 22:49
Manifestazio batek erantzukizun politikoak "garbitzea" eskatu du berriro Zallan
Zaldibar Argitu plataformak kritikatu duenez, "ez dute inongo gogoeta, erabaki edo norabide aldaketarik egin zaborren kudeaketan".
2021/05/20 - 23:40
"Ez dugu lorerik eramango zabortegira, Joaquin gugan dago"
Zaldibarren desagertutako langilearen omenezko hileta-elizkizunaren ostean, familiak eskerrak eman dizkie 15 hilabeteko bilaketa-lanetan babesa helarazi dieten guztiei.
2021/05/20 - 23:14
Joaquín Beltranen familiak jasotako babes guztia eskertu du
Joaquinen aldeko hileta erlijiosoaren ostean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta familiaren bozeramaileak eskerrak eman dizkie jasotako babes guztiagatik.
2021/05/20 - 22:45
Joaquin Beltrani azken agurra, Zallan
Gorpurik gabe, Zaldibarko zabortegian bilaketa lanak betirako etenda, familia, lagun eta herritarrek omendu dute Joaquin Beltran.
2021/05/15 - 11:50
Jokin Bergara: "Joaquin Beltran erabaki zehatz batzuengatik dago zabor azpian"
Jokin Bergara "Zaldibar Argitu" plataformako kideak Eusko Jaurlaritzaren azken erabakia gaitzetsi, eta zaborraren kudeaketa publikoa izan behar dela aldarrikatu du Goiz Kronikan.
2021/05/15 - 01:09
Joaquin Beltran gogoratuta, ardurak argitzeko eskatu dute Zallako bizilagunek
Zaldibarko zabortegian bilaketa-lanak Beltranen gorpua topatu gabe amaitutzat eman ostean, mobilizazioak izan dira Zallan, Zaldibarren, Ermuan, Eibarren eta Elgetan.
2021/05/14 - 23:04
Egun gogorra Joaquin Beltranen familiarentzat
Hamabost hilabete hauetan Joaquin Beltranen familiak zabortegia ez zigilatzeko aldarrikapena egin du. Azkenean, bere gorpua ez da agertu Zaldibarreko zabortegian eta ez da gehiago bilatuko.
2021/05/14 - 22:27
Nahia Sololuze: 'Laurak esaten zuen ez zuela loreak zabortegi batera eraman nahi'
Oraindik ez die Joaquin Beltranen senitartekoei deitu albistea barneratu arte lasai egon daitezen, baina Sololuze familiaren elkartasuna adierazi nahi izan die.