Bi langile aurretik eraman ditu luizi batek AHTren obretan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan, Donostian, gertatu den lan-istripu bat ezkutatu duela salatu du gaur EH Bilduk.
Ezbeharra joan den larunbat gauean jazo zen, Martutene eta Astigarraga arteko trenbidean egiten ari diren lanetan, oraindik istripu horri buruzko jakinarazpen ofizialik ez badago ere.
Argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, lanak begiratzen ari ziren bi langile aurretik eraman zituen ezustean gertatu zen luizi batek, Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikusi daitekeenez.
Koalizio soberanistak ohar bidez gaur jakinarazi duenez, "lan-istripuan Construcciones Mariezcurrena konpainiako bi goi-kargudun zauritu ziren, baina haien egoera ez omen da larria".
EH Bilduk gogora ekarri du astelehenean Ernesto Martinez Cabredo Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia Donostiako udaletxean egon zela, metroaren lanetan antzeman duten azken zuloari buruzko informazioa emateko, baina, hala ere, ez zuela larunbatean izandako lan-istripuaren berri eman.
"Onartezina da Donostian egiten ari den obra guztietan gertatzen diren gorabehera guztiak nahita ezkutatzeko ETSk hartu duen erabakia, bai metro-pasantearen obretan, bai AHTren obretan", salatu du.
"Halaber, gogoratu behar da Construcciones Mariezcurrena metroaren aurreko fasea egiten ari zen aldi baterako enpresen elkarteko kidea dela, eta Easo-Mirakontxa zatiaren kudeaketa txarrean inplikatua dagoela", erantsi du.
Gauzak horrela, EH Bilduk premiazko interpelazioa erregistratu du Eneko Goia alkateak gertakari honi buruzko azalpenak eman ditzan datorren osteguneko osoko bilkuran.
Horrez gain, koalizio soberanistak Iñaki Arriola Garraio sailburuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, besteak beste, istripuaren arrazoiak, zauritutako beharginen egoera zein den eta aurrez hartutako segurtasun-neurriak zeintzuk izan ziren argitu dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Mercedesek Gasteizen duen lantegia aro elektrikoan sartu da VLE modeloarekin
Alemaniako konpainiak Arabako faktoria aukeratu du bere ibilgailu elektriko berriaren munduko ekoizpena hasteko. Enpresaren etorkizun industrialerako giltzarritzat jo du eredu hori.
SpaceX burtsan kotizatzen hasiko da gaur, inoizko burtsa-irteerarik handienean
Elon Musken enpresa aeroespazialak ostiral honetan egingo du debuta Nasdaq indizean, SPCX etiketarekin eta titulu bakoitzeko 135 dolarreko prezioarekin. 555,6 milioi akzioko eskaintza publikoarekin 75.000 milioi dolar erakarriko ditu, eta inoizko merkaturatze handiena izango da.
Tubacexek aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko du Araban, Ormuzko itxieraren ondorioengatik
Enpresak asteartean jakinaraziko die sindikatuei noiz hasiko den eta zenbat iraungo duen erregulazioak.
Euskadin eta Nafarroan egonkor jarraitzen du inflazioak, prezioen igoera arina egon den arren
Maiatzean, % 0,2 hazi da KPIa Euskadin eta % 0,1 Nafarroan, eta urte arteko tasa % 3,2an mantendu da bi erkidegoetan, INEk ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Errenteria, Etxebizitzaren Premiazko Neurriei buruzko Lege berriari heldu dion lehen herria
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak pozik hartu du Gipuzkoako Udalaren erabakia, eta nabarmendu du EH Bildu legea "kontrarreforma" gisa izendatzetik udalerriko proiektu nagusietako bat garatzeko erabiltzera igaro dela.
Ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 77-78 egunera igo da medikuen grebaren ondorioz, Osakidetzaren arabera
Medikuek aurtengo 5. greba asteari ekingo diote datorren astean, ekainaren 15etik 19ra. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortzeko ahaleginean jarraituko du, baina argi utzi du Estatutu Markoak bere horretan jarraitzen duen bitartean medikuek grebari eutsiko diotela.
Tubos Reunidosek ez du eskaintza formalik oraingoz
Hala jakinarazi diote erakundeetako ordezkariek Enpresa Batzordeari ostegun honetan egindako bileran.
Nafarroako medikuek greba mugagabea deitu dute arratsaldeetarako, uztailaren 1etik aurrera
Nafarroako Medikuen Sindikatuak "zentzugabetzat" jo du Osasun Departamentuaren eskaintza, eta greba hori Estatuan erabakitzen diren mobilizazioei gehituko zaiela adierazi du.
Voloteak erregaiaren prezioa garestitzeagatik jarritako errekargua kendu du, FACUAren salaketaren ostean
14 eurorainoko gainordain hori ordaindu behar izan duten erabiltzaileei airelineari gainkostua itzultzea eskatzeko eskatu die FACUAk. Bitartean, Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Ministerioak ikerketa bat abiatu du ia hiru hilabete indarrean egon den neurriagatik.
Europako Banku Zentralak interes-tasak 0,25 puntu igo ditu eta ia hiru urteko diru-politika egonkorrari amaiera eman dio
Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak maiatzeko inflazioaren gorakadari erantzun dio, % 3,2ra igo baita, energiak bultzatuta, eta interes-tasak % 2,25ean utzi ditu.