Lanbide
2019/06/06 - 00:50
Euskal Lanbide Heziketa eredu, 4. industria iraultzaren Kongresuan
Nazioartean eredutzat hartu izan da behien eta berriz gure Lanbide Heziketa, eta hala azpimarratzen ari dira gaur Donostian hasi den nazioarteko Lanbide Heziketako Kongresuan.
2019/04/02 - 12:15
2.057 langabe gutxiago martxoan, Hego Euskal Herrian
Otsailean baino 1.911 langabe gutxiago zenbatu zituzten martxoan, EAEn; hots, % 1,59. Nafarroan, berriz, 146 langabe gutxiago (% 0,43).
2019/02/06 - 13:30
Bost pertsona atxilotu dituzte Bizkaian Lanbideri 40.000 euroko iruzurra egiteagatik
Ikerketak zabalik dirau, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea eta ebatzitako diru kopurua handiagoa izatea.
2019/02/04 - 21:33
Auto batek su hartu du Bermeon, Mekanikako ikasle batzuk praktikak egiten ari zirela
Lanbide Heziketako udal ikastetxean gertatu da, eta gazte bat erredurekin dago Gurutzetako ospitalean.
2018/11/23 - 21:56
Lanbidek hatz marka digitala bulego guztietan ezarriko du 2019ko martxotik aurrera
Dagoeneko hamar bulegotan erabiltzaile eta langileak identifikatzeko erabiltzen ari direla gogorarazi du Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak.
2018/11/08 - 14:12
495 lanpostu sortzea adostu dute Bilboko eta Gasteizko Udalek Jaurlaritzarekin
Arabako hiriburuan 408 lanpostu sortuko dituzte, langabezian dauden gazteak kontratatzeko asmoz. Bilbon, berriz, 87 enplegu sortzea hitzartu dute.
2018/10/25 - 11:21
9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian
Langabezia tasa % 9,42koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,65ekoa, berriz, Nafarroan. 2008tik lehen aldiz, langabezia tasa % 15etik jaitsi da Estatu espainiarrean.
2018/07/02 - 19:11
Igeltseroak, iturginak eta margolariak falta dira Euskadin
Eraikuntzaren krisiak beste aukera batzuk jorratzera bideratu zuen jendea eta orain sektore hori indartu denean esku lana falta da.
2018/06/26 - 13:47
Atxilotu bat, Britainia Handian bizi eta Bilbon laguntza publikoak kobratzea egotzita
Identitate faltsu baten bitartez, atxilotuak, 2011tik, 52.426 euro kobratu izan lituzke Lanbidetik.
2018/05/21 - 16:49
Lanbideko antolakuntza eredu berria geldiaraztea eskatu dute sindikatuek
Eredu berriaren 'inposaketa' baztertzeaz gain, negoziazioak 'hutsetik hastea' aldarrikatu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
2018/05/11 - 19:29
Arkitektura ikasleak eta Lanbide Heziketako ikasleak, elkarrekin ikasten
Donostiako Arkitektura Eskolaren eta Lasarteko Eagi Lanbide Heziketa zentroaren lankidetzari esker, arkitekturako ikasleak igeltsero lanetan ibili dira.
2018/05/10 - 14:00
Grebak % 65eko jarraipena izan du sindikatuen hitzetan; % 36koa Lanbideren arabera
Eusko Jaurlaritzaren ahotan, Lanbideko bulego gehienek, 43tik 41ek, ateak zabaldu dituzte. Hala ere, “lehen orduetan” Aguraingo eta Basauri Uribarriko bulegoak itxita egon direla onartu du.
2018/05/04 - 20:57
3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Hego Euskal Herrian
EAEn 2.260 pertsona gutxiago daude lan bila, eta 1.391 gutxiago Nafarroan, martxoko datuekin alderatuta.
2018/04/24 - 14:39
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Lanbiden, maiatzak 10erako
Erakundeek arretarako eredu berriaren aplikazioa bertan behera utzi eta "benetako negoziazio prozesua" abiaraztea eskatu dute. Apirilak 27an bilkurak egingo dituzte lan zentroetan.
2018/04/10 - 13:06
Bikote bat atxilotu dute Bilbon Lanbideri 78.100 euroko iruzurra egiteagatik
Gizonak 70.000 euro jaso zituen bidegabe 10 urtez; bikotekideak, berriz, 8.000 euro baino gehiago kobratu zituen urtebetez.
2018/03/02 - 10:35
1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte otsailean EAEn eta Nafarroan
Nafarroan jaitsi da gehien ( % 11,38). 'Azken 10 urteotako bigarren otsailik onena' izan da 2018koa, Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuaren hitzetan.
2018/02/16 - 18:27
Lanbidek hatz marka bidezko identifikazioa ezarriko du apirilean hamar bulegotan
Neurriak pertsona guztiei eragingo die, "edonon jaio direla ere", eta zerbitzuaren kontrola areagotzeko eta izapideak bizkortzeko ezarriko dute.
2018/01/10 - 17:43
Langabeen 426 euroko diru-laguntza erkidegoen esku utzi du Auzitegi Konstituzionalak
Honenbestez, Eusko Jaurlaritzari arrazoia eman dio Auzitegiak, arauak erkidegoen eskumenak urratzen zituelako. EAEko Exekutiboak errege-dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu zuen.
2017/12/16 - 15:09
Pakistandar guztien espedienteak banan-banan ikertuko ditu Lanbidek
Hauxe atzoko polizia-operazioaren ostean Lanbidek hartutako neurrietako bat. Lanbide akusazio gisa agertu da auzi honetan.
2017/12/15 - 21:41
Zishan Tariq: 'Pakistandar guztion izen ona zikintzen dute iruzur hauek '
Zishan Tariqek 24 urte ditu eta 12 urte zituela iritsi zen Antzuolara. Bergaran egiten du lan eta ez du sekula Lanbiden edo beste inon diru laguntzarik eskatu. Minduta sentitzen dela esan digu.