1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte otsailean EAEn eta Nafarroan
2018ko otsailean behera egin du langabeziak, zehazki, 1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Lanbidek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE, gaztelaniaz) jakinarazi dutenez.
Guztira, 163.323 pertsona daude langabezian Hego Euskal Herrian. Datuak behera egin du aurreko hilabetearekin, zein 2017ko otsailarekin alderatuta. Iazko otsailean baino 16.620 langabe gutxiago daude orain.
Otsailean zenbatutako langabe guztien artean, 70.187 gizonezkoak ziren, eta 93.136, emakumezkoak. Bi taldeetan egin du behera langabeziak, baina emakumeen artean jaitsieraren erritmoa motelagoa da.
Lurraldeka, Nafarroan jaitsi da gehienen (portzentajeari erreparatuta): 36.088 pertsonak topatu dute lana (% 11,38 egin du behera langabeziak). Urtarrileko datuekin alderatuta, langabezia gehien jaitsi den bigarren lurraldea Araba da (434 langabe gutxiago, eta % 2,07ko beherakada), Gipuzkoa da hirugarren (380 langabe gutxiago eta % 1,12ko jaitsiera) eta Bizkaia, azkena (277 langabe gutxiago, % 0,38).
Jarduera sektoreei dagokienez, zerbitzu alorrean izandako beherakada da aipagarria (1.131 langabe gutxiago). Industrian ere jaitsi da langabe kopurua (426), baita eraikuntzan ere (187).
Estatuan ere behera egin du Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden kopuruak. Aurreko hilabetearekin alderatuta, 6.280 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Guztira, 3.470.248 pertsona daude lan barik Espainiako Estatuan, 2009ko urtarriletik zenbatutako txikiena.
Erreakzioak
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez, "otsaila, tradizioan trantsizioko hilabetea, Gabonetako kanpainetako eta merkealdiko saltokietako eta ostalaritzako kanpainen ondoren" eta ez da enpleguarentzat hilabete ona izaten Euskadin. Beraz, langabe kopuruak behera egin izanak —termino erlatiboetan, % 0,85— esan nahi du "azken 10 urteotako bigarren otsailik onena" izan dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasaitasunez eta normaltasunez" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta bere irtenbide teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.