Langabezia
2020/03/30 - 15:43
Koronabirusak ekonomia gogor joko duela uste dute euskal herritarrek
Herritarrak kezkatuta ageri dira gaixotasunaren aurrean eta hamarretik bederatzik etxean garbitasun-neurri osagarriak hartu dituzte. % 91ren iritziz, konfinamendua eraginkorra izango da.
2020/03/28 - 15:16
Zer egin aldi baterako lan erregulazio espediente baten aurrean?
Koronabirusa ez zabaltzeko hartutako neurri bereziek aldi baterako lan erregulazio espedienteak ugaritzea ekarri du. Milaka konta daitezke. Kezka eta hainbat galdera hedatu dira langileen artean.
2020/03/27 - 18:24
130.000 langile baino gehiago daude lan-erregulazioan Euskal Herrian
Alarma egoera ezarri zutenetik, egunez egun hazi da aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu duten enpresen kopurua.
2020/03/27 - 17:17
Lan-erregulazioaren eraginpean dauden langileei iruzur egiten saiatu dira
Langabezia-prestazioa kobratzeko kontu korrontearen zenbakia bidaltzeko esanez mezuak jasotzen ari dira mugikorrean. Alabaina, beharginak ez du inolako tramiterik egin behar diru-laguntza jasotzeko.
2020/03/27 - 11:29
Lanbideren webguneak galdetegi elektronikoa sortu du eskaera berriei erantzuteko
Lan eskaerei eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eskaerei erantzuteko balioko du. Gainera, apirilaren 30a baino lehenago berritu beharreko lan eskaerak automatikoki berrituko dira.
2020/03/26 - 19:56
98.000 langile baino gehiagori ezarri diete lan-erregulazioa EAEn
Bizkaian 46.446 behargini ezarri diete aldi baterako lan-erregulazioa; Gipuzkoan, 30.359ri; eta Araban, 21.487ri.
2020/03/26 - 17:20
Langabeziaren diru-laguntzak BGAEekin osatu ahal izango dira EAEn
Ez da beharrezkoa izango BGAEk eskatzen duen epera iristea, eta osasun krisiarekin lotutako erregulazio txostenak pairatzen ari diren langileei eta autonomoei dago zuzenduta neurria.
2020/03/25 - 18:36
Aldi baterako lan-erregulazioari buruz jakin beharreko guztia
Kontsultatu gida honetan lan kontratuaren etenari eta denbora tarte horretan jaso daitezkeen diru-laguntzei buruzko zalantzak.
2020/03/06 - 19:05
Lan-erregulazioko espedientea aurkeztu dute Basurtuko ospitalearen kafetegian
Lan-erregulazioko planak 25 bat langileri eragingo die. Bilboko ospitaleak kafetegia eta beharginentzako jantokia ostegunean itxi zituen COVID-19 birusagatik.
2020/03/06 - 11:42
Ekonomiak % 2,2 egin du gora 2019an, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa
Bestalde, enpleguak % 1,6 egin du gora; izan ere, 15.335 lanpostu sortu dira. Hala ere, ekonomiaren hazkundea 2018an (% 3) baino zortzi hamarren txikiagoa izan da.
2020/03/03 - 11:39
307 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian otsailean; guztira, 151.214 langabe daude
Euskal Autonomia Erkidegoan, 410 langabe gutxiago izan dira otsailean; % 0,35 egin du behera langabeziak. Nafarroan, aldiz, 103 langabe gehiago izan dira, % 0,30eko gorakadarekin.
2020/02/04 - 15:41
Langabeziak gora egin du urtarrilean EAEn eta Nafarroan
Urtarrilean 3.487 langabe gehiago daude Euskadin eta 674 Nafarroan. Industrian eta eraikuntzan lana sortu da, baina ez zerbitzuetan.
2020/02/04 - 10:36
4.161 langabe gehiago izan dira urtarrilean Hego Euskal Herrian
Euskadin, langabeziak % 3,05 egin du gora urteko lehen hilabetean, eta Nafarroan, aldiz, % 2,03. 3.487 langabe gehiago daude EAEn, eta 674 gehiago, Foru Erkidegoan.
2020/01/29 - 21:29
Hauek dira U-30eko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Sektore publikoan gutxiengo zerbitzuak ezarri ditu Jaurlaritzak. Garraioetan, esaterako, gutxienez %30 ibiliko dira. Aurreko grebetakoen antzeko gutxieneko zerbitzuak.
2020/01/28 - 14:41
ELA-Ertzaintzak "erabateko babesa" eman dio urtarrilaren 30eko greba orokorrari
Halaber, "greba eskubidea babesteko jarduera protokolo publikoak" eskatu dizkiote Segurtasun Sailari.
2020/01/28 - 11:38
Langabezia % 9,09koa izan da EAEn eta % 9,01ekoa Nafarroan 2019an
EAEk 5.300 langabe gutxiago izan ditu 2019an, Espainiako bigarren langabe-tasa txikiena, Nafarroaren atzetik.
2020/01/23 - 13:01
Euskadiko langabezia-tasa zazpi hamarren jaitsi da, eta % 9,6an kokatu da 2019an
Gainera, okupazio-tasak ere hobera egin du; izan ere, 11.000 pertsona gehiagok izan dute lana iaz. Gizonezkoetan eta emakumezkoetan izan da gorakada hori.
2020/01/08 - 20:01
Galiziako Konfederazio Intersindikalak babesa erakutsi dio greba orokorrari
Deialdiaren eskakizunekin bat egiten dutela eta, mobilizazioak deitu dituzte Galiziako hainbat hiritan urtarrilaren 30erako.
2020/01/03 - 15:06
2019an 5.512 langabe gutxiago izan dira EAEn, eta 356 gehiago Nafarroan
Hortaz, Euskadin, 114.162 langabe daude urtearen amaieran, hau da, 2018ko amaieran baino % 4,61 gutxiago, eta 33.198 Nafarroan, % 1,08 gehiago.
2020/01/03 - 10:59
5.512 langabe gutxiago izan dira 2019an EAEn, eta 356 gehiago Nafarroan
Hortaz, Euskadin, 114.162 langabe daude urtearen amaieran, hau da, 2018ko amaieran baino % 4,61 gutxiago, eta 33.198 Nafarroan, % 1,08 gehiago.