Koronabirusak ekonomia gogor joko duela uste dute euskal herritarrek
Euskal gizartearen ustez, koronabirusaren krisiak eragin zuzena izango du ekonomian eta gogor astinduko du. Hori da hemeretzigarren EiTB Focus inkestak jaso duen datuetako bat. Inkestak, oraingoan, koronabirusak sortutako osasun-krisiaren gainean galdetu die herritarrei.
Hemeretzigarren EiTB Focus hau berezia da, eta apirilaren 11ra arte luzatuta dagoen alarma-egoeraren bigarren astean egin dute. Makroinkestaren arabera, alarma-egoerak agindutako konfinamendua eraginkorra izango da: hala diote herritarren % 91k. Konfinamenduari dagokionez, % 36k diote ohiko egoera baino gogorragoa dela.
Krisi honek ekonomian izango duen eraginaren gainean, euskal herritarrek uste dute eragin hori oso edo nahiko gogorra izango dela, arlo guztietan; hala diote inkestatuen % 90ek baino gehiagok Euskadiko ekonomiari dagokionez, eta % 95ek baino gehiagok Espainiari eta munduari dagokionez. Ekonomia pertsonalari buruz, Euskadiko herritarrak pixka bat baikorragoak dira, baina % 46k uste dute eragina oso edo nahiko handia izango dela. Soilik % 14,6k pentsatzen dute krisi honek ez duela eraginik izango euren ekonomia pertsonalean.


Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 35 beldur dira, uste dutelako lanpostua galtzeko arriskuan daudela. 18 eta 35 urte arteko gazteak bereziki dira horren beldur (horien % 37k uste dute hori gerta litekeela).

Euskal herritarren bi heren "oso edo nahiko" kezkatuta dago koronabirusaren epidemiagatik, eta % 88k hartu dute etxean garbitasun-neurri osagarriren bat COVID-19 gaitzaren kutsadura saihesteko, hemeretzigarren EiTB Focusen arabera. Inkestak, oraingoan, koronabirusak sortutako osasun-krisiaren gainean galdetu die herritarrei.
Inkestak ondorioztatzen duenez, Euskadiko herritarren % 68 oso kezkatuta (% 24,6) edo nahiko kezkatuta (% 43,3) daude COVID-19 gaitzak kutsatzeko arriskuagatik. 18-35 urte arteko gazteak daude oso edo nahiko kezkatuta; adin-tarte horretako herritarrek 65 urtetik gorakoen datua gainditu dute (65 urtetik gorakoen % 68 daude oso edo nahiko kezkatuta, datu orokorrarekin bat eginda).

EAEko herritarren % 88,4k adierazi dute garbiketa-neurri osagarriak hartu dituztela etxean, kutsadura saihesteko. 18 eta 35 urte bitartekoek bereziki hartu dituzte neurri horiek; izan ere, horien ia % 97k egin dute.

Konfinamendua eraginkorra izango da COVID-19 gaitzak aurrera egitea saihesteko; hala diote herritarren % 91k. % 90ek adierazi dute ez direla etxetik irten erosketak egitera beharrik gabe, soilik aireztatzeko; hala ere, % 30ek diote etxetik ez irteteko araua betetzen ez duen norbait ezagutzen dutela auzoan.

Euskal herritarren herenak, % 36k hain zuzen ere, uste du konfinamendua ohiko egoera baino gogorragoa dela; % 11k esan dute oso gogorra dela. 65 urtetik gorako herritarren % 17k uste dute azken hori. Ekonomian eta enpleguetan izango duen eragina.

Fitxa teknikoa
Gizakerrek EiTBren informazio-zerbitzuetarako egindako inkesta EAEn bizi diren 600 pertsona elkarrizketatuta egin da (Arabako 200, Bizkaiko 200 eta Gipuzkoako 200).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 24,5 euskaraz egin dira, eta gainerako % 75,5, gaztelaniaz. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko martxoaren 24an eta 25ean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,66 minutukoa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 13 minutu.¿
Zure interesekoa izan daiteke
PISAko emaitza txarren gakoak sakon eta denboraz aztertu behar direla diote adituek
Ostiral honetan EAEko 900 ikastetxetako ordezkariekin bildu aurretik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua aditu talde batekin bildu da gaur arratsaldean, hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko. Horietako batek, Junkal Gutierrezek, azaldu du ez dagoela faktore bakar bat PISA txostenak erakutsitako emaitza txarrak azaltzen dituena, eta askotarikoak izan daitezkeela.
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.
Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Beasainen droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta
Senpere auzoko eraikin bat hustu dute, eta atxilotuez gain, 12 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Agenteek kokaina, speeda eta saltzeko prest zegoen haxixa atzeman dituzte, besteak beste, baita garaje eta trastelekuetan lapurtutako hainbat objektu ere.
Chivitek iragarri du Ceutara iritsitako bost neska hartuko dituela Nafarroak
Nafarroako presidenteak azaldu duenez, bere Gobernuaren "politika ulertzeko" modua Ceutara iritsitako pertsona horiei "babesa" ematea da.
Albiste izango dira: Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna, Yoyesen hilketaren 40. urteurrena eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adimen artifizialak hurrengo hamarkadan hilko gaitu?
Anthropiceko ikertzaile batek dimisioa eman du eta adimen artifizialak gizadia akabatu dezakeela ohartarazi du; enpresako beste arduradun batek, berriz, % 10 baino gehiagoan kokatu du hori gertatzeko probabilitatea.
Hainbat kilometroko auto-ilarak AP-8an Irunera bidean, Malmasingo tunela baino lehen izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tunelaren aurretik, AP-8ko 114. kilometroan, Irungo noranzkoan, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira. Erreietako bat itxita izan da.